Artikulu hau 20. mende amaierako gerrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kosovoko guda (argipena)».

Kosovoko Gerra (serbieraz: Paт нa Кocoву и Meтoxиjи; albanieraz: Lufta në Kosovë) 1996 eta 1999 artean Kosovon egon zen gerran datza. Gatazka hau orain dela urte askotatik zeraman Jugoslaviak eta Serbia eta Montenegrok uste zutelako Kosovo beraien administraziopean zegoela.

Kosovoko Gerra
Jugoslaviako Gerrak
Kosovoko gerraren irudiak
Data1998ko urtarriletik 1999ko ekainaren 11a
LekuaKosovo
EmaitzaKumanovoko ituna
Serbiar burujabetza baina atzera-egite militarra
UNMIKen sorrera
Gudulariak
UÇK
FARK
Laguntza:
 Albania
NATO
KFOR
Serbia eta Montenegro
Laguntza:
 Errusia
 Grezia
Buruzagiak
Adem Jashari
Sylejman Selimi
Agim Çeku
Tahir Zemaj (FARK)
Wesley Clark
Slobodan Milošević
Indarra
9.000-40.000 (1998)[1]
5.000-30.000 (1999)[2]
30.000 (2003)[3]
3.000 FARK (1999)[4]
NATOren 80 hegazkin[5]
97.000 soldadu (1998)[6]
80.000 miliziano (1998)[6]
Galerak
4.000-12.000 hildako[3]
200.000 iheslari[3]
931 hildako

Antzinean sortutako gatazkaren ondorioak gaur egun arte joan dira garatzen. 1996an Kosovoko talde separatista batek Jugoslaviaren armadaren aurka hasi ziren borrokan eta hauek gogorki erantzun zieten. Kosovoko separatistek, taktika oso berezi bat erabili zuten Jugoslaviako gobernuaren aurka, Gobernua probokatzen zuten hauek gogorrago bueltatzeko eta horrela beste herrialdeak haien aurka jarri zitezen.

Gerra aurrekoak aldatu

1989ko ekainaren 28an, Kosovori bere autonomia estatutua kendu zitzaion urtean, milioi bat serbiar elkartu zen Kosovo Poljen, Zozoen Guduen gertalekuan –seiehun urte lehenago otomandarrek han garaitu zuten serbiar armada eta serbiarrek beren herriaren sorlekutzat daukate–, Slobodan Miloševićen deiari erantzunez: mendeku deia zen hura, Kosovon gehiengoa osatzen duten albaniarrek “zapaldutako” serbiarrei egina. Harrezkero, Balkanetako herriak elkarren kontrako gerran ipini zituen Milošević buruzagi nazionalistak.

Gerra aldatu

1997an larriagotu egin ziren armada federalaren eta albaniar hiritarren artean aspaldi sorturiko gatazkak. Miloševićek erreferendum bat antolatu zuen urte hartan, Serbia osoan, gatazkan atzerritar bitartekaritzarik behar ote zen ala ez erabakitzeko; hautesleen %75ek uko egin zion bitartekaritzari; Kosovoko albaniarrek ez zuten botorik eman, ez baitzuten ontzat ematen erreferenduma. 1998ko apirilean, Serbian sartu nahi zuten bi albaniar hil zituzten Jugoslaviako armadako soldaduek, “terroristak” zirelakoan. Horrek areago larritu zituen Jugoslaviaren eta Albaniaren arteko harremanak, Kosovoko Askapenerako Armada (UÇK) armez hornitzea egozten baitzion Jugoslaviak Albaniari. Handik gutxira, Estatu Batuek, Frantziak, Italiak, Alemaniak, Errusiak eta Britainia Handiak osaturiko Harreman Taldeko kideak Erroman bildu ziren jarrera bateratua hartzeko, eta bi parteen arteko elkarrizketak bultzatuko zituztela adierazi zuten. Hilabete horretan bertan, Estatu Batuek beren estrategia aldatu zuten, Belgraden aurkako bahitura gogortuz. Errusiak neurri horren kontra egin zuen, eta mendebaldeko aliatuek eta, azkenik, NATOk, ordezkatu zuten berehala Harreman Taldea. 1998ko ekainean gatazka gehiago izan zen Kosovon, eta, haien ondorioz, Britainia Handiak eta NATOko beste herrialde batzuek Kosovon esku hartzeko deia egin zuten. Urte horren bigarren erdian su-eten labur bat izan zen –garai hartan UÇK-k serbiar gutxiengoari eraso zion–, eta jugoslaviar armada berriz sartu zen Kosovon. Negoziazio saio batzuk egin ziren Rambouilleten, Frantzian, baina huts egin zuten. Tentsioa larriagotu egin zen, harik eta NATOk, 1999ko martxoaren amaieran, Serbia, Montenegro eta Kosovoko jugoslaviar instalazioen kontrako aire erasoak hasi zituen arte. 70 bat zibil albaniar-kosovar hil ziren NATOren okerreko eraso baten ondorioz, apirilean; horrez gainera, ehunka biktima zibil eragin zituzten NATOren bonbardaketek.

Gerraren amaiera aldatu

Ekainaren 3an, gero eta handiagoa zelarik Kosovon nahiz Serbian Mendebaldeko armada ahaltsuaren presioa, Miloševićek amore eman zuen, eta ontzat eman zituen, erasoa eten zedin, Rambouilleten aurreko martxoan ukatu zituen puntu guztiak ez ezik, baita beste batzuk ere: serbiar soldadu guztiak Kosovotik ateratzea, NATOren gidaritzapean nazioarteko oste bat zabaltzea Kosovon, albaniar iheslariak eta deportatuak itzultzea eta Kosovorentzat autonomia zabala onartzea, besteren artean. Miloševićek solaskide estatusa galdua zuelarik, gerra krimenez eta gizadiaren kontrako krimenez salatu zutelako, militar serbiarrek negoziatu zuten 40.000 jugoslaviar soldaduk Kosovotik alde egitea eta NATOko 37.000 sartzea. Serbiak ehunka soldadu utz zitzakeen, kopuru sinbolikoan, baina, Jugoslaviako Federazioa galtzaile izanagatik ere, Federazioaren lurraldearen osotasuna berretsi zen gerraren amaieran. NATOko soldaduekin batera, milaka eta milaka iheslari itzuli ziren Kosovora, eta orobat UÇKko soldaduak; izan ere, garaipen militarrik lortu ez bazuten ere, Kosovoko etorkizuneko politikan esku hartu nahi zuten.

Gerraren ondoren, serbiarrek alde egin behar izan zuten –gerra aurretik Kosovon ziren 2 milioi biztanletik 200.000 bat ziren serbiarrak–. NATOko osteek (KFOR) babesa eskaintzen zieten arren, mendekuaren mehatxupean –erasoak eta are hilketak ere izan ziren–, gehienek beren etxeak uztea erabaki zuten. Gerra ondoren, orobat, hamar bat mila albaniarren gorpuak aurkitu zituzten, serbiarren garbiketa etnikoaren biktimenak, alegia. Gerra aurretik 850.000 albaniar-kosovar deportatu zituzten aste gutxitan; itzultzean, herri birrindua aurkitu zuten (40 mila milioi dolarreko galerak), baina nazioartearen babesa eta finantza laguntza ere bazuten.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu