Euskal antzerkigintza

Euskal Herriko antzerkia» orritik birbideratua)

Euskal antzerkigintza, euskal antzertia edo euskal teatroa Euskal Herrian literatura arlo horretan egiten den jarduera da, eta, euskaraz, hizkuntza horretan egiten dena bakarrik eman dezake aditzera. Euskal antzerkigintzak fase historiko desberdinak izan ditu, pastoralen manikeismo tradizionaletik hasi eta nazioarteko ikus-entzunezkoen eragin zuzena duten joeretaraino.

Maskarada (Maule, 2007)
Hamlet euskal antzezlana

Historia aldatu

1494. urteko estreinako aipamenetik, Europa osoan bezala, euskal antzerkigintza Kristautasunari estu lotuta ibili zen, eta bereziki landu ziren Eguberriaren eta Aste Santuaren gaiak. Euskal antzerkigintza XVIII. mendean hasi zen kristau mundutik aldentzen; Ilustrazio garaia zen, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta elkarte haren sortzaile Frantzisko Xabier Munibek bultzada handia eman zioten euskal antzerkigintzari. Hala ere, XIX. mende arte, ez zen osatuko aldentze hori.

 
Itzularri antzerki tailerra (Aiurri aldizkaria)

1915ean, antzerkigintza berpiztuko zuen Euskal Iztundea jaio zen Donostian. Antzerki eskola baten modukoa zen Euskal Iztundea, baina hori baino gehiago ere izan zen: antzerkiaren inguruan zebilen jendearen bilgunea, baita obrak sortzekoa, entseguak egitekoa... ere. Iztundea zuzentzeko katedra lortzen lehena Toribio Altzaga izan zen; hainbat motatako testuez gain, batez ere antzerki lanak idatzi zituen (osorik euskaraz idatzitako lehena, Aterako gera (1888)). Euskal Iztundeak sustatutako lanak Donostia eta Gipuzkoa osora hedatu ziren, baita Bizkaira ere gero, Resurrecion Maria Azkueren eskutik.

 
1916ko Garbiñe antzezlanaren eskuizkribuaren orri bat (iturria: Koldo Mitxelena Kulturunea).[1]

Katalina Eleizegi «euskal antzerki modernoaren ama»-tzat hartu izan da.[2] 1916an estreinatu zuen Garbiñe antzezlana. Ongi ezagutzen zuen Euskal Herria; bazter askotan ibilia zen, eta kultura handiko emakumea zen.[3]

1936ko gerra osteko urteetan, frankistek Euskal Iztundea itxiarazi zuten, eta Altzaga Ondarretan kartzelan sartu.[4]

XX. mendean, Francisco Francoren diktadurak euskal kulturari ezarritako errepresioak etenaldi larria ekarri zuen. Frankismoa bukatu aurretik, ordea, Euskal Herrian kultura mugimendu bizi eta indartsua sortu zen antzerki talde amateurren inguruan. Gabriel Aresti izan zen, 1960ko hamarkadan, euskal antzerkiaren berritzaile, gazteen antzerki taldeekin eta antzezleekin zuzeneko harremana zuela. Boterearen arbitrariotasunari eta Euskal Herriko moral tradizionalari aurka eginez, tradizioaren eta abangoardismoaren arteko sintesia egin zuen; herri antzerki iraultzailea egin zuela esan izan da. Xabier Letek dioenez,[5] Arestiren Beste mundukoak eta zoro bat antzezlanarekin hasi zen euskal antzerkigintza berria.

Gaur egun, euskarazko literatura-generoetarik atzenduena dugu antzerkia.

Kronologia aldatu

Donostia Antzerki Sarian parte hartu duten antzezlanak urtero estreinatzen den euskarazko eskaintzaren erreferentzia fidagarria izaten da: 2021eko antzezlanak, 2020ko antzezlanak, 2019ko antzezlanak, 2018ko antzezlanak, 2017ko antzezlanak, 2016ko antzezlanak.


Sortzaileak eta antzezleak aldatu

Antzerkigileak aldatu

Aktoreak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Euskal Herriko aktoreak»
 
Antton Etxeberria

Aktore ezagunen artean, antzerkiaren arloan honako hauek aipatzekoak ditugu, besteak beste: Ramon Agirre, Ainhoa Aierbe, Anjel Alkain, Nagore Aranburu, Loli Astoreka, Klara Badiola, Juan José Ballesta, Ramon Barea, Olatz Beobide, Sara Cozar, Kike Diaz de Rada, Karra Elejalde, Antton Etxeberria, Isidoro Fernandez, Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Ane Gabarain, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Mikel Garmendia, Miren Gojenola, Asier Hormaza, Iñake Irastorza, Miren Ibarguren, Elena Irureta, Mikel Laskurain, Niko Lizeaga, Ander Lipus, Garbi Losada, Koldo Losada, Álvaro de Luna, Aitor Mazo, Mikel Martinez, Gorka Otxoa, Martxelo Rubio, Paco Sagarzazu, Jose Ramon Soroiz, Patxo Telleria, Oscar Terol, Carlos Sobera, Kandido Uranga...


Antzerki taldeak aldatu

Azpiegitura aldatu

Sariak aldatu

Jaialdiak aldatu

  • Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak. Nahiz eta Azpeitian 1983tik ospatu diren Euskadiko Euskal Antzerki Topaketen helburu garrantzitsuenetakoa antzerki amateurrari bultzada ematea izan den, antzerki profesionalak ere izan du bertan leku garrantzitsua. Lehenengo edizioa, 1983koa, talde amateurrekin bakarrik egin bazen ere, 1984an hiru talde profesionalek hartu zuten parte. 1987. urteaz geroztik, hainbat eta hainbat izan dira euren lanak jende aurrean lehen aldiz Azpeitian aurkeztu dituzten antzerki talde profesionalak.[9]
  • Donostiako Antzerki Feria
  • Donostiako Kale Antzerki Jaialdia
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak
  • Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia
  • Gasteizko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
  • Getxoko Antzerki Jardunaldiak
  • Irungo Gazte Antzerkiaren Erakustaldia
  • Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdia
  • Lizarrako Antzerki Jardunaldiak
  • Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
  • Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Antzokiak aldatu

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Koldo Mitxelena Kulturunea, «Garbiñe Andere Katalin Elizagi'k yru antzezkitan antolatuba»; 11 koaderno ; 28 cm edo txikiagoak + gutunazal 1. Fondo gordeak 091 ANT doc-59.
  2. Harkaitz Cano (1997), 1. or.
  3. Amaia Alvarez Uria (2007 a), 8-10. or.
  4. Ainhoa Sarasola, «Mendeurrenak albiste izango dira 2015ean», Berria 2015-01-02
  5. Zeruko Argia, 1965-01-24.
  6. a b c Paya, Xabier. (2014). Ahozko euskal literaturaren antologia = Antología de literatura oral vasca = Anthology of Basque Oral Literature. Etxepare Euskal Institutua ISBN 978-84-695-6692-3. PMC 881218648. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  7. «Haur Antzerki, Marijane Minaberri» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
  8. Martinez, Mikel. «KONTRABAXUA - Patrick Süskind-en nobela antzeztua (bideoa)» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  9. a b Olaziregi, Mari Jose. (2003-11-01). «Euskal antzerki garaikideaz» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (8): 389–426.  doi:10.4000/lapurdum.1167. ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  10. «Toribio Altzagari buruzkoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • www.ganbila.eus EHAZE elkarteak Susa argitaletxearekin elkarlanean sortutako webgunea. 2022an aurreko hamarkadetako 153 antzezlanen testuak osorik (1973tik 2022rakoak), 224 kritika eta kronika, 31 ikus-entzuneko lagin. Antzezlanen fitxa artistikoen eta liburuen fitxen araberako bilatzaile espezializatuarekin daude estekatuta.