Militarismo
Militarismoa talde, gobernu zein nazio batean armada eta bestelako indar armatuak euren helburuen lorpenerako eta defentsarako ezinbestekoak direla aldeztu, indar armatu horien garapena bultzatu eta beraien rola goraipatu egiten duen jarrera-multzoa nahiz ideologia politikoa da. Historian zehar, militarismoa inperioak zabaldu eta aginte-sistema tiranikoak sendotzeko erabili da. Ideologia politiko zenbaiten funtsa ere bada, hala nola faxismoan. Guztiz militarismoaren aurkako ideologia politikoak pazifismoa eta anarkismoa dira, besteak beste. Beste zenbait ideologia, berriz, indar armatuak baldintzapean soilik sustatzen dituzte.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |