Eurofighter Typhoon

Eurofighter Typhoon bi motorreko ehiza-hegazkin balianiztun bat da, Europako Eurofighter GmbH enpresa-partzuergoak diseinatua eta fabrikatua (partzuergoa EADS, Alenia Aeronautica eta BAE Systems enpresek sortu zuten 1986an). Lehen hegaldia 1994ko martxoaren 27an egin zuen, eta 2003an hasi zen zerbitzuan Alemanian.

Eurofighter Typhoon
fourth-generation fighter (en) Itzuli, lurra hartzen duen hegazkina, Ehiza-hegazkin balioaniztuna eta Ehiza-hegazkina
Eurofighter Typhoon - ILA2002.jpg
Fabrikazioa
Fabrikatzailea Eurofighter Jagdflugzeug (en) Itzuli
Ekoizpen osoa 926
Ekoizpen-lekua Manching
Historia
Lehen hegaldia 1994ko martxoaren 27a
Zerbitzuaren hasiera 2003ko abuztuaren 4a
Kudeatzailea Austria, Alemania, Italia, Oman, Saudi Arabia, Espainia eta Erresuma Batua
Ezaugarriak
Luzera 15,96 m
Altuera 5,28 m
Masa 23.400 kg eta 24.098 kg
Propulsatzailea Eurojet EJ200 (en) Itzuli
Abiadura 1,5 Soinuaren abiadura eta 1,2 Soinuaren abiadura
Autonomia 1.389 km

Gaur egun, Austria, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Espainia eta Saudi Arabiako aire-armadek erabiltzen dute. Erresuma Batuan, Italian, Alemanian eta Espainian fabrikatzen dira hegazkinaren atalak.

Delta-formako hegala du, beste gerra-hegazkin moderno batzuek bezala. Maniobragarritasun handia du hala abiadura supersonikoan nola abiadura subsonikoan, eta hegaldia kontrolatzeko sistema digital batez hornituta dago egonkortasun artifiziala emateko. Hala, sistemak pilotuaren maniobrak automatikoki zuzentzen ditu, eta ez dio uzten segurtasun-mugetatik ateratzen.

Eurofighter Typhoon hegazkinaren hegaldi-erakusketa.

Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu