Ireki menu nagusia

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea

OTAN» orritik birbideratua)

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea edo NATO/OTAN 1949. urtean Mendebaldeko Europako zenbait estatuk sortu zuten Gobernu arteko aliantza militarra da. Arlo politiko, militar eta ekonomikoan elkarri laguntzeko helburua du.

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea
North Atlantic Treaty Organization
Organisation du traité de l'Atlantique nord
NATO OTAN landscape logo.svg
Egoitza Brusela (Belgika)
Hizkuntza ofizialak Ingelesa, frantsesa
Kideak 29 estatu
Idazkari nagusia
Buruzagi militarra
Jens Stoltenberg
Stuart Peach
Sorrera 1949ko apirilaren 4a
North Atlantic Treaty Organization (orthographic projection).svg
Erakundearen webgunea

HistoriaAldatu

 
Ipar Atlantikoko Ituna sinatzeko ekitaldia, Washingtonen, 1949ko apirilaren 4an.

1949. urtean Belgikak, Frantziak, Luxemburgek, Herbehereek, Danimarkak, Islandiak, Italiak, Norvegiak, Portugalek, Kanadak eta Erresuma Batuak defentsa erakunde bat sortzea erabaki zuten, eta Ipar Atlantikoko Ituna sinatu zuten Washingtonen.

1952an Grezia eta Turkia elkartu ziren, eta 1955ean Alemaniako Errepublika Federala. 1982an Espainia sartu zen.

Sortu zenetik eta batez ere 1950etik 1980ra bitartean, NATOk garrantzi handiko papera du Europako politika bilakaeran. Aurrez aurre zuen Varsoviako Ituna. Gero, ordea, haren eta Sobietar Batasunaren eragina desegin ziren, eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen zeregina ere murriztuz joan da.

2014ko irailaren 5ean, NATOko herrialdeek erantzun azkarreko indar berezia sortzeko plana (RAP, ingelesezko siglak) onartu zuten babes kolektiboa sendotzeko eta munduko edozein tokitan berehalako indar armatuen esku-hartzea ahalibidetzeko[1]. Irailaren 30ean, Norvegiako lehen ministro ohi Jens Stoltenbergek hartu zuen Anders Fogh Rasmussenek NATOko idazkaritza nagusian utzitako kargua. "Aliantza sendo" bat osatzearen alde lan egingo zuela adierazi zuen[2].

Azaroaren 3an, Burdinazko Ezpata 2014 maniobra militarrak hasi zituen NATOk Lituanian. Bederatzi herrialdetako 2.500 soldaduk parte hartu behar zuten ariketa militarretan Sobietar Batasuneko errepublika ohian. Azaroaren 14ra arte irautekoa zen. Hasieran, maniobrok Lituaniako armadak soilik egin behar zituen, baina Ukraina ekialdean gatazka pizteu zenez, beste herrialdeek parte hartzea erabaki zuten[3].

Espainia NATOko kideAldatu

Felipe Gonzálezen Gobernuak Espainiak NATOko kide izan behar izatearen alde egin zuen:

« 1. Espainia, Washingtongo Tratatua osatzen duen Estatua izanik, Aliantza Atlantikoa da eta bere erakundeetako kide. Nire iritziz, honako hau gure elkarrizketa politikorako ezinbesteko abiapuntua da eta, ziur aski, kontsentsua lortzeko maila hipotetikorik altuena duen gaia da. Beraz, Tratatua ez salatzearen aldekoa naiz.

2. Espainia ez da sartu NATOko armada egituran. Nire iritziz, ez du horren beharrik. Espainiak bi aldeko harremanak ditu Estatu Batuekin eta harreman horien barruan babeserako arloez gain beste arlo batzuk ere badira. Gaur, 1982. urteko hitzarmena da oinarri eta, horrez gain, 1983ko Protokoloa. Nire iritziz, egokitu egin behar dugu gure lurraldean gero eta indar militar gutxiago egon daitezen eta laguntzarako instalazioak sor daitezen nazio interesei begira (...).

»


AntolamenduaAldatu

Erakundearen zuzendaritza Ipar Atlantikoko Kontseiluaren esku dago, eta Kontseilu hori kide diren herrialdeen ordezkariez eratuta dago. Kontseiluko burua erakundearen idazkari nagusia da.

Alderdi militarrari begiratuta, hainbat adar eta agintaritza ditu: Hego Europakoa, Atlantikokoa, Mantxako itsasartekoa, eta Estatu Batuetakoa eta Kanadakoa.

Idazkari nagusiaAldatu

2014ko urriaren 1etik aurrera Jens Stoltenberg norvegiarra NATOko idazkari nagusi da.

Herrialde partaideakAldatu

NATOko kideak Europan NATOko kideak mundu mailan
   

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea  

ErreferentziakAldatu

  1. «NATOk munduko erantzun azkarreko indar berezia sortzea baimendu du», EiTB, 2014-09-05
  2. «Stoltenbergek Rasmussen ordezkatu du NATOko idazkaritzan», Berria, 2014-10-01
  3. «NATOko 2.500 soldadu, Lituanian maniobretan», Berria, 2014-11-04