Xabier Azurmendi

euskal idazlea

Xabier Azurmendi Agirre (Zegama, Gipuzkoa, 1935eko azaroaren 21a[1] - Hernani, Gipuzkoa, 1996ko azaroaren 26a) euskal idazle eta elizgizona izan zen.

Xabier Azurmendi
Bizitza
JaiotzaZegama1935eko azaroaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHernani1996ko azaroaren 26a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 460

Bizitza

aldatu

Zegaman jaioa, apaiz ikasketak Donostian 1961. urtean burutu zituen. Ondoren Erroman eta Valentzian beste ikasketak egin zituen. Teologian lizentziatu zen Gasteizen.[2] Bertsolaritzarekin txikitandik izan zuen harremana, eta 1953an jaso zuen lehen olerki saria. Irun Hiria sariketan bigarren geratu zen 1971n. Euskal Literatura eta Antropologia ikertzen urte asko eman zituen. Hernanin Florida auzoko parrokoa izan zen. 1995an Gerriko Ikerlan-saria irabazi zuen. Euskal aldizkari eta egunkarietan sarritan kolaboratu zuen.[1]

Lan nagusiak

aldatu

Poesia

aldatu
  • Izatearen malura (1971, Gero)
  • Asekaitz. Maiteño (1974, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa)
  • Jesus (1978, Leopoldo Zugaza)

Saiakerak eta ikerketa lanak

aldatu
  • Inazio Ariztimuñoren Santa Kruz apezaren bizitzaren liburuaren prestaketa, 1986.
  • Aitzolen kazetaritza lanak. 1987.
  • Orixeren argitaratu gabeko lanak. 1994.
  • Klaudio Otaegiren olerkaria (1836-1890), Patri Urkizurekin batera. Lasarte-Oria: Etor, 1992. ISBN: 84-85527-81-X.
  • San Adrian eta Inguruen Kondaira. VI. Gerriko Ikerlan-sariketa 1995an. Lazkao: Euskadiko Kutxa, 1996. 172 or. ISBN: 84-922191-8-1.
  • Atzoko Zegama. Luix Mari Zaldua Etxaberekin batera. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. 309 or. ISBN: 84-89516-51-0.

Kanpo loturak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b San Adrian eta Inguruen Kondaira, 163 or.
  2. http://www.euskomedia.org/aunamendi/18890


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.