Kitzikazank Amikuzeko antzerki talde amateurra da, 2004 urtean sorturikoa. Mattin Irigoienen zuzendaritzapean zazpi aktorek osatzen dute: Aña Arregi, Amaia Elixerri, Laida Harluxet, Battit Kastillon, Iban Lamark, Pettan Prebende eta Maitena Thikoipe.

2008an Euskal Herriko hainbat herritan Loreak mendian, ondarkinak lurpean eta bideak gainean antzezlana plazaratu zuten. Hainbat bertsolarik ere hartu izan zuten parte Kitzikazank talderen emanaldietan, hala nola, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Jesus Mari Irazu, Iñaki Zelaia, Sustrai Kolina, Kristine Txoperena, Ekhi Erramundegi, Jon Martin, Patxi Iriart eta Xiberoko Bertso Eskolako kideek.

Antzezlan batzuk

aldatu
  • Loreak mendian, ondarkinak lurpean eta bideak gainean
  • Behelaino
  • Libertimendua
  • Gu ta gutarrak

Goiburuko

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu