Patxo Telleria

euskal idazlea
Artikulu hau aktoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Telleria».

Francisco de Sales "Patxo" Telleria (Indautxu, Bilbo, Bizkaia, 1960ko uztailaren 22a) aktorea, zinema zuzendaria eta antzerkigilea da. Martin telesailaren gidoilaria ere izan da. Mikel Martinezekin batera, Ez Dok Hiru Bikoteatroa antzerki taldean lan egiten du batez ere, antzezle eta gidoilari.

Patxo Telleria

Bizitza
JaiotzaBilbo1960ko uztailaren 22a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaGazteleku
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1295151 Literaturaren Zubitegia: 851 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Txikitatik Indautxuko Santiago Apostol ikastetxeko ikaslea zenetik joera eta erraztasuna zuen sketchak montatzeko, irakasleek horrelakorik eskatzen zutenean.

Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Pedagogian baita Euskal Filologian ere Euskal Herriko Unibertsitatean. 1980ko hamarraldiko erdialdera hasi zen antzerkiko eta telebistako aktore lanak egiten. 20 urterekin gurasoen familiatik atera zenean pisukide zuen Imanol Agirrerekin hurbildu zen behin Maskarada taldeko entsaioak ikustera, gustatu zitzaion eta taldean geratu zen zazpi bat urtez. Antzerkiko debuta Bilboko Campos Antzerkian egin zuen Dario Foren obra bateko elizmutil ("monaguillo") papera egiten; kasualitatez 8 urte zituela eliz-mutilarena ere egin zuen El Caserio zartzuelan bere aitak eskatuta.[1] Maskarada konpainia hura frankismo ondorengo lehenengoa izan zen euskarazko antzerkia sortzen. Lehenengo lanak moldaketak ziren edo taldeka landutakoak inprobisazioa baliatuta.

Maskarada utzita Aitor Mazorekin lan batzuk idatzi zituen.

Tentazioa ekoiztetxearekin lan egiten du gidoilari gisa. 2009an egin zuen bere lehen filma zinema zuzendari gisa (Hodeiak pintatzeko makina). Tartean Teatroa konpainia sortu zuen Jokin Oregirekin Bilbon eta Mikel Martinezekin batera lan egiten dute hainbatetan.[2][3] Horretan lantzen duten umore motan beti jolasten da hitzekin eta hizkuntzarekin, gehienetan euskararekin eta euskaldunberriaren zailtasun eta pasadizuekin.[1]

« Telleriak kapazitatea dauka hizkera ustez zailena erraza eta ulegarria egiteko. Jokalaria izateaz gain, filologoa ere badelako agian Edo hitzaren artisau bat, besterik gabe? »

Oier Guillan[3]


Lanak aldatu

Antzezlanak idatzi ditu baita telebistarako eta zinemarako gidoiak ere.

Antzerkia aldatu

Patxo Telleriak sortuak dira Ez Dok Hiru Bikoteatroaren antzezlanetako askoren testuak. Guztira hauek dira berak sortutako gidoiak:

Filmak[2] aldatu

Telebista aldatu

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2016: Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria[9][10][11][12] Pregoia oso original eta umoretsua izan zen. Euskaraz eta erdaraz, bietan, posible diren hainbat hitz erabili zituen, hasieran erdarazko esaldi batean eta ondoren euskarazko beste batean. Esaldi biak umorez lotzen gainera. adibidez honela hasi zen:[13][14]
    • Bilbotarrak, Bilbainos y Bilbainas, hola a todos, hola!
    • Zuek hor gustora zarete, eta neu ere banago hola.
    • Estoy emocionado no lo puedo negar.
    • Oraintxe bertan egingo nuke negar. ...
  • 2014: Donostia Saria, 2013ko Antzezlan Onena Lingua Nabajorum[8]
  • 2013; MAX Saria. Euskarazko autorerik onena, Patxo Telleria “Lingua Nabajorum”

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Asier y Javier. (2019-abendua). Patxo Telleria. Teatrero y autor. Bilboko udala. Bilbao aldizkaria, 33 or. ISSN 1133-5823..
  2. a b «Patxo Telleria» www.filmotecavasca.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  3. a b Telleria, Patxo; Ados Teatroa. (2019). Hitzostea. Patxo Telleria: Azkeneko marxista. (Oier Guillan). Simplicissimus. Susa ISBN 978-84-17051-38-9..
  4. Antzokia, Teatro Arriaga. «Simplicissimus Kabaret» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  5. «Susa literatura - Simplicissimus» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  6. (Gaztelaniaz) «'Ghero', una órbita en el año 3000 donde solo vive un euskaldun» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  7. Dibertimentuak trilogiaren eta, bereziki, Euskarazetamol antzezlanaren azalpena, Bilbao kafetegiaren webgunean.
  8. a b tartean.eus. (2013). «LINGUA NABAJORUM • Tartean Teatroa» tartean.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  9. «Patxo Telleria pregoilari fantastikoa - Josu Torre Altonaga - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  10. Astiz, Iñigo. (2016-08-20). ««Aste Nagusiak oso erro sakonak ditu jendearengan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  11. (Gaztelaniaz) Redacción. (2016-08-16). «NOS PONE (10 canciones): Patxo Telleria (pregonero Aste Nagusia Bilbao 2016)» BI FM (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  12. Patxo Telleria – Pregoilaria 2016 | Blue. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  13. «2016 Aste Nagusiko Pregoia (Patxo Telleria) • ZUZEU» ZUZEU 2016-08-20 (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  14. EiTB. (2016-08-29). Aste Nagusia 2016: Pregón de Patxo Telleria. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu