Bikoizketa-aktorea ahots-aktore mota bat da zeregin oso zehatza duena: irarketa-estudioan ikus-entzunezko baten jatorrizko ahotsak aldatzen ditu produktua beste hizkuntza batean zabaltzeko. Beraz, filmeen itzulpenean parte hartzen du, halegia, bikoizketan.

Bikoizketa-aktore bat, lanean.

Bikoizketaren zergatiak aldatu

Asko izan daitezke:

  • Zinemarako edo telebistarako produktu bat beste hizkuntza batean zabaltzea. Esaterako Ingalaterrako filma euskaraz emateko, testua itzuli eta euskarazko ahotsak grabatu behar dira. Azken hau izaten da aktore hauen eginbide nagusia. Herrialdeen arabera oso ohikoa izan daiteke filmak eta telesailak itzultzea, hori da Euskal Herriaren kasua; bestetan ohikoagoa da itzulpena azpitituluen bidez azaltzea.
  • Gerta daiteke baita ere fonogenia arazoak izatea, hau da, aktorearen aurpegia ez da eskatzen zaion paperari egokitzen, edo antzezleak arazoren bat izan dezake ahotsean, ondorioz gorputz-antzezle eta ahots-antzezle ezberdinek parte hartzen dutelarik pertsonaia bera biziarazteko.
  • Batzutan jatorrizko grabazioa hondatu delako, edo gaizki entzuten delako, bikoizketa beharrezkoa gertatzen da.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu