Deabru Beltzak
"Deabru Beltzak" kale antzerki taldea da, Iturrialde auzoan (Bilbo) egoitza daukana baina munduan zehar oso sarritan dabilena. Izan ere, euskal talderik nazioartekoena dugu.[1]
Deabru Beltzak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | antzerki konpainia |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1996 |
Jasotako sariak | Max sariak (2021) |
webgune ofiziala |
1996an sortu ondoren hamar antzezlan egin dituzte, tartean umeentzako lanak daudelarik. Hain zuzen ere, azkenak "Nora zoaz, Txanogorritxu?" izenburua dakar eta publiko gazteenari begira egin dute, besteak beste Bixente Martinezen laguntzarekin.
Ikuskizunetan, hitzik gabe, musika, argi eta suekin jolasten dute, deabruenak ematen dituzten janzkera beltz eta makillatutako aurpegiekin beti ere.
3.000 ekitaldi eginez, 80 ekitaldi berezi antolatu dituzte, 50 hiritan jaien zuzendaritza artistikoaz arduratu dira, munduko 35 talderekin aritu dira lankidetzan eta erankunde hauekin kolaboratu dute: Eusko Jaurlaritza, Ministerio Español de Educación, Cultura y Deporte, Bilboko Udaleko Kultura Saila, Gouvernement du Québec, Le Moulin Fondu, Le Forneau, Leioako Umore Azoka, Fest’Arts Libourne, Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega, Arriola Kultur Aretoa, Chalon dans la Rue, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, Portal 71 producciones culturales, Bizkaiko Foru Aldundia…etab. 5 kontinente eta 35etik gora herrialdetan egin dute lan, Euskal Herriko talderik nazioartekoena bilakatuz.
Kideak
aldatuEuskal Herriko hainbat antzerki taldetatik zetozen aktoreek sortu zuten 1taldea. Garbitxu eta Zesar A. Ogara kide nagusiak dira, taldea antolatzen dutenak, eta haiekin batera Katrin Schlegel, Raul Soriano, Gorka Goikoetxea, Asier Etxaniz, Aitor Villar, Alain Díez, Aitor Fernandino eta Olatz Pagalday kide edo kolaboratzaile dituzte.
Ikuskizunak
aldatuLekeitioko Kale Antzerki Jaialdia
aldatuLekeitioko Kale Antzerki Jaialdiaren sustatzaileen artean "Deabru Beltzak" taldea dugu, Euskal Herri mailan mota honetako festibalik garrantzitsuena dena.
Sariak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b Regadas, Leire. (2021). Deabru Beltzak kale antzerkia, ‘esku bat danborrean eta bestea probokazioan'. Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
- ↑ «Tambours de feu – Deabrubeltzak» deabrubeltzak.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
- ↑ «Su a Feu – Deabrubeltzak» deabrubeltzak.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
- ↑ «Ikuskizunik borobilena, 20 urte ospatzeko» Berria 2016-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «Symfeuny – Deabrubeltzak» deabrubeltzak.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) López, Ane. (2019-06-28). «Deabru Beltzak taldearen ikuskizun berria, Bilbon ikusgai» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez)Deabru Beltzen webgunea
- https://www.instagram.com/deabrubeltzak/@deabrubeltzak