Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra
Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra (ingelesez: International Security Assistance Force, ISAF) Afganistango gerran parte hartu zuen nazioarteko koalizioa izan zen.
Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Unitate militarra |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | ISAF Joint Command (en) |
Historia | |
Sorrera | 2001eko abendua |
Desagerpena | 2014ko abendua |
Historia
aldatu2001
aldatuUrrian, AEBek Afganistango inbasiori ekin zion, talibanen erregimena kentzeko eta Osama bin Laden Al Kaidako burua atxilotzeko asmoekin[1].
Abenduan, AEBek eta bere aldekoek konferentzia bat antolatu zuten Bonnen (Alemania), Afganistango gobernu bat eraikitzeko eta erregimen berriaren oinarriak ezartzeko. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak onartu zuen eman zuen Afganistanera nazioarteko indar bat bidaltzea[1].
2002
aldatuUrtarrilean, ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra Kabulera iritsi ziren, hasieran hemezortzi herrialdek osatuta. Helburua, hiriburuan eta inguruan segurtasuna zaintzea zuen[1].
2003
aldatuAbuztuan, NATOk ISAF zuzentzeko betekizuna hartu zuen[1].
Abenduan, NBEren Segurtasun Kontseiluak onartu zuen NATOk ISAFen misioa Afganistan osora zabaltzea[1].
2006
aldatuAbuztuan, ISAFek Medusa operazioa egin zuen, NATOk egindako lurreko gerra operazio handiena. ISAFek bere eskumenak zabaldu zituen, izan ere, zaintzaz gain, talibanen aurkako borrokarako eginkizunak ere egin zituelako[1].
Urrian, ISAFek bere zabalpena amaitu zuen[1].
2008
aldatuAbuztuan, Kabul probintziako segurtasunaren eskumenak Afganistango indarretara pasarazi zituen ISAFek[1].
2009
aldatuAzaroan, Afganistango indarrak prestatzeko egitasmoa ezarri zuen NATOk[1].
2010
aldatuAzaroan, NATOko eta Afganistango buruzagiek onartu zuen 2014. urtearen bukaerarako ISAFen eginkizuna bukatu eta segurtasun arduren trantsizioa eginda egotea[1].
2014
aldatuIrailean, Segurtasunaren trantsizioa amaitu egin zen, NATOk eta Kabulek onartu zuten 2015etik aurrera entrenamendurako misio bat bakarrik egotea[1].
Abenduaren 28an, NATOk bukatu egin zuen ISAFen misioa[1].