Irisarri
Irisarri[2] ([iʁ̞is̺aʁi]) Nafarroa Behereko erdialdeko udalerri bat da, Arberoa eskualdekoa.
Irisarri | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Frantzia | ||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||||||||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||||||||
Barrutia | Baiona | ||||||||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||||||||
Izen ofiziala | Irissarry | ||||||||
Auzapeza | Xabier Lacoste (2008-2014) | ||||||||
Posta kodea |
64780 | ||||||||
INSEE kodea |
64273 | ||||||||
Herritarra | irisartar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 15′ 25″ N, 1° 14′ 01″ W / 43.2569°N,1.2336°WKoordenatuak: 43° 15′ 25″ N, 1° 14′ 01″ W / 43.2569°N,1.2336°W | ||||||||
Azalera | 26,39 km2 | ||||||||
Garaiera | 149 – 839 metro | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
886 (2017ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 32,82 biztanle/km² | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 20,25 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 49,64 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,19 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 3,95 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 4,25 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 28,59 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 5,18 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Sorrera | 1150. urtea |
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Errobi ibaira isurtzen den Lakako erreka udalerritik igarotzen da. Baita azken honen ibaiadar batzuk ere: Elhurreko erreka, Oihanhandia erreka, Gatarriko erreka eta Larhaneko ura.
Udalerri mugakideakAldatu
Etxeak eta auzoakAldatu
- Baigura
- Pagotzona
- Basaburu
- Otsateheta
- Etxalgi
- Oihanhandi
- Plaza
HistoriaAldatu
Irisarriren jaiotza, enkomienda zen Ospitalearen eta bere otoizlekuaren eraikitzearekin gauzatu zen izan zen XII. mendean, 1150. urtearen inguruan. Hasieran Jerusalemeko enkomienda izanik, Ospitalea 1530. urtearen inguruan Maltako enkomienda bihurtu zen.
1350ean Irisarrin 23 etxe zeuden, denak bi izan ezik enkomiendaren menekoak ziren, zeinean jaunak egiten zituen agintari eta administratzaile lanak.
1607. urtean, Irisarriko jaunak, Martin de Larreak, Ospitalearen berreraikuntzari ekin zion, ospitalea Nafarroa Behereko eraikinik ederrenetarikoa bihurtuz. Otoizlekua ere berriztatua izan zen eta Donibane eliza bihurtu. Eliza sakonki eraldatua izan zen 1860an.
EkonomiaAldatu
Herriko ekonomia, laborantzan dago oinarriturik
Urtero herrian egiten den ahari azokak ospe handia du.[3]
DemografiaAldatu
Irisarriko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
KulturaAldatu
Udalerria Errobiko bidean dago kokaturik, Donejakue Bidearen aldaera batean. Bide hau, erromesek Baionatik Nafarroako bidea hartzeko erabiltzen zuten, era honetan, Donibane Garazitik Pirinioak gurutzatzeko.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Gazteluzaharrean kastro bat dago.
- Ospitalea XII. mendekoa da. Gaur egun, herriko eskola da
- Ospitalearen alboan (ipar-mendebaldean) kokaturiko gurutzea monumentu izendaturik dago.
- Bidegainea, Zaldunbidea eta Gazteluberria etxeak XVII. mendekoak dira.
- Iturraldea baserria XVIII. mendekoa da
- Donibane eliza, XV eta XVII. mendeetakoa da.
Argazki galeriaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 122. arauaː Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Philippe Veyrin, Les Basques,Arthaud 1975. 44. orrialdea
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Joseba Aurkenerena: «Irisarriko kabalkada eta tobera: berritzearen indarra». [1]