Kandahar[1] (paxtuneraz: کندهار‎; persieraz: قندهار‎Kandahār) Afganistango bigarren hiririk handiena eta Kandahar probintziako hiriburua da. Arghandab ibaiak hiriaren mendebaldea zeharkatzen du. Azken erroldaren arabera 614.254 biztanle zituen. Afganiar paxtunen hiri nagusia da.

Kandahar
کندهار
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaKandahar probintzia
AlkateaRuhollah Khanzadeh (en) Itzuli
Izen ofizialaکندهار
Ἀλεξάνδρεια Ἀραχωσίας
Jatorrizko izenaکندهار
Geografia
Koordenatuak31°37′14″N 65°42′57″E / 31.62068°N 65.71588°E / 31.62068; 65.71588
Map
Azalera800 km²
Altuera1.010 m
Demografia
Biztanleria614.254 (2020ko urtarrilaren 1a)
252.527 (2010)
Dentsitatea768 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+04:30
Hiri senidetuakNogales, Council Bluffs eta Herat
kandahar.gov.af

Merkataritza-gune garrantzitsua da, nekazari-produktuak dira nagusi, adibidez (ardi aziendak, artilea, kotoia, zeta, feltroa, zerealak, fruitu fresko eta lehortuak eta tabakoa). Nazioarteko aireportua du. Errepidez mendebaldeko Farah eta Heratekin, ipar-ekialdeko Ghazni eta Kabulekin, iparraldeko Tarin Kowtekin eta hegoaldeko Quettarekin (Pakistan) loturik dago.

      Datu klimatikoak (Kandahar, 1964–1983)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12.2 14.8 21.6 28.1 34.1 39.1 40.2 38.2 34.0 27.5 21.0 15.4 27.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 2.4 7.1 12.3 15.8 19.5 22.5 20.0 13.5 8.5 3.3 1.0 10.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 54.0 42.0 41.1 18.7 2.2 0 2.3 1.0 0 2.3 7.0 20.0 190.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 6 6 4 1 0 0 0 0 1 2 3 29
Eguzki orduak 198.4 183.6 235.6 255.0 347.2 369.0 341.0 337.9 324.0 306.9 264.0 217.0 3379.6
Iturria: HKO[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Climatological Normals of Kabul. Hong Kong Observatory (Noiz kontsultatua: 2 May 2011).

Kanpo estekak

aldatu