Lingua Nabajorum

euskarazko liburua

t

Lingua Nabajorum
Jatorria
Egilea(k)Patxo Telleria
Argitaratze-data2014
ArgitaletxeaBooktegi
Ezaugarriak
Genero artistikoaantzerkia
Hizkuntzaeuskara
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jokin Oregi
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaEz Dok Hiru Bikoteatroa
Tartean teatroa

Lingua Nabajorum Patxo Telleriak idatzitako antzerki obra da. Tartean teatroa konpainiak 2014an produzitu zuen Patxo Telleria bera eta Mikel Martinez aktoreekin.[1]

Sinopsia aldatu

Bi aktoreen arteko elkarrizketa absurdo eta azkar batek euskararen historia korritzen du, ironiaz eta hitz jokoz betetako ibilbidea eginez. Euskararen historia horretan pertsona pertsonaren kontra aritzen da maiz, baita euskalduna euskaldunaren kontra ere. Obrak ikuspegi txoroa, ikonoklasta eta askea ematen du euskarari buruz.[2] Hizkuntzarekin jolasten da. Euskal kulturari buruzko autokritika fina egiteaz gain, euskalki desberdinak uztartzen dira antzezlana aberasteko.[3]

Eszena hauek osatzen dute obra: Hezurdantza, Edan eta epa, Ekain eta Abel, Santimamiñe, Erromatarrak datoz, Romanizatuak, Erdi aroa, Orreagako gatazka, Gernikako arbola, Oinaz eta Ganboa, Bergarako besarkada, Gernika, Burdinezko gerrikoa, Frankismoan, Gaizki eta Good.[4]

Hizkuntz jolasa aldatu

Hainbat hizkuntz jolas azaltzen dira obran. Aipagarria da Karlomagnoz eta Orreagako gatazkaz obrako 25. minutuan hasten dena. Kontakizuneko paragrafo batean hitz guztiak 'A' letrarekin hasten dira:[1][5]

« Aspaldian, Aezkoako alderdi aldapatsuan, ardiak aharrausika. Alabaina, arbolen artean, Almorabideen aurka altxaturiko armada agertzen ari, agudo, adin askoko armagizon ausart, animoso, armaduraz apaindurikoak. »

—Patxo Telleria[1]


Gero 'B' letrarekin:

« Bitartean, bailarako baserritarrak bakean, batere barruntatu barik basoko bidexketan baturiko burdineria burrunbatsua. Baserritarra baketsua beti, baina borrokalaria bere, bilaukeriaz, begiramendu barik borrokatzen baldin badiote. »

—Patxo Telleria[1]


Eta horrela letraz-letra 'Z'-raino:

« Zenbat zauri, zenbat zartada zerupean! Zera, zetarainoko zerrenda zinez zaila zen. Zauriak zabaltzekotan, zakarrontzira zuzen zuzenean. Zuzentzekotan, zoragarria zitekeen. Zalantzak zalantza, zirikatzaile zitala zikiratuta. Zuek zarete zoroon zaindariak. Zergatik zaudete ziplo zozo? Zuen zorion zaparradaren zain, zuen zerbitzariak. »

—Patxo Telleria[1]


Sariak aldatu

  • 2014: Donostia Saria, 2013ko Antzezlan Onena.[6]
  • 2013; MAX Saria. Euskarazko autorerik onena, Patxo Telleria “Lingua Nabajorum”

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Patxo, Telleria. (2014). Lingua Nabajorum Euskararen historia txoroa. Tartean teatro.
  2. Udako programazioa. Donostia Kultura.
  3. «14. Antzerki Saria» www.donostiaeuskaraz.eus (Donostia Kultura) (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  4. Lingua Nabajorum antzezlanaren gidoia. Mikel Martinez, teatro testuak.
  5. «Orreagako guda Atik Zra, Patxo Telleriaren hitzetan» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  6. tartean.eus. (2013). «LINGUA NABAJORUM • Tartean Teatroa» tartean.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. Martinez, Mikel. «KONTRABAXUA - Patrick Süskind-en nobela antzeztua (bideoa)» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).