Xabier Soubelet

euskal idazlea

Xabier Soubelet Laskibar (Ziburu, Lapurdi, 1953ko maiatzaren 20a) euskal idazle, abeslari eta margolaria da. Bidasoako eskolako laugarren eta azken belaunaldiko kide da, beste hainbat artistekin batera. [1]

Xabier Soubelet
Bizitza
JaiotzaZiburu1953ko maiatzaren 20a (70 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, idazlea eta margolaria
Izengoitia(k)Xubiltz
Musika instrumentuaahotsa

Literaturaren Zubitegia: 821

Biografia aldatu

Ziburun jaio zen, baina hainbat herritan bizi izan da bere bizitzan zehar, hala nola; Donibane Lohizunen, eta Baztango Arraioz eta Arizkunen. Azken hau, Arizkun, bere bizilekua da.

Gaztetatik izan du poesia eta musikaren sormeneko interesa, eta disziplina hauetan jardun zuen margolaritza ezagutu zuen arte. Margolaritza ezagutu ondoren, bere disziplina printzipala izatera pasa zen, poesia eta musikarekin jarduten jarraitu duen arren. 1975ean izan zuen margolaritzarekin lehen kontaktua, Jose Mari Apezetxea margolari baztandarra ezagutu zuenean, bere emazte oiharen lehengusua zela eta. 1977ean, margolari baztandarren taldean sartu zen, Bidasoako eskolako azken belaunaldiko hainbat kideekin batera. Margolari hauen artean Ana Mari Marin, Jose Rezola, Kepa Arizmendi, Tomas Sobrino, Marcelino Bañales eta Ismael Fidalgo aurkitzen ditugu. [2]

Margolaritzan Jose Mari Apezetxea izan zen bere irakaslea eta margolaritzaren munduan lehen pausoak ematen lagundu ziona, Bidasoako Eskolako azken belaunaldiko kideen laguntzarekin batera.

Behin Bidasoako Eskolan sartu zela, margolaritzak garrantzi handia hartuko du artista gisa ulertzeko. Bere ibilbide guztian zehar margolaritza mota ezberdinak jorratu ditu, artista multidisziplinarra izanez. Margotzen hasi zenetik erakusketak egiten eta erakusketetan parte hartzen egon da etengabe. 1977an Bidasoako Eskolan sartu ondoren bere lehenbizizko erakusketan hartu zuen parte. Geroztik Euskal Herriko hirburuetan egin ditu erakusketak eta Espainia mailan Madrilen ere. Horrez gain, hainbat herrialdetako hirietako erakusketetan parte hartu du baita ere, hala nola; Londres, Bolonia, New York, Quebec eta Mexiko Hirian. [3]

Baztango Arizkun herrian bizi da, non bere margolaritza tailerra eta erakusketa finkoa ezarri duen Sasternean; XVI. mendean eraikitako etxean. Xubiltz kultura sozietatea izena du bere erakusketa finkoak, bere izengoitiari erreferentzia egiten diona. Oraindik sorkuntza artisitkoaren jarraitzen du, margoak, olerkiak, abestiak... sortuz. [4]

Margolaritza aldatu

Bere margolaritza estiloak etengabeko aldaketak jaso ditu bere bizitza zehar. Margolaritzarekin izan zuen lehenego kontaktua ondoren, impresionismorantz jo zuen, Cezanne margolariaren eragina jasoz. Impresionismoaren oinarrietako bat errealitatea isaldatzea denez. Soubeleten margotako asko Baztango paisaiak dira, han bizi izan delakoz bere bizitzaren zati handiena. Urteak pasa ahala, expresionismo alemanak batez ere izan dauka bere margoetan eragina, margo impresionisten objektibotasuna galtzen duenak. 2010ko hamarkadatik aurrera korronte abstrakturantz jo du, kolore argi eta biziko margoak emanez emaitza bezala.[5]

Bere margolaritzaren eboluzioa dela eta, mota edo korronte ezberdineko margoak aurkitu ditzakegu bere erakusketa zein taillerrean.

Alde batetik arte figuratiboko margoak ditu, non iparraldeko paisaiek dute protagonismoa, errealitatea eta natura irudikatuz. Beste aldetik, margo abstraktuak ditu, errealitatea isladatzea bilatzen ez dutenak eta kolore argi eta biziak dituztenak. Bi margo mota hauek konbinatzen dituzten margoak ditu baita ere, Abstrootism izeneko margoa. Margo mota honek abstrakzioa eta errealitatea nahasten ditu aldi berean, margo abstraktu batetik abiatzen da baina elementu errealak ditu txertatuta. Bere kasuan elementu erreal hauek etxeak, bordak, mendiak... izan ohi dira, Baztango paisaiei erreferentzia eginez. [2]

