Animus in consulendo liber

Animus in consulendo liber (euskaraz, "Erabakitzeko espiritu askea"), Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen (NATO) goiburu ofiziala da[1].

Goiburua ezkerreko horman, Bruselako egoitzan

Jatorria aldatu

Jatorria Salustio erromatar historialariaren Katilinaren zimarkua liburuan (52, 21)[2] du; antzinako erromatarrak handi egin zituzten ezaugarrien artean aipatzen du Katonek, erromatar Senatuaren aurrean egiten duen hitzaldi batean:

21 Sed alia fuere, quae illos magnos fecere, quae nobis nulla sunt: domi industria, foris iustum imperium, animus in consulundo liber, neque delicto neque lubidini obnoxius.

("Baina baziren beste ezaugarri batzuk, [gure arbasoak] handi egin zituztenak, eta guk ez ditugunak: lana etxean, kanpoan aginte zuzena, erabakitzeko espiritu askea, delituari eta grinari men egin gabea")

NATOren egoitza aldatu

André de Staercke NATOko Kontseiluko dekanoak aukeratu zuen lema, Paul-Henri Spaak NATOko idazkari nagusiak aurreikusitako kontsulta-espiritua islatzeko[1]. De Staerckek San Gimignanoko Magistratu Nagusiaren Jauregira egin zuen bisitatik hartu zuen aipua; han, "animus in consulendo liber" magistratuaren aulkian zegoen grabatuta[1].

Lema Kontseiluaren areto nagusiaren horman ageri da, NATOren Bruselako egoitzan, lehendakariaren idazpenaren atzean, U letra latindar berriarekin, latin klasikoan erabilitako V letraren ordez.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «NATO : The Official motto of NATO» www.nato.int (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).
  2. «Bellum Catilinae» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-17).

Kanpo estekak aldatu