Tartean teatroa

argitaletxea

Tartean teatroa antzerki-Konpainia bilbotarra da, 2001an sortua. Jokin Oregi, Patxo Telleria eta Mikel Martinez dira taldearen sortzaileak eta arduradunak.

Tartean teatroa
Datuak
Motaantzerki konpainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Osatuta

Tartean teatroaren barruan bi lerro desberdin jorratzen dira: batetik Tartean zigiluarekin doazen antzezlanak (Pankreas, Ghero, Simplicissimus...); bestea, Ez dok hiru sailekoak (Euskera sencilloaren manifiestoa, Lingua Nabajorum, Ez dok hiru-euskal musikaren benetako istorioa...).

Antzezlanak aldatu

Ez dok hiru aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ez Dok Hiru Bikoteatroa»

Mikel Martinez eta Patxo Telleriak hartzen dute parte. Urteak daramatzate "bikote artistiko" bezala lanean. Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea lantzen dute. Obra guztiak euskaraz sortu eta eskaintzen dituzte, formato txiki-arinean edozein txokotara heldu ahal izateko modua., Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea, kultura...).

 
Lingua Nabajorum (2014)
  • "Marxkarada"

Tartean aldatu

 
Simplicissimus (Tartean Teatroa, 2019)

Zigilu edo izen honekin Tartean teatroak estilo askotako lanak ekoiztu eta banatu ditu:

  • Pankreas (2014)
  • Sonata bat segundu batean eta piku...
  • Ezin egia esan
  • Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa (LKM)
  • Ana Meaberen "Ipuin Kontaketak"
  • Denboraren Korapiloak (Mikel Martinez)
  • Karin Karan (Jokin Oregi-ren testuen irakurketa dramatizatua)

Sariak aldatu

Azken urteotan, sari ugari jaso ditu, hala nola:

  • 2012an Patxo Telleriak Max Saria euskarazko testu onenari “Larria, Kutsakorra eta mendebaldekoa” antzezlanagatik
  • 2013an Patxo Telleriak Max Saria jaso zuen euskarazko testu onenari “Lingua Nabajorum” antzezlanagatik
  • 2014an "Lingua Navajorum" antzezlanak Donostia Antzerki Saria ere jaso zuen
  • 2015ean “Pankreas” antzezlanak Ercilla Saria jaso zuen Sorkuntza Dramatiko Onenagatik, bertsio bietan (euskaraz eta gazteleraz).
  • 2019an Patxo Telleriak Teatro Rojas de Toledok banatzen dituen sari ezagunetan Gaztelaniazko Autore Onenaren saria jaso zuen Último Tren a Treblinka lanagatik (Vaiven Produkzioak-en ikuskizuna)

Erreferentziak aldatu

  1. Antzokia, Teatro Arriaga. «Simplicissimus Kabaret» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  2. «Susa literatura - Simplicissimus» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu