Maskarada (antzerki taldea)

1980an Bilbon sortu zen euskarazko antzerki taldea
Maskarada (taldea)» orritik birbideratua)

"Maskarada" antzerki taldea izan zen, Bilbon eta 1980an sortutakoa, hamarkada hartan erreferentziazkoa izandakoa. Izan ere, euskaraz maila profesionalean apustua egin zuen lehendabizikoa izan zen.

Maskarada (antzerki taldea)
Datuak
Urteak1980—2003
Mikel Martinez
Patxo Telleria
Aitzpea Goenaga
Aitor Mazo
Jokin Oregi
Maskarada (antzerki taldea)
Datuak
Motaantzerki konpainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Osatuta
Historia
Sorrera1980
Desagerpena2003

Hasiera aldatu

Lehenengo lanak umeentzat egin zituzten: "Logalea zeukan ekilibristaren kasua", "Jimmy Pottolo eta zapataria" eta "Danbor magikoa".

Arrakasta aldatu

1983an "Tira jira bira" kale ikuskizuna egin ondoren, hurrengo urtean arrakasta eskuratu zuten Dario Fo italiarraren lan baten egokitzapenarekin, "Pistolaren begi zuri-beltzak" alegia, Bilboko Campos Eliseos Antzokian estreinatutakoa. Hain zuzen ere, modu profesionalean eta euskaraz egindako lehen antzezlana izan zen.

Emaitza hauek lortu eta gero, 1985ean beste estreinaldi arrakastatsua egin zuten, "Gastibeltzaren karabinak" lanarena, Marc Legasseren eleberriatik Bernardo Atxagak eta Oskorrik moldatutakoa.

Azkenik, 1986an "Harrizko Aresti hau" aurkeztu zuten, Atxaga eta Oskorriren laguntzarekin berriro ere, eta 1987an Edorta Jimenezek idatzitako "Gernika 16:30 BSO" muntaketa handiko ikuskizuna.

1988an Kontrabaxua monologoa jarri zuten martxan arrakasta handiarekin, aktore bakarra Mikel Martinez zela.

1996an Oskorriren Landalan diskoaren kontzertuetan parte hartzen zuten.

Krisialdia aldatu

Hurrengo lanak xumeagoak izan ziren, eta gaztelaniaz ere egiteari ekin zioten ("La importancia de llamarse Ernesto").

Apurka-apurka taldea desegiten joan zen.

Taldekideak aldatu

Mikel Martinez, Patxo Telleria, Aitor Mazo, Carlos Panera, eta Aitzpea Goenaga taldekideen artean egon ziren. Jokin Oregi ere azken urteetan.

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • Aitor Zuberogoitia & Pedro Zuberogoitia. Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia. Bilboko Udala, ISBN: 8488714955, 2008.

Kanpo estekak aldatu