Teatro Paraíso 1977 urtean Gasteizen sortutako antzerki taldea da.

Ezaugarriak eta helburuak

aldatu

Antzerki konpainia honek proiektu globala garatzen du non Antzerkia, Haurtzaroa eta Hezkuntza Artistikoa elkarrekin esku-hartzen duten. Gainera, publikoa erakartzeko eta hezteko lan egiten du etengabe.

Arlo honetan dihardutenek Teatro Paraíso enpresa berritzailetzat daukate, gai, formatu eta lan-metodo berriak lantzen baititu. Gainera, kalitatea eta hobekuntzaren alde egiten du eta ikusleez, gizarteaz eta lanbideaz arduratzen da.

Bere jarduera nagusia sorkuntza eta hedatze eszenikoan datza eta publikoa erakartzeko helburua duten proiektuak garatzen ditu, lan egiteko era asko eskainiz.

Hitzarmenak

aldatu

Gaur egun, Kultura Ministerioarekin, Euskal Herriko Kultura Sailarekin eta Gasteizko Udalarekin hitzarmenak dauzka.

Arte Eszenikoen Sektorearekin loturiko hainbat elkarte eta federazioen partaidea da Teatro Paraíso, baita Europak babestutako Small Size Proiektuaren bazkidea ere eta honen bitartez, Assitej International erakundearen kide izanda.

Gaur egun, ikerketa proiektu bat garatzen du Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), Gasteizko Magisteritza Eskolarekin bat.

Sariak

aldatu
  • Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala:
    • 2012
  • Arabako Foru Aldundiaren Saria:
    • 2001
  • San Prudentzio saria:
    • 2005
  • Umeentzako Nazioarteko Antzerki Jaialdia (Errumanian):
    • 2006 (Lorategian)
  • Belgikako Kultura eta Hezkuntza Ministerioaren Saria:
    • 1997 (Kox kox)
    • 2006 (Lorategian)
  • Festival Internacional de Almagro:
    • 2014 (Erpurutxo)
  • Lleidako Azoka:
    • 2006 (Lorategian)
  • Arcipreste de Hita Antzerki Lehiaketa Nazionala (Guadalajara):
    • 1999 (Nire Odisea)
  • Feten sariak:
    • 2002, ibilbide artistikoagatik.
    • 2006 (Lorategian)
    • 2010 (Txistulari majikoa)
    • 2013 (Kubik)
    • 2015 (Nomadak)

Antzezlanak

aldatu

Aurretik egindako antzezlanak

aldatu
  • Bremengo musikariak
  • Kafe haurra
  • Trena
  • Kox kox
  • Jostailuen istorioak
  • Izarrak
  • Nire Odisea
  • Klaus Handia
  • Zapatos rojos
  • Bihotz bihotzez
  • El pupilo quiere ser tutor
  • Kikiricaja

Gaur egungoak

aldatu
  • 1-3 urtekoentzat:
    • Lorategian
    • Kubik
    • Kulunka
  • 2-5 urtekoentzat:
    • Barrokino
    • Nomadak
  • 3-6 urtekoentzat:
    • Kra Kra Kro
    • Xocolat
    • Bihot bihotzez
  • 7 urtetik gorakoentzat:
    • Lunáticos Circus
    • Erpurutxo
    • Ezetz hegan egin
    • Txistulari majikoa
    • Nire Odisea[1]
    • Kooperarock[2]
    • Gizon zoriontsuaren alkandora[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. «NIRE ODISEA» www.kmon.info (kontsulta data: 2018-12-13).
  2. «Teatro Paraiso Antzerkia lekukoa hartzen | Kooperarock» www.argia.eus (kontsulta data: 2018-12-13).
  3. [https://www.kmon.info/es/teatro/gizon-zoriontsuaren-alkandora-teatro-paraiso «Gizon zoriontsuaren alkandora. Teatro Para�so en Vitoria-Gasteiz»] www.kmon.info (kontsulta data: 2018-12-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu