Ibañeta (antzezlana)

"Ibañeta" Piarres Larzabal idazle lapurtarrak idatzitako antzezlana da, 1968an argitaratua. Urte bat geroago estreinatu zuen publikoki, Telesforo Monzonen laguntzarekin, lehendabizi Biarritzen eta gero Baionan.

1992an Piarres Xarritonek argiratatu zuen "Piarres Larzabalen idazlanak (IV)" liburua ("Elkar"), lan hau barne hartzen zuela.

2008an, azkenik, Ander Lipusek bertsio eguneratua plazaratu zuen Saran.

Testua aldatu

Orreagako gudua ekartzen du gogora antzezlanak, Carolus Handiaren soldaduak eta orduko euskaldunen artean VIII. mendean gertatutakoa. Larzabalek lan honetan enperadore frankoa ordezkatu zuen Francisco Franco diktadore espainarrarekin, eta Erdi Aroko euskaldunak XX. mendekoekin, azken hauek garaile ateratzen direlarik.

Egitura aldatu

Antzezlana hiru "gertaldi" edo ekitalditan banatuta dago. Lehenengoa VIII. mendean kokatuta dago, bigarrena XX. mendeko presondegi batean eta hirugarrena eta azkena atzera Erdi Aroan, elkarren artean pertsonaiak trukatzen dituelarik Larzabalek.

Nafar-lapurteraz idatzita dago.

Pertsonaiak aldatu

Pertsonaia edo "jokalariak" Ali, Apfel, Goton, Hartza, Izeba, Klein, Larrosa, Maurixka, Opil, Otsanda, Pastor, Pizkor, Rot, Satorbeltz, Urko, Zimela dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Haize Berri - Artedrama