Mikel Martinez
Mikel Martinez Etxarri (Lizarra, 1955) euskal antzezlea da. Antzerkian aritutakoa da, "Maskarada" talde aitzindariaren sortzaileetakoa izan zen 1980ko hamarkadan.
Mikel Martinez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1955 (68/69 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Patrick Süskind idazle alemaniarraren Kontrabaxua bakarrizketarekin arrakasta itzela lortu zuen 1988an. Garai hartan Maskarada taldeko kidea zen eta 300 errepresentazio baino gehiago egin zituen.[1] Obra oso maitagarri izanik harrera ona eman zion ikuslegoak, gazteekin institutuetan interpretazio asko egin zituen.[2]
Halaber, Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru Bikoteatroa antzerki taldean lan egiten du, baita Jokin Oregi eta beste profesionalekin TARTEAN teatroan ere.
"Cafe Bilbao" kudeatzen du anaiarekin batera Bilboko Plaza Barrian. Hiriarekin duen lotura gaztetatik dauka.
Antzerki eragilea
aldatuKulturazalea izanik aktiboki sustatzen du sorkuntza antzerkiaren munduan:[3]
- Interneten gidoi ugari eskaintzen ditu euskarazko antzerkia sustatzeko helburuarekin (euskaraz sortutako antzezlanak, itzulpenak, bakarrizketak, haurrentzako obrak, eta ipuinak).[4]
- Cafe Bar Bilbao teatro laburreko saria antolatzen du urtero antzerki gidoi berrien sorkuntza sustatzeko, euskaraz eta erdaraz.[5]
Filmak
aldatu- Hodeiak pintatzeko makina (2008)
- Zeru horiek (2006)
- Diot. Gabriel Aresti (2005)
- Muerto de amor (1997)
- Maité (1994)
- Lauaxeta (Lau haizeetara) (1987)
Telesailak
aldatuAntzerki Lana
aldatu- Kortxoaren dilema (2023)
- ALDERRAY (2022)
- EZ DOK ERO (2020)
- GHERO Azken euskaldunaren fabula bat (2018)[2]
- BIBA VOI ! Dario Fo eta Franca Rame akorduan
- Desentxufatuak
- EZ DOK HIRU – euskal musikaren benetako istorioa (2017)
- TABERNARIA: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña. (2017)
- ZERGATIK JAMIL? (2015)
- PANKREAS – Páncreas – tragicomedia en verso (2014)
- LINGUA NABAJORUM (2012)[3] 2014ko Donostia Saria, eta 2013ko MAX Saria[4]
- Larria, kutsakorra, mendebaldekoa-Enfarmados (2010)
- EUSKARAZETAMOL – Dibertimentuak III (2009)
- Larru haizetara – Dibertimenduak II (2005)
- Euskara sencilloaren manifiestoa-Dibertimenduak I (2003)[6]
- Kontenedore baten istorioak-Historias de un contenedor (2002)
- KAIO LUMA ZIKINA – Aresti gogoan (2000)
- Marxkarada (1990)
- Danbor Magikoa
- Pistolaren begi zuri-beltzak
- Gastibeltzaren karabinak
- Kontrabaxua[1] (1988)
- Harrizko Aresti Hau
- Monstruo Sakratuak
- Gernika 16:30 H.S.O.
- Izarretako Bitakora
- Nerudaren Postaria
-
Maskarada kolektiboa
-
Oskorriren Landalan diskoaren iragarkian (1996-02-23)
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2021: Pabellón 6ko antzerki arineko 8. Jardunaldietan Kriseiluzko saria euskarazko muntaiarik onenarentzat Salaketa obrarengatik. Goiatz Labandibarren testua, Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok antzeztua.[7]
- 2021: Pabellón 6ko antzerki arineko 8. Jardunaldietan Antzezle onenaren saria Gaizka Chamizorekin partekatuta.[7]
- 2014: Donostia Saria, 2013ko Antzezlan Onena Lingua Nabajorum[8][9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Martinez, Mikel. «KONTRABAXUA - Patrick Süskind-en nobela antzeztua (bideoa)» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2015-10-04). ««Euskaraz izateagatik ideologikoki justifikatuta sentitzen dut nire lana»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las recomendaciones culturales de Mikel Martinez» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
- ↑ Teatro testuak. (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
- ↑ «teatro saria» cafe_bilbao (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
- ↑ tartean.com. «EUSKARA SENCILLOAREN MANIFESTUA • Tartean Teatroa» Antzerki Konpainia bat, (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ a b PABELLÓN 6KO ANTZERKI ARINEKO 8. JARDUNALDIETAKO PALMARESA – Pabellón Nº6. (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ «Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek Donostia Antzerki Saria jaso dute» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
- ↑ tartean.eus. «LINGUA NABAJORUM • Tartean Teatroa» Antzerki Konpainia bat, (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).