Geroa (antzerki taldea)

Artikulu hau antzerki taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gero (argipena)».

Geroa 1967 eta 1997 artean jardun zuen euskal herritar antzerki konpainia izan zen. Bertan hainbat aktore hasi eta hezi ziren, tartean Paco Obregón, Alfonso Torregrosa, Julio Perugorria, Eva Cortijo, Izaskun Asua, Rosa Martínez Alcocer, Sardo Irisarri edota Juanlu Escudero baita Javier Obregón edo José Ibarrola bezalako eszenografo eta Jesús Cimarro edo Joseba Gil ekoizleak ere.

Geroa (antzerki taldea)
Datuak
Motaantzerki konpainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara eta gaztelania
Osatuta
Jasotako sariak
Ercilla Sariak  (1982)

Cómicos de la Lengua eta Akelarre konpainiarekin batera egungo euskal antzerkigintzaren aitzindarietako bat izan zen. Bere ibilbidean 1.500 antzezpen baino gehiago egin zituenez, 1980 eta 1990eko hamarkadetan euskal konpainiarik aktoboenetariko bat izan zen.[1]

Historia aldatu

Geroa antzerki taldea Abadiñon Gerediaga Elkartearen Garitaonandia atalean sortu zuten 1967an Roberto Anduezaren eskutik. Durangon ezarria, Paco Obregón bultzatzaile eta alma materrari esker profesionalizatu zen.

Durangaldeko auzo eta herrietan hasi arren, 1972etik aurrera hainbat gazte bildu eta Euskal Herri osora zabaldu ziren bere antzezpenak. Heziketa urria zutenez, 1976an taldeak bere antzerki tailerra sortu zuen bere kideentzat eta baita harrobi moduan ere.[2]

1978an Geroa talde profesional bilakatu zen, hurrengo urteko urtarrilaren estreinatu zen Kaixo Agirre antzezlanari esker. Orduko hedabideek bere jarrera eta lana txalotu zituzten

1981ean Anarkista baten ezusteko heriotza estreinatu zuten, 1980ko hamarkadan hainbat aldiz errepikatu zutena. Garai haietan ohiartzun handia zuten Doña Elvira, imagínate Euskadi eta Grande Place antzelanak ere egin zituzten. 1980ko hamarkadan ere, taldea nazioartera jo eta Espainian, Estatu Batuetan eta Alemanian aritu ziren. Potsdamen urteko ikuskizunik onenaren saria izan zuten.

Azken antzezpena 1997ko martxoaren 3an egin zuten Eibarko Antzerki Jaialdian. Por mis muertos antzezlana egin zuten. Paco Obregónek 1990ean utzi zuen taldea Eolo Teatro sortzeko.

Antzezlanak aldatu

Sariak aldatu

  • 1982 euskal antzerki talde onenaren Ercilla Saria
  • 1984 emakumezko eta gizonezko aktore onenen Sariak Ávilan.
  • 1986 Antzezlan onenaren saria Sitgesen.
  • 1986 euskal antzerki talde onenaren kritikarien Ercilla Saria
  • 1988 urteko ikuskizunik onena Postdamen, Doña Elvira, Imagínate Euskadi lanari esker.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu