Jugoslaviako Gerrak
Jugoslaviako Gerrak 1991 eta 1995 bitartean Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista ohian gertatutako gatazka armatu ezberdinak baina elkarlotuak izan ziren[2][3][4]. Gerrak konplexuak izan ziren, Jugoslaviako herrien arteko gatazka etniko suminen ondorioak. Oro har, serbiarrak (eta Montenegrokoak hein txikiagoan) kokatzen dira alde batean, eta kroaziarrak eta bosniarrak besteak (eta Esloveniakoak hein txikiagoan); baina Bosnian ere kroaziarren eta bosniarren artean borrokatu zen, baita bosniarren arteko bando desberdinetan ere. Gerren emaitza, eskuarki, nazioarte mailan lurralde burujabeen aitorpena izan zen, gizakien eta ondasunen galera latzekin batera.
Jugoslaviako Gerrak | ||||
---|---|---|---|---|
Erlojuen orratzen antzera goiko ezkerretik hasita: Bosniako parlamentua sutan Sarajevoko setioan; Dayton hitzarmena sinatzen ari dela; Vukovar dorreak Kroaziako banderari eusten diola; JNA gerra-gurdiak Eslovenian. | ||||
Data | 1991 - 1999 | |||
Lekua | Jugoslavia izandako lurraldeak: | |||
Emaitza | Lurraldeen independentzia | |||
Galerak | ||||
|
Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europako gatazkarik odoltsuena, maiz deskribatu den bezala, bertan egin ziren gerra krimen andana genozidiotzat hartu izan dira. Hori dela eta, partaide nabarmen batzuei horrelako krimenak egotzi zaizkie, eta Jugoslavia ohirako Nazioarteko Epaitegi Kriminala eratu zuten Nazio Batuek krimen horiek epaitzeko[5][6].
Jugoslaviako Gerretan hiru gerra gertatu ziren, desberdinak baina elkarren artean lotuak: Esloveniako Gerra edo Hamar Eguneko Gerra (1991), Kroaziako Independentzia Gerra (1991-1995) eta Bosniako Gerra (1992-1995).
Aurrekariak
aldatuBigarren Mundu Gerraren aurretik tirabira ugari gertatu ziren Jugoslavian, estatu berriaren gaineko usteak desberdinak zirelako. Kroaziarrek Austria-Hungarian izandakoa baino autonomia handiagoa espero zuten. Serbiarrek, aldiz, herrialdea hartu ohi zuten Lehen Mundu Gerran aliatuei laguntza emateagatik eskuratutako saritzat, Serbiako erresumaren hedapena balitz bezala. Bi taldeen artean gatazkak sortu ziren, baina estatu-aparatua serbiarren mendean zegoen batik bat. Gauzak horrela, Ustaše izeneko talde erradikala sortu zen kroaziarren artean, geroago diktadura faxista eratuko zuena.
Bigarren Mundu Gerran nahigabeak lehertu ziren, Ardatzak egungo Kroazian eta Bosnia Herzegovinan haien mendeko estatu bat eratu baitzuen. Ustaše Kroaziako estatu horren buru jarrita, ekin zioten serbiarren kontrako kanpaina bati. Serbiarrak hil, kanporatu edo asimilatu zituzten. Estimatzen da 330.000–390.000 bitarteko serbiar hil zituztela Kroazian eta Bosnian.
Etnia guztietako kideek osatutako talde partisano komunistek garaitu zuten faxismoa eta Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista eratu zuten. Estatu federala zen arren, artean tirabirak zeuden federalisten (kroaziarrak eta esloveniarrak batez ere) eta zentralisten (serbiarrak batez ere) artean.
Esloveniako Gerra
aldatuGatazka horietako lehena, Hamar Eguneko Gerra bezala ere ezagutua, Esloveniak 1991ko ekainaren 25ean federaziotik independentzia hartutakoan hasi zen. Gobernu Federalak Jugoslaviako armadari agindu zion mugak defendatzeko. Esloveniako poliziak eta defentsek errepideak moztu zituzten. Herrialdean zehar zenbait borroka egin ziren, dozenaka hildako eragin zituztenak. Baina negoziazioek gelditu zuten gatazka. Izan ere, 1991eko uztailaren 9an Esloveniak eta Kroaziak 3 hilabeteko atzerapena independentziarako onartu zituzten. Armadak urriaren 26rako utzi zuen Eslovenia[7].
Kroaziako Gerra
aldatuKroazian, nahaste etnikoa handiagoa izanik, borrokak Esloveniako Hamar Eguneko Gerraren aurretik hasi ziren. Kroaziako serbiarrek, Kroaziaren independentziaren kontra egin zuten, eta iragarri zuten Kroaziatik bereiziko zirela. Jugoslaviako armadak Kroaziako serbiar matxino horien alde egin zuen[8]. NBEk armak saltzeko debekua ezarri zuen.
1991eko uztailean lehenengo borrokak gertatu ziren, eta abuzturako gerra erabatekoa zen. Vukovar hiria hartu zuten serbiarrek, eta 1991ko abenduaren 19an Krajinako Serbiar Errepublikak independentzia aldarrikatu zuen Kroaziatik[9]. Baina kroaziarren kontra-erasoak gerrari buelta eman zion eta 1991n bertan 300 km2 berreskuratu zituen. Su-etena 1992ko urtarrilean hitzartu zen. Europak Kroazia aitortu zuen eta Jugoslaviako armada Bosniara abiatu zen.
Handik aurrera borrokek jarraitu zuten, baina eskala txikiagoan. Kroaziak aurrera egiten jarraitu zuen denbora horretan zehar. 1995eko urtarrilean borrokak areagotu ziren. Belgradok Krajinako Serbiar Errepublikari babesa kenduta, Eslavonia osoko lurraldea okupatu zuen Kroaziak, eta egun gutxiren buruan 150-200.000 serbiarrek alde egin zuten.
1995eko azaroan bakea ekarri zuen Daytongo Ituna sinatu zen.
Bosniako Gerra
aldatuBosnia-Herzegovina 1992an hartu zuen gerrak. Nagusiki bi alde zeuden: bertako bosniako eta kroaziarrak, Zagrebek babestuak, batetik, eta serbiarrak, Belgradok babestuak, bestetik. Serbiarrez osatua bilakatu zen Jugoslaviako armadak bosniakoen independentziarako planaren kontra egin zuen. Hala, beste serbiar indar nazionalistekin batera, ez zuen utzi independentziari buruzko erreferenduma egiten 1992an.
Gerra ekainean piztu zen. Bosniako partea Jugoslavia zatitu zuten gerretan odoltsuena izan zen, Sarajevo edo Srebrenicako setioetan gertatutakoak erakusten duen bezala. Radovan Karadzic serbiar nazionalistaren buruak agindu zuen Bosniako gune serbiar guztiek independentzia izanen zutela. Gune sakabanatu horiek lotzeko, Karadzicek bosniakoak garbitzeko eta bortizki mugiarazteko egitasmoa garatu zuen.
Kroaziako armadaren arrakastaren ondoren, Bosniako indar kroaziar eta bosniakoekin bat egin zuen serbiarren aurrerapen militarrei buelta emateko. Nazioarteko presiopean ere, gerra amaitzeko bake-hitzarmena negoziatu eta sinatu zen azkenean 1995eko azaro-abenduan. Bosnia-Herzegovinaren barrenean Srpska Errepublika sortu zen bertako serbiarrek eskatuta.
Ondorioak
aldatuBiktimak
aldatuDesplazatuak eta errefuxiatuak
aldatuKalte materialak
aldatuEpaiketak
aldatuArma-trafikoa
aldatuZineman
aldatuPelikula ugarik jaso ditu gertakari hauen berri zinemarako. Besteak beste, aipatzekoak dira "Underground" (Emir Kusturica, 1995), "Welcome to Sarajevo" (Michael Winterbottom, 1997), "No Man's Land" (Danis Tanović, 2001), "Guerreros" (Daniel Calparsoro, 2002), "Go West" (Ahmed Imamović, 2005), "Once Brothers" (Michael Tolajian, 2010), "Halima's Path" (Arsen Anton Ostojić, 2012) eta "Un día perfecto" (Fernando León de Aranoa, 2015).
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Ingelesez) «Transitional Justice in the Former Yugoslavia» International Center for Transitional Justice 2011-04-25 (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «BBC - History - World Wars: Yugoslavia: 1918 - 2003» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ Finlan, Alastair.. (2004). The collapse of Yugoslavia, 1991-99. Osprey ISBN 1841768057. PMC 56641162. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ Yugoslavia and its historians : understanding the Balkan wars of the 1990s. Stanford University Press 2003 ISBN 9780804745949. PMC 888770280. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ «Bosnia Genocide | United Human Rights Council» web.archive.org 2015-04-13 (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ «United Nations Official Document» www.un.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ «Path to Independence» www.slovenija2001.gov.si (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ Tanner, Marcus.. (2001). Croatia : a nation forged in war. (2nd ed. argitaraldia) Yale Nota Bene ISBN 0300091257. PMC 47232615. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ Goldstein, Ivo.. (1999). Croatia : a history. Hurst & Co ISBN 1850655251. PMC 40589290. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).