Antzerti (aldizkaria)

aldizkaria
Antzerti aldizkaria» orritik birbideratua)

Antzerti aldizkaria, Euskel-Antzertiaren Ilerokoa, euskal antzerkigintzaren historian erreferentzia nahitaezkoa izan da. Lehe alea Tolosan, 1932ko urtarrilean plazaratu zen, batez ere Antonio Maria Labaienen eskutik, Ixaka López de Mendizabalen eta Joxe Maria Agirre "Lizardi"ren laguntzaz. Marrazkiak Jon Zabalorenak ziren. "Euskaltzaleak" taldearen partaideek (Nikolas Ormaetxea, Jose Ariztimuño, Doroteo Ziaurritz) ere kolaboratu zuten ekimenean. Aldizkariak bi garai ezagutu zituen: lehenengoa 1936 arte, Espainiako Gerra Zibilarekin ekimena bertan behera gelditu baitzen, bigarrena, 50 urteko etenaldi ondoren, 1982tik 1985ra, Antzerti Eskolaren ekimenarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Guztira 82 zenbaki plazaratu ziren. Orotara 47 egileren lanak aurki daitezke aldizkarian, bi epealdiotan —horietarik dozenatik gora euskaratuak—, eta guztira 76 antzerki-lan.[1][2]

Antzerti (aldizkaria)
Jatorria
Ezaugarriak
Artikulu hau aldizkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antzerti (argipena)».
Antonio Maria Labaien.

Egileak aldatu

Guztira 47 idazleen lanak plazaratu ziren bi garaietan. Bigarren aldian gerraondorengo eta erbesteko lanak berreskuratu ziren eta, horregatik, izen batzuk bi garaietan agertu ziren:

Bibliografia aldatu

  • Antzerti. 75 urte ondoren, Idoia Gereñu koordinatzailea, Tolosa: Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia, 2007, 1261 or.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu