Nazio Batuen Gutuna Nazio Batuen Erakundea sortzeko izenpetu zen ituna da. Estatuen arteko itun baten ondorioz sortu zenez, ezin da esan konstituzioa denik, ez baitu herriak berretsi.

Nazio Batuen Gutuna
Irudia
Map
Motaconstitutive treaty (en) Itzuli
charter (en) Itzuli : Nazio Batuen Erakundea
articles of association (en) Itzuli
Indarraldi1945 - 
Data1945eko ekainaren 26a
Indarrean sartze1945eko urriaren 24a
Argumentu nagusiaNazio Batuen Erakundea
KokalekuSan Frantzisko
Depositary (en) ItzuliAmeriketako Estatu Batuetako Gobernua
Lanaren edo izenaren hizkuntzajaponiera, ingeles, suediera, txinera, errusiera eta frantses
KausaUnited Nations Conference on International Organization (en) Itzuli
Osatuta

Lan osoa eskuragarriun.org…
Webgunetreaties.un.org…

1945ean San Frantziskon egindako Konferentzian sinatu zuten garai hartan Nazio Batuen sistemako partaide ziren 50 estatuk (Poloniako ordezkaririk izan ez zenez, honek geroago izenpetu zuen). 1945eko urriaren 24an sartu zen indarrean, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko bost kide iraunkorrek eta gainerako estatu gehienek berretsi ondoren.

Nazio Batuen Erakundeko estatu kide guztiek Gutun hau bete behar dute eta ezin dute beraren kontrako beste itunik izenpetu. Behin berretsi ondoren, gutun hau ez betetzeak NBEtik kanporatzea ekar diezaioke edozein estaturi, nahiz eta inoiz ez den neurri hau aplikatu. Gaur egun munduko estatu independente gehienek Gutun hau berretsita daukate; salbuespen esanguratsuena Aulki Santua da. Honek begirale iraunkorraren estatusa du eta NBEko zenbait agentzia eta taldetan parte hartzen duen arren ez da eskubide osoko kide.

NBEren helburuak

aldatu

Gutuneko lehenengo artikuluan zehazten dira NBEren helburuak:

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Nazio Batuen sorrera gutuna
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

1. artikulua. Honako hauek dira Nazio Batuen asmoak:

  1. Nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzea. (...)
  2. Eskubide-berdintasunaren printzipioari eta herrien determinazio librerako eskubideari errespetuan oinarrituriko adiskidetasunezko harremanak sustatzea nazioen artean. (...)
  3. Nazioarteko lankidetzan aritzea nazioarteko arazoak konpontzeko, nahiz ekonomikoak, sozialak, nahiz kulturari edo gizarteari dagozkienak. Halaber, nazioarteko lankidetzan aritzea giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak garatzen eta bultzatzen, bereizketarik egin gabe arraza, sexu, hizkuntza edo erlijioagatik. (...)


»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak

aldatu
  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo estekak

aldatu