Nagore Aranburu
Nagore Aranburu (Azpeitia, Gipuzkoa, 1976) gipuzkoar aktore eta gidoilaria da.[1]
Nagore Aranburu | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, 1976 (44/45 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta hari-idazlea |
IMDb | nm1084844 |
BiografiaAldatu
Gaztetatik hasi zen antzerkian lanean, Antxieta Antzerki Taldean, 12 urterekin parte hartu zuen lehen aldiz antzezlan batean. Harrezkero, interpretazio munduan aritu da arlo guztietan: telebistan, zineman eta batik bat antzerkian. 1999an Euskal Aktoreen Batasunak emandako Aktore Berri Onenaren saria jaso zuen.[2]
Telebistako programa ugaritako gidoiak idatzi ditu: Wazemank, Sorginen laratza, Brinkola edota Martin.[3] Wazemank-en egindako lanagatik Telebistako Argia saria jaso zuen 2007an, Mikel Pagadizabalekin batera.[4]
Euskal Herritik kanpo, bere lanik ezagunena Loreak filma da, Espainiako Zinema Akademiak Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako hautagai izendatua.[5] Halaber, 2014an Tokioko Latin Beat jaialdiko Emakumezko Aktore Onenaren saria irabazi zuen film horretan egindako lanagatik.[6]
LanakAldatu
FilmakAldatu
- Ione, igo zerura (1999)
- La noche del escorpión (2002)
- Aupa Etxebeste! (2005)
- Eutsi! (2007)
- Urte berri on, amona! (2011)
- La herida (2013)
- Loreak (2014)
- Amama (2015)
- Agur Etxebesteǃ (2019)
- Ane (2020)
- Competencia oficial (2021)
Film laburrakAldatu
- Algo para descongelar (2005)
- Él nunca lo haría (2009)
- Zarautzen erosi zuen (2014). Miren. Zuz.ː Aitor Arregi
TB-filmakAldatu
- Zeru horiek (2006)
TelebistanAldatu
- Jaun ta Jabe (ETB 1)
- Maité
- Brinkola (ETB 1) gidoilari
- Sorginen laratza (ETB 1) gidoilari eta aktore
- Wazemank (ETB 1) gidoilari eta aktore
- Noaoa! (ETB 1)
- Martin (ETB1) gidoilari
- DBH (ETB 1) zuzendari
- Aitaren Etxea (ETB1, 2015-2016). Pilar Unanue
- Hondar ahoak (ETB 1, 2020). Nerea
AntzerkiaAldatu
- Kutsidazu bidea, Ixabel Gorringo Konpainia (2003)[7],
- Xabinaitor ikuskizuna, Pololoak komiki trilogian oinarritutakoa, Gorringo Konpainia (2010)[8].
ErreferentziakAldatu
- ↑ Colina, Sustrai. (2011-8-23). «Baliente galanta jendeari zer gustatuko zaion dakiela uste duena!» Argia.
- ↑ Telebista, Euskal Irrati. (2020-11-04). «Zeharo hunkitu da Nagore Aranburu ETBren artxiboko irudi batekin» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-04.
- ↑ Euskadiko Filmategia. Nagore Aranburu. .
- ↑ «Euskarazko komunikazioan sei sariak argituak» Argia Noiz kontsultatua: 2020-11-04.
- ↑ «Beste bi pauso falta zaizkio» Berria 2015-9-30.
- ↑ «Nagore Aranburuk emakumezko aktore onenaren saria irabazi du Tokioko Latin Beat jaialdian - Azpeitia» uztarria.eus Noiz kontsultatua: 2020-11-04.
- ↑ Nagore Aranburuk 'Kutxidazu bidea, Ixabel' antzerkirako moldatu du aldizkari artikulua, Uztarri kazetan argitaratua, 2003ko urtarrilaren 23an argitaratua [1]; kontsulta data 2019ko ekainaren 18an
- ↑ Joana Ochoteco.-"Xabinaitor super heroiaren abenturak Amaian izango dira ikusgai bihar.Gorringo konpainiak «ondo pasatzeko» ikuskizuna aurkeztuko du" 2010eko maiatzaren 22an argitaratutako artikulua [2]; kontsulta data 2019-06-19.
Kanpo estekakAldatu
- Elkarrizketa: "Generoak aukera ematen du jolas gehiago egiteko"Berria, 2020.11.14