Xabier Galartza
esku huskako pilotaria
Xabier Galartza Bartzena, pilota arloan Galartza VI.a deituraz ezaguna, (Lemoa, Bizkaia, 1980ko urtarrilaren 4a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. 1,86 metro luze da, eta 84 kilo pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2000ko uztailaren 17an jokatu zuen, Barakaldoko pilotalekuan; azkena, berriz, 2010eko abuztuaren 13an, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.[1]
Xabier Galartza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lemoa, 1980ko urtarrilaren 4a (44 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Lehen mailan emaitza nabarmenik ez zuen lortu; bigarren mailan, berriz, hiru final jokatu zituen: bi aldiz buruz burukoa (2005 eta 2007) eta behin binakakoa.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Xala y Beroiz sufren, pero jugarán la final», Mundo Deportivo, 2010-08-14.
- ↑ Asier AIESTARAN: «Agur goiztiarregiak», Gara, 2010-08-19.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |