Markeliñe (izen osoa, Markeliñe Compañia Teatro) 1984 urtean sortutako antzerki taldea da, Zornotzan egoitza duena.

Ezaugarriak eta helburuak

aldatu

Haurrentzako zein helduentzako ikuskizunak egiten ditu, kalean zein aretoetan antzezten dituztenak. Arte eszenikoekin eta antzerkiarekin erlazionatuta dauden egitasmoak sustatzea eta bultzatzea du helburu. Markeliñek oso estilo pertsonalarekin sortzen ditu ikuskizunak. Ikus-zainketa, antzezleen keinu gaitasuna, objektuei eta lengoaiei buruzko ikerketa… egiteko modu bat osatzen duten elementuak dira. Eta horrekin batera, jatorrizko sorkuntzaren eta egunerokotasunaren aldeko apustu garbia egiten du. Bizi garen munduarekiko eta garaiekiko konpromisoa erakusten duten istorioak sortzen ditu.

Jarduera paralelo ugari ere egiten ditu ingurunearen garapenerako, hala nola:

  • Zugan Ni: gazteei eskaintzen zaien antzerki jolaserako gunea da.
  • Komunikazioa eta hartzaileak: Ametx Erakundearekin elkarlanean, Markeliñek kultur programazioko jarduerei buruzko Presentziazko Komunikazio eta sare sozial proiektua koordinatzen eta kudeatzen du.
  • Haur Antzerki Topaketa: Markeliñek eskola antzerki Erakustaldia koordinatzen eta antolatzen du Zornotzako zenbait ikastoletako eta ikastetxetako taldeentzat.
  • Antzerki ikastaroa: helduentzako antzerki ikastaroa antolatzen du.

Antzezlanak

aldatu

Haur eta familientzako

aldatu
  • Kartoibiraka (La vuelta al mundo en 80 cajas)
  • Txitxarra eta inurria (Cigarra y Hormiga)
  • Uharte ezezaguna (La isla Desconocida)
  • Hareazko ipuinak (Cuentos de Arena)
  • Kixote, Santxoren zorabioa (Quijote, el vértigo de Sancho)
  • Crusoe

Helduentzat

aldatu
  • Makinista
  • Euria
  • Julietas, Romeo Circo

Kalean

aldatu
  • Carbon Club
  • Anomalía magnética
  • Andante
  • ZooZoom
  • Chef nature

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu