Marie de Jongh konpainia

Marie de Jongh konpainia 2008an sortutako antzerki talde bat da. Ana Meabek eta Jokin Oregik sortu zuten 2008an.[8] Konpainiaren leloa "Haur antzerkia helduentzat, eta antzerki heldua haurrentzat" da.

Haurren aurkako indarkeria, pertsona adinduen bazterketa, maitasun homosexuala, animaliekiko tratu txarrak, askatasuna eta beste hainbat gai jorratu dituzte lanotan. Oregiren zuzendaritzapean beti, bera baita konpainiako ikuskizun guztien sortzailea eta zuzendaria.[1] Ordutik, Alabatxo; Robot maitea; Kibubu; Amour; eta Izar obrak aurkeztu dituzte. 2018an Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Espainiako saria eman zioten konpainiari, bere ikuskizunetan ageri den «gizartearekiko konpromiso etengabeagatik». Espainiako Kultura Ministerioak ematen du sari hori.[1][9]

Sorrera aldatu

Konpainia 2008an sortu zen, euskaraz eta espainieraz aritzen den antzerki talde moduan, esperientzia handia duten aktore talde batek egindakoak, antzerki isilean, gehienetan maskarekin, txotxongiloekin, familientzat eginda: haurrentzako eta gazteentzako arte eszenikoak.

 
Jokin Oregi zuzendaria

Zuzendaria Jokin Oregi da eta zuzendari artistikoa Elisa Sanz.

Aktoreek Pablo Ibarlueza, Ana Marinez, Ana Meabe, Javier Renobales eta Andurina Zurutuza dira.

Ikuskizunak aldatu

  • Beren lehenengo antzezlanak ("Zer duzu, negarrez, Marie?) FETEN saria lortu zuen 2008an bertan Gijonen.
  • “Pinocchio” (La Baldufa konpainia). Zuzendaria. FETEN 2015 sariak ikuskizunik onenari eta zuzendari onenari
  • Gidoigile eta zuzendari: “Kibubu. FETEN 2014 Sariak: Karakterizazio onenari eta Aktore onenari. Tournesol 2015 Saria: Familiarentzako ikuskizunik onenaren saria. AVIGNON OFF jaialdia.
  • Gidoigile eta zuzendari izan zen “Alabatxo/Querida hija” antzezlanean. Interpretazioak bi sari irabazi zituen: Ikuskizun onena FETENen 2012an eta Larruzz saria 2012an konpainia berri onenari.
  • Gidoigile eta zuzendari izan zen “AMOUR” antzezlanean. Obrak Ercilla saria jaso zuen 2015ean urteko euskal ekoizpen onenari eta ikuskizun onenarena FETENen 2014an ere bai.[10]
  • Oso ume txikientzat zen “Max Txikia / Pequeña Max” obra (Arena en los bolsillos konpainiarekin).
  • “Humanos” Emakumezko interpretazio onenaren saria FETENen 2010

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2018: Territorio Violeta jaialdiko ikuskizun onenaren saria (“Izar / Estrella”,
  • 2017: Haurrentzako edo Familiarentzako Ikuskizun Onenaren Max Saria (“Amour”, Marie de Jongh konpainia)[11]
  • 2015: Avignon Off jaialdiko Tournesol saria, (Kibubu”, Marie de Jongh konpainia)
  • 2012: "Alabatxo/Querida hija” gidoigile eta zuzendari. Espektakulorik onena FETENen 2012an eta Larruzz saria 2012an konpainia berri onenari.
  • 2010: “Humanos” (Marie de Jongh) Zuzendaria. Emakumezko interpretazio onenaren saria FETENen,
  • 2008: “Zer duzu, negarrez, Marie? / ¿Por qué lloras Marie?” Zuzendaria. Espektakulorik onena FETENen.
  • 2006: “Robin eta Hood – Robin y Hood” gidoigile eta zuzendaria. Premio al mejor espectáculo y Mejor dramaturgia (Festival Internacional de teatro infantil de Gijón FETEN 2006)
  • 2004: Premio a la mejor dirección (Festival Internacional de teatro infantil de Gijon FETEN 2004), Mejor puesta en escena (Festival de Títeres de Albaida, Valencia) y Mejor espectáculo de la temporada teatral 2004-2005 (Premio Imagina, Nerja -Málaga). Stevenson-en "Altxorraren uhartea / La Isla del Tesoro" eleberriaren txotxongilotarako egokitzapenarekin.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu