Ireki menu nagusia

Robustiana Mujika Egaña, goitizenez Tene, (Deba, 1888ko maiatzaren 24a - ib., 1981eko irailaren 16a) euskal idazlea zen.

Robustiana Mujika Egaña
Bizitza
Izen osoa Robustene Mujika Egaña
Jaiotza Deba1888ko maiatzaren  24a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
Heriotza Deba1981eko irailaren  16a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak poeta, antzerkigilea eta idazlea
Kidetza Emakume Abertzale Batza
Euskaltzaindia
Mugimendua Euskal Pizkundea
Izengoitia(k) Tene Mujika
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 334

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero. Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak-beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak. Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa 1975ean Euskaltzaindiako Ohorezko Kide izendatu zuten 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero.

1923an Zornotzan argitaratu zuen bere lana, bai bertso bai prosan idatzita, Mireni idazkiak eta olerkiak. Bilboko Euskeltzale Bazkunaren sari bat jaso zuen. Antzerkiaren lanak ere idatzi zuen, Gogo-oñazeak, adibidez, edo Gabon, eta bakarrizketa bat, Joan Xose. Lan horiekin Biltzar Marianoaren Sari bat jaso zuen, Oñatin. Honetaz gain, denbora aurkitu zuen aldizkari ezberdinetan artikulu eta ipuin ugariak argitaratzeko. Bere azken lana da Cuadernos de vascuence hablado, Zarautzen, 1968an plazaratu zuena izan zen.

LanakAldatu

Bertsoz idatzita dauden lanakAldatu

  1. Miren'i idazkiak eta olerkiak (1923, Jaungoiko-Zale)

BakarrizketakAldatu

  1. Joan Xose

Antzerki lanakAldatu

  1. Gogo-oñazeak (1934, López Mendizabal)
  2. Gabon (1935, López Mendizabal)

Hizkuntzari buruzko lanakAldatu

  1. Cuadernos del vascuence hablado

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu