Campos Eliseos antzokia

Abandoko eraikina

Campos Eliseos Antzokia Bilboko Art Nouveau eraikin ederrenetarikoa da, Parisko Théâtre des Champs-Élysées haren izen bera daukana. Zabalgunean egonda, Bertendona kalean (Abando), XX. mendeko hasieran eraiki zuten "Campos Elíseos" izen herrikoia zeukan zelaigune batean, aisialdirako erabilitakoa. Halaber, "La Bombonera de Bertendona" izena eman zioten gazteleraz.

Campos Eliseos antzokia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′35″N 2°55′53″W / 43.259658°N 2.9314°W / 43.259658; -2.9314
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1901 - 1902
Inaugurazioa 1902
Inaugurazioa1902
Izenaren jatorriaEliseo Zelaien Antzerkia (Paris)
Arkitektura
ArkitektoaJean Batiste Darroquy
Estiloaarkitektura modernista
Ondarea
280
Kontaktua
HelbideaBertendona kalea 3
Webgune ofiziala

Kokalekua

aldatu

Abando auzoan dago, Bertendona kalearen 3. zenbakian, eta Bilboko Posta Bulego Nagusiaren alboan.

Ezaugarriak

aldatu

Antzoki hau 1902an inauguratu zuten, Art Nouveau estilodun atari paregabearekin, eta haren egileak Alfredo Acebal eta Jean Baptiste Darroquy arkitektoak izan ziren. Garai hartan, Arriaga Antzokia, Basurtuko Ospitalea, hiriko zubi gehienak bai eta Bizkaiko Zubia ere eraiki zituzten.

Arriagakoa baino altuagoa, 800 ikusle-entzuleentzako lekua zeukan, besaulki-patioa, bi anfiteatro eta galeria ("paradisu") batekin.

Eraberritzeak

aldatu

Hamarkada askotako antzezlan eta zine emanaldien ondoren, 2002an Bilboko udalak eraikinaren kontserbazio maila aztertu eta erabateko berrizte proiektua hastea erabaki zuen. Lanak hiru urte beranduago hasi ziren SGAEk zuzendutako egitasmoaren bitartez. Lanak lau urte beranduago amaitu zituzten 2009an, barrualdea erabat berriztu eta kanpoaldeko fatxada mantendu dira.

Hainbat berriztatze fase eduki izan ditu historian zehar eta, hainbat urtez gutxi erabilia egon ondoren, 2004an ekin zioten azken zaharberritzeari. Monumentutzat izendatu dute.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo