Ireki menu nagusia

Ixiar Rozas

euskal idazlea

Ixiar Rozas Elizalde (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1972ko urtarrilaren 19a) euskal idazlea da. Arte Ederretan doktorea (UPV-EHU), egun, Arte Hezkuntzako irakaslea da Mondragon Unibertsitatean eta Azala espazioko lantaldeko kidea.

Ixiar Rozas
Ixiar Rozas.jpg
Bizitza
Izen osoa Ixiar Rozas Elizalde
Jaiotza Lasarte-Oria1972ko urtarrilaren 19a (47 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea, antzerkigilea eta katedraduna
Literaturaren Zubitegiko fitxa 151

Bere testuak, saiakerak eta artikuluak hainbat hizkuntza eta herrialdetan (Mexikon, Italian, Eslovenian, Erresuma Batuan, AEBetan, Portugalen eta Errusian, besteak beste) argitaratu dira[1]. Horietako batzuk aipatze arren: Negutegia (2006), Beltzuria (2014) edo Ejercicios de ocupación. Arte, vida y trabajo (2015).

Sortzaile garaikideei eskainitako Humano caracol (2006-2009) dokumentalaren egilea ere bada.

Kultur langile bezala, mintegiak, lantegiak eta hitzaldiak antolatu izan ditu; besteak beste, Erresonantzian (2011), Arrakalatuta (2014-2015) edota Proklama (2014-2016). Periferiak topaketen fundatzaile-kidea eta zuzendari-artistiko-kidea ere izan da. Italian eta Euskal Herrian (2002-2007) antolatutako topaketa horiek, pentsamendu kritikoaren eta jarduera artistikoen arteko topaketak izan ziren. Testuinguru horretan, Begiradak. Miradas y memorias desde el margen. Glances and memories from the fringes (KMK-Periferike, 2006), liburuaren editorea da Rozas.

Batik bat, idazle gisa egindako ibilbideagatik da ezaguna, baina urte batzuk daramatza ahotsa, gorputza eta lengoaiaren artean dagoen espazioa modu teorikoan eta praktikoan ikertzen[2].

Diziplina anitzeko sortzailea izanik, honako koreografo, egile eta artistekin lankidetzan aritu izan da: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), Estela Lloves (Vigo/Berlin), Elena Albert (Bartzelona), German Jauregi (Brusela/Bilbo), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Girona), Maite Arroitajauregi (Eibar), Maider Lopez (Donostia), Paco Toledo (Bartzelona/Chile), José Luis Gallero (Madril), Mireia Sentis (New York/Madril), etab.[1].

LanakAldatu

NarrazioaAldatu

NobelaAldatu

PoesiaAldatu

Haur eta gazte literaturaAldatu

AntzerkiaAldatu

TelebistarakoAldatu

Gidoilari moduan, hainbat telesailetan lan egin du, hala nola, Benta Berri (ETB), Compañeros (Antena 3) edota Teilatupean (ETB) izenekoetan[4].

SariakAldatu

Nazioarteko ibilbideaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Ixiar Rozas Elizalde», Euskal Idazleen Elkartea, . Noiz kontsultatua: 2017-11-23.
  2. «Ixiar Rozas», www.tabakalera.eu, . Noiz kontsultatua: 2017-11-23.
  3. Gorka Erostarbe, «Kezkagarria da gazteek gero eta gutxiago erabiltzea hitza», Berria, 2014-12-31
  4. a b c «Rozas Elizalde, Ixiar», Auñamendi Eusko Entziklopedia, . Noiz kontsultatua: 2017-11-23.
  5. «Ixiar Rozas euskal idazlea Göteborgeko Liburu Azokan izango da egunotan», Etxepare Euskal Institutua, 2017-09-27, . Noiz kontsultatua: 2017-11-23.

Kanpo loturakAldatu