Antzoki Zaharra (Donostia)

Donostiako antzokia

Antzoki Zaharra Donostia hiriko Parte Zaharrean dagoen antzoki bat da. Historian zehar hainbat birmoldaketa izan ditu eta 1930ean Udalak eraistea erabaki zuen oso egoera txarrean zegoelako. Lehenengo antzokia 1844 eta 1845 artean eraiki zuen Juan Ramon Etxebestek, neoklasizismo isabelinoko estilo baten arabera. Urte batzuk beranduago, 1883an Jose Goikoak berritu zuen. Egungo eraikina 1931koa da, eklektikoa kutsu klasizistarekin eta Udaleko arkitektoa izan zen Juan Rafael Aldaik egina.

Antzoki Zaharra (Donostia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′20″N 1°59′08″W / 43.32236°N 1.98561°W / 43.32236; -1.98561
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1843
Edukiera576
Kontaktua
HelbideaKalea Nagusia, 1
Webgune ofiziala

Gaur egun bertan Nosferatu Zikloa, Zinema eta Giza Eskubideak Zikloa eta Fantasiazko eta Beldurrezko Astea ospatu ohi da, gainera Donostiako Zinemaldi garaian lehiaketara aurkezten diren filmak ere ikusgai izan ohi dira. 576 lagunentzako tokia du.[1]

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Miguel Arsuaga, Luis Sesé: Donostia-San Sebastián. Arkitekturako gida liburua. 1997
  • Antonio Mendizabal Etxeberria: José Goikoa arquitecto, autor de San Sebastián. 2003

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzoki Zaharra (Donostia)