Olerkigintza eta eleberrigintza aldatu

Margolaritzan hasi baino lehenagotik egiten zuen olerkigintza eta prosa, 1975etik aurrera ehundaka olerki idatziz. Olerki hauek hainbat gai ezberdin jorratzen dituzte, horien artean; existentzialismoa, Oteizaren filososfia, inmigrazioa, teoria eboluzionista eta sortzailea, sormen artistikoa... Ez ditu soilik olerki indibidualak idatzi, baizik eta olerki bildumak publikatu ditu baita ere. Olerkigintzaz gain, prosan ere idatzi du, eleberriak publikatuz eta zenbait aldizkaritan kolaboratuz, hala nola; Kazeta, Eskuz eta Begiz, Maiatz, Hatsaren Poesia, eta Elinberri aldizkarietan

14 dira berak publikatutako liburuak, non poesiazko lau, bi kronika, komedia musikal bat, artezko bat eta lau eleberri bereizten diren:

  • Oroitzirriak (2006): Kronika liburura. Maiatz argitaletxea
  • Bizil eta Oldar (2008): Olerki bilduma. Hiria argitaletxea
  • Izotzetik Izanera (2008): Eleberria. Elkar argitaletxea
  • Iza ote iza? (2011): Olerki bilduma. Maiatz argitaletxea
  • Oroitzirriak II (2012): Kronika liburua. Maiatz argitaletxea
  • Elektroxok (2015): Olerki bilduma. Maiatz argitaletxea
  • Sortzearen Eztandak (2016): Eleberria. Elkar argitaletxea
  • Gure Baztarrak (2016): Margolaritza bilduma. Arteaz argitaletxea
  • Bizil (2017): Olerki bilduma. Xubiltz argitalpenak
  • Gure Herria (2017): Komedia musikala. Xubiltz argitalpenak
  • Hiru seme (2023): Eleberria autobiografikoa. Xubiltz argitalpenak
  • L'assault des condors (2019): Eleberria. Xubiltz argitalpenak
  • IZ source de vie (2021): Eleberria. Xubikltz argitalpenak
  • Gernika 81. Txoria badator, txoria badoa (2018): Eleberri historikoa. Elkar argitaletxea [6]

Iza ote Iza? aldatu

Bi zatitan banatutako olerki liburua da. Titulua hitz-joko bat da, berak idatzitako beste liburuei erreferentzia egiten diena. Izotzetik Izanera bere liburuari erreferentzia dago. Liburu honek Euskararen iturburua aztertzen du, iz onomatopeia daukaten hitzak euskararen iturburua izan daitezkela jorratzen baitu. Beste aldetik Jorge Oteizari egiten zaio erreferentzia titutluan hitz joko batekin. Liburuko lehen zatia Oteizaren pentsamendua eta lanarekin zerikusia duen olerkiek osatzen dute. Horregatik, hitz jokoa erabiltzen du libururaren izenburuan.

Liburuaren bigarren zatia guztiz ezberdina da, ez baitu zerikusirik Oteiza edo artearekin. Zati honetan, arazo sozialak jorratzen ditu, kasu honetan emigrazioa. Bigarren zati hau etorkinei buruz egindako olerkiez dago osatuta. Hauek itsasoan jasaten dituzten egoerak, etorkinak bihurtzeko dituzten arrazoiak... [7]

Izotzetik izanera aldatu

Liburu hau eleberria da baina ez da ohiko eleberri bat, eleberri linguistikoa baizik. Kontakizun prehistoriko batez, bere esukararen jatorriaren inguruko teoria azaltzea dauka helburu eleberriak. "Iz" uraren onomatopeia gisa identifikatzen da eleberrian, izurde eta izotz hitzen adibideekin.

"Iz" soinuaren teoria garatzen da eleberrian, biziz eta fiuntsezko hitzek "Iz" soinua daukatela justifikatuz, hala nola; izen, biziz izan eta aditzaren konjugazioak... Eleberria zehar euskararen iturburua eta haren garapenari buruzko teoria eta hausnarketak garatzen ditu. [8]

Musika aldatu

Artista multidisziplinarra denez, musikak ere garrantzia izan du bere obra artistikoan. Olerkigintza eta eleberringintzarekin batera, musikarekin eman zituen bere lehen pausuak artean; margolaritza ezagutu zuen arte. Olerkiei dagokionez, olerki musikatuak ere idatzi ditu kantuekin batera. 70ko hamarkadatik aurrera ehundaka kantu sortu eta erregistratu ditu. Kantuetan abetsa berea da, baita ere guitarraren soinua. Bere bizitzan zehar musika ez da gehien jorratu duen aspektu artistikoa baina garrantzi handia eman dio ere, Gezitik Gazira diskoa sortuz. Euskal herriko hiri ezberdinetako musika festibaletan parte hartu du kontzertuak emanez, baita ere bere bizilekua den Arizkunen.[9]

Erreferentziak aldatu

[1] Auñamendi entziklopedia

[2] Xaloa telebistaren elkarrizketa

[3] Curriculum Vitae. Xabier Soubelet webgunea

[4] Sasternea, Xubiltz. Xabier Soubelet webgunea

[5] Book. Xabier Soubelet webgunea

[6] Libros. Xabier Soubelet webgunea

[7] Zuzeu. Xubiltz eta Oteiza

[8] Izotzetik izanera. Xabier Soubelet webgunea

[9] Cantautor. Xabier Soubelet webgunea

Bibliografia aldatu