Slobodan Milošević, serbieraz: Слободан Милошевић, ahoskera sloˈbodan miˈloʃevitɕ (Požarevac, Serbia, 1941eko abuztuaren 20a - Haga, Herbehereak, 2006ko martxoaren 11) politikari serbiarra izan zen. 1989tik 1997ra Serbiako presidente eta 1997tik 2000ra Jugoslaviako presidente izan zen. Jugoslaviaren desegiteak eta gerrek markatu zuten bere agintaldia. 1999an Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak (ICTY) Kroazia, Bosnia eta Kosovoko gerretan gizadiaren kontrako krimenak eta gerra krimenak egiteaz akusatu zuen. 1991n atxilotu eta Hagara eraman zuten. 2006ko martxoaren 11n espetxean hilik agertu zen[1] [2].

Slobodan Milošević

(1988)
Ahotsa
1. Serbiako presidentea

1989ko maiatzaren 8a - 1997ko uztailaren 23a
← baliorik ez - Dragan Tomić
Bizitza
JaiotzaPožarevac (en) Itzuli1941eko abuztuaren 20a
Herrialdea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Jugoslaviako Errepublika Federala
 Serbia eta Montenegro
Lehen hizkuntzaserbiera
HeriotzaScheveningen2006ko martxoaren 11 (64 urte)
Hobiratze lekuaPožarevac (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaSvetozar Milošević
Ezkontidea(k)Mira Marković (en) Itzuli  (1965eko martxoa -  2006ko martxoaren 11)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Belgrade Faculty of Law (en) Itzuli 1964) : zuzenbide
Požarevac Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
serbiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Alderdi politikoa Jugoslaviako Komunisten Liga
Socialist Party of Serbia (en) Itzuli

IMDB: nm0590532 Find a Grave: 13586219 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

 
Slobodan Milosevic (eskuinean) bilera batean.

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Belgraden. Ikasketak bukatuta, banketxe batean lan egin zuen Estatu Batuetan. Ivan Stambolic buruzagi komunistaren eta gerora Serbiako lehendakari izan zenaren bultzadaz, Belgradeko Bankuaren zuzendaritza lortu zuen, eta 1986an, Serbiako Liga Komunistaren lehendakaritza. Kargua eskuratu orduko, Stambolic politikatik baztertu, eta 1987ko urrian Serbiako lehendakaritza lortu zuen. Nagusikeriaz jokatu zuen, serbiarren alde beti, eta Kosovoko independentziaren kontra. 1981etik aurrera, Kosovon borrokak eta manifestazioak hasi zirenean, Milosevicek Kosovoko zenbait buruzagi albaniar karguak uztera behartu zituen. 1989ko martxoan, bere onespena eman zion konstituzioaren erreformari, Titok 1974an Kosovori emandako autonomia zabala murrizteko. 1989ko apirilean, aho batez, Serbiako Errepublikako lehendakari hautatu zuten.

1992ko apiriletik aurrera, Jugoslaviako gerra hasi zenetik, bilera asko egin zituen nazioarteko bitartekariekin eta Jugoslaviako buruzagiekin. 1993ko martxoan Bakearen Nazioarteko Konferentziako lehendakariekin elkartu zen Cyrus Vance eta David Owen, Bosnia-Herzegovina 10 probintziatan banatzeko: hiru probintzia serbo-bosniarrentzat, hiru Bosniako musulmanentzat, bi kroaziarrentzat, eta beste bi misto. Nolanahi dela ere, planak ez zuen aurrera egin. Uztailaren 17an, Parisen, Franjo Tudjman Kroaziako lehendakaria, David Owen eta Cyrus Vanceren ordezko Trovard Stoltenbergekin elkartu zen, Bosnia hiru errepublika autonomotan banatzeko: % 52 serbiarrentzat, % 31 musulmanentzat eta % 17 kroaziarrentzat. Hala ere, plan horrek, Milosevic-en, Bosniako lehendakari Alija Izetbegovicen eta, erabatekoa ez bazen ere, Franjo Tudjmanen onespena jasoagatik, ez zuen Radovan Karadzicen serbiarrenik jaso.

1994ko uztailean, hirugarren bake-plana prestatu zen, baina ez zen inolako akordiorik lortu. 1995ean, Milosevicek bere Jugoslaviako errepublika federala eta Montenegro Jugoslavia Sozialista Federalaren ondorengotzat onar zitzatela eskatu zuen. Azaroaren hasieran, Daytonen (Ohio), Bosniako bake-negoziazioak hasi ziren. Hilaren 21ean, Bosnia estatu batutzat onartu zen, egungo mugen barruan, baina bi lurraldetan banatuta: Federazio kroaziar-musulmana, batetik, eta serbo-bosniarren Serbiako Errepublika bestetik. 2000ko urriko hauteskundeetan, Milosevic hasieran irabazle gisa azaldu bazen ere, iruzur egin zuela frogatu zen eta, herriaren presioz, lehendakaritza utzi zuen, Vojislav Kostunicaren mesedetan. Jugoslavia desegitea ekarri zuten gerretan, populazio zibilaren aurkako erasoen arduradun nagusietako bat izatea leporatu zioten, eta Balkanetako harakina deitu izan zioten. 2001ean Hagako Nazioarteko Auzitegiaren aginduz, atxilotu egin zuten, eta Hagara eraman zuten epaitzera. Epaiketak, 2002an hasi bazen ere, luze jo zuen, eten askorekin, eta 2006ko martxoaren 11n Milosevic hilik aurkitu zuten bere ziegan, bihotzekoak jota.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Slobodan Milošević