Katalina I.a Nafarroakoa

Nafarroako Erresumako erregina (1470-1517)

Katalina I.a Nafarroakoa edo Katalina Foixkoa (1468ko apirilaren 18 - † Mont-de-Marsan, 1517ko otsailaren 12) Nafarroako erregina, Montblanc, Peñafiel eta Gandiako dukesa, Foix, Bigorre eta Ribagortzako kondesa eta Bearnoko bizkondesa (1483-1517) izan zen.

Katalina I.a Nafarroakoa

10. Andorrako Printzekide Frantsesa

1513 - 1517ko otsailaren 12a
← baliorik ez - Henrike II.a Nafarroakoa

Nafarroa Behereako Nafarroa Behereko errege

1512ko otsailaren 12a - 1517ko otsailaren 12a

10. Andorrako Printzekide Frantsesa

1483ko urtarrilaren 30a - 1512
Frantzisko I.a Nafarroakoa - baliorik ez →

Foixko kondea

1483ko urtarrilaren 30a - 1517ko otsailaren 12a
Frantzisko I.a Nafarroakoa - Henrike II.a Nafarroakoa

Nafarroako erregea

1483ko urtarrilaren 30a (egutegi gregorianoa) - 1512ko otsailaren 12a
Frantzisko I.a Nafarroakoa - Fernando II.a Aragoikoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCatherine de Foix
Jaiotza1470eko apirilaren 18a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
 Frantzia
HeriotzaMont-de-Marsan1517ko otsailaren 12a (egutegi gregorianoa) (46 urte)
Hobiratze lekuaLeskarreko katedrala
Familia
AitaGaston I.a
AmaMaddalen Frantziakoa
Ezkontidea(k)Joanes III.a Nafarroakoa  (1484ko urtarrilaren 14a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaFoix leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakokzitaniera
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Find a Grave: 68212578 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Aita Gaston Foixkoa, Vianako Printzea, eta ama Maddalen Frantziakoa, Louis XI.a Frantziako erregearen arreba, zituen. Nortasunez eta hezibidez, emakume adimentsu eta kultua zen.[1]

Neba nagusia Frantzisko Febus (1483) goizegi hil zenean, Nafarroako erregina bihurtu zen, ama erregeordea zuena. 1483 eta 1492 artean, bere osaba zen Joanes Foixkoak, bigarrena oinordekotzan zena, tronua lortzeko borrokatu zuen, Lege Salikoa aprobetxatuz.[2] Honek beaumondar eta agaramontarren arteko Nafarroako Gerra Zibila berpiztu zuen.

1504an, Medina del Campon Madalena bere alabaren heriotzak, Fernando Katolikoaren gatibua zena, gerrate berriak sortu zituen Leringo kondea eta Nafarroako erregeen artean (1506-1508). Konde horri, baina, aurre egitea erabaki zuten Katalinak eta haren senar Juanek, baita hura garaitu ere. Harrezkero, Katalina benetako boterea hartzen hasi zen, eta erresumako egitura administratiboak berreskuratu zituen.[1] Bortuz Harunzko Lurraldeari merindade kategoria eman zion.

Nafarroako errege-erreginek Frantziarekin zituzten harremanak eta Henrike lehensemea Louis XII.a Frantziakoaren alaba batekin ezkontzeko negoziaketak zirela eta, Fernando Katolikoak Albako dukeari agindu zion Nafarroako Erresuma konkistatzea. 1512ko ekainaren 25ean Albako dukea zen Fadrique Toledokoak Iruñea okupatu zuen. Errege-familiak ihes egin behar eta Behe Nafarroa eta Bearnon babesa bilatu zuten.[3]

Iruñean 1513ko martxoaren 23an, beaumondarrek bakarrik sortutako Nafarroako Gorteek Fernando Katolikoa "Nafarroako errege" izendatu zuten. 1515ean Gaztelako Erresumako Gorteek, Burgosen eta nafar bat ere ez zuen biltzar batean, Nafarroa Garaia anexionatu zuten.

Katalina eta Joanes Labritekoaren Erresuma berreskuratzeko saiakerak alferrikakoak ziren. 1513tik eta 1517an hil arte, Katalinak seigarren merindadea zen Behe Nafarroa baino ez zuen gobernatu. Mendi-Marzanan hil zen eta Leskarreko katedralean lurperatu zuten.

Familia

aldatu
Aitona
  Gaston IV.a
Foixko kondea
Bearnoko kondeordea
Amona
  Leonor I.a
Nafarroako erregina
Aitona
  Karlos VII.a
Frantziako erregea
Amona
  Maria
Anjoukoa
Aita
  Gaston V.a
Vianako printzea
Ama
  Maddalen
Frantziakoa
  Katalina I.a
Nafarroako erregina

Ezkontza eta haurrak

aldatu

1486ko ekainaren 14an, Katalina Joanes Albretekoarekin ezkondu zen Leskarreko katedralean.[4] Hamaika haur izan zituzten, haietako asko gazte hildakoak:

Aitorpenak

aldatu

2016ko urrian Nafarroako Errege Artxiboen inguruko gune bati "Katalina Foixkoa erreginaren ingurabidea" izena eman zitzaion[7]. 2018an, Iruñeko kale nagusietako bati bere izena ezartzea adostu zen, "armada etorbidea" zeritzon kaleari izena aldatuz[8]. 2019an gobernua aldatu zelarik izen berria baliogabetu eta berriz hartu zuen aurrekoa[9][10].

Zizur Nagusiko eskola publikoak haren izena darama.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Berria.eus. «Katalina, berriz Iruñean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  2. Woodacre, Elena. (2013). The Queens Regnant of Navarre; Succession, Politics and Partnership. New York: Palgrave Macmillan.
  3. Floristán Imízcoz, Alfredo. (2004). Historia de España en la Edad Moderna. Editorial Ariel, 154 or..
  4. Bustillo Kastrexana, Joxerra. (2012). Guía de la conquista de Navarra en 12 escenarios. Donostia: Txertoa ISBN 978-84-71484819..
  5. Egaña, Iñaki. (2009). Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos. Txalaparta, 76-77 or. ISBN 9788481365436..
  6. López de Meneses, Amada. (1961). «El último infante de Navarra, Carlos de Albret» Príncipe de Viana 22 (84-85): 177-211. ISSN 0032-8472..
  7. (Gaztelaniaz) «Dos nuevas calles en honor al Reino de Navarra. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  8. «Katalina Foixkoak merezitako oroigarria izango du Iruñan» www.biltzarre.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  9. «Katalina Foixkoa etorbideak berriz hartuko du aurreko izena: Armada etorbidea | Ayuntamiento de Pamplona» www.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
  10. (Gaztelaniaz) Naiz. (2019-06-18). «Navarra Suma retira a Catalina de Foix su avenida para dársela de nuevo al Ejército español» iruindarra.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).

Bibliografia

aldatu
  • Rafael Altamira, Spagna, 1412-1516, Garzanti, 1999.
  • Charles Petit-Dutaillis, Francia: Luigi XI, Garzanti, 1999.
  • José María Lakarra, Historia política del reino de Navarra, desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla, Iruñea, 1972-1973.
  • Crescencio Gallego Pellitero, Síntesis histórica de los reyes en España (Años 364-1994), Vigo, 1994.
  • 2021. Foixeko Katalina. Ilustrazioak: Ainara Azpiazu Aduriz -Axpi-. Nabarralde. ISBN: 978-84-09-25562-7

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa:

Frantzisko I.a

 
Katalina I.a
Nafarroako erregina
(1483-1517)
bere senar Joanes III.a Nafarroakoarekin batera (1484-1516)
Ondorengoa:

Henrike II.a

Aurrekoa:

Frantzisko I.a

 
Foixko kondesa
Bearnoko bizkondesa
(1483-1517)
bere senar Joanes III.a Nafarroakoarekin batera (1484-1516)
Ondorengoa:

Henrike II.a