Antton Luku

euskal idazlea

Antton Luku Hargindegi (San Frantzisko, Ameriketako Estatu Batuak, 1959ko apirilaren 15a - ) Nafarroa Behereko euskal idazle eta antzerkigilea da. Lanbidez, Donibane Garaziko ikastetxeko irakaslea da.

Antton Luku

Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1959ko apirilaren 15a (65 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea
BizilekuaAmikuze
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta antzerkigilea
Lan nabarmenak

Inguma: antton-luku Literaturaren Zubitegia: 108

Nahiz eta Estatu Batuetan jaio zen, amikuztarra da, han hazi eta bizi izan baita.

Bizitza

aldatu

Garaziko Ezterenzubin 19 urte eman zituen eskolak ematen eta bertan euskaltzaletu zen.

Antzerkiaren munduan, aktore, zuzendari eta idazle modura aritu da, baita antzerki lantegiak zuzentzen ere Donibane Garaziko ikastetxean.

"Hirurak bat" taldearekin jardun zuen 1985tik 1990ra, eta orduan izan zuen lehen esperientzia idazle moduan; geroago antzerki labur batzuk, irratietako gidoiak, inauterietarako lanak, ipuinak eta abar idatziz jarraitu zuen. Baina lanik oparoena dramaturgian egin du: hamabost bat antzezlan eta beste hainbat egokitzapen egin ditu.

Argitaratu dituen antzerki lanen artean daude: Ezkonduko ditugu (1995), Tu quoque fili (1996), Antso azkarra eta Miramolinen esmeralda (1997). Azken bi obra horiekin, Donostia Hiria literatura saria eskuratu zuen bi urtez segidan.

Horrekin batera, Botoiletan ipuin bilduma ere kaleratu zuen 1998an.

Narrazioa

aldatu

Antzerkia

aldatu

Saiakera

aldatu

Artikuluak

aldatu

Euskal kulturaz, antzerkiaz, eta Literaturaz idatzi dituen artikuluetako batzuk dira hauek:[2]

  • Piarres Hegitoa istorio kondan: zirtzilen mundua (2015, EGAN)
  • Larzabal eta taulagaina (2015, EUSKERA)
  • Oraingo antzerkiaz (1999, EUSKERA)
  • Bidaia literaturan (1998, HEGATS)

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • «Antton Luku», Literaturaren Zubitegia.
  • Joseba Aurkenerena: Antton Luku eta libertimenduaren lilura. [1]