Barkoxe
Barkoxe ([baʁ̞koʃe] Zubereraz; Barkos [baɾkos̺] Nafarreraz) Zuberoako udalerri nagusietakoa da, Basabürüan kokatua.
Barkoxe | |
---|---|
![]() | |
Barkoxe herriko maskarada; atzealdean, Herriko Etxea ageri da | |
Armarria | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Fitxategi:Ez Barcus |
Auzapeza | Jean-Marc Baranthol (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64093 |
Herritarra | barkoxtar |
Ezizena | xorro gorriak eta jinko faltsiak |
Geografia | |
Azalera | 46.93 |
Garaiera | 176 m – 793 |
Demografia | |
Biztanleria | 636 (2018: ![]() |
Dentsitatea | 14,34 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 13,68 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 31,78 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 77,15 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 4,29 (2011) |
Langabezia[1] | % 3,84 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 77,39 (2010) |
Erabilera | % 51,79 (2011) |
IzenaAldatu
Herriaren izena, Frantsesez eta okzitanieraz, Barcus da,[2] eta forma hauek izan ditu historian: Barcuys (1384, Nabarrengoseko notarioek[3]), Barcuix (1462, Oloroeko notarioek[4]), Sent-Saubador de Barcuix (1470 inguruan, Ohixen kontratuak[5]), Barcoys (1520, Zuberoako ohitura[6]), Barcux (1580, Lüküzeko paperak[7]) eta Barcinx (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko eskutitza). Uhart auzoaren toponimoa 1520ean Zuberoako ohituran[6] agertzen den baserriaren izena da.[2]
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Haranbeltzeko basoaren zati bat udalerriko lurretan dago.
HidrografiaAldatu
Barkoxe zeharkatzen dute Joos ibaiak eta haren ibaiadarrek. Hona hemen ibaiadarrak:
- Bouhateko erreka
- Etxantxu
- Handia
- Ibarra erreka (7 km.) eta haren ibaiadarrak:
- Ibarra erreka (4,4 km.) eta haren ibaiadarrak:
- Askontxilo erreka
- Athaketa
- Letxegita eta bere ibaiadarra:
- Ilharra
- Ibarra erreka (4,4 km.) eta haren ibaiadarrak:
- Oihanart
- Sulu
- Sustaris
Badira Auzeten ibaiadar batzuk ere, udalerria zeharkatzen dutenak:
- Askania
- Ibarle erreka eta haren ibaiadarra:
- Anbelseko erreka
Bestetik, Bitole errekak ere udalerria zeharkatzen du.
Udalerri mugakideakAldatu
- Sohüta eta Ospitalepea iparraldean
- Jeruntze, Ustasu, Josibaia eta Sangoine (denak Bearnon) ipar-ekialdean
- Eskiula ekialdean
- Zalgize-Doneztebe eta Arrokiaga mendebaldean
- Aramitze (Bearno) hego-ekialdean
- Atharratze-Sorholüze eta Iruri hego-mendebaldean
- Landa (Bearno) eta Montori hegoaldean.
Etxeak eta auzoakAldatu
- Ahargo Pea
- Agaras
- Barkoxe
- Barnea
- Gaztelondo
- Kaperra
- Larraja
- Maisonave
- Uharte auzoa
HistoriaAldatu
Bere mugape zabalean (46,93 km²) protohistoria motako hainbat barruti gotortu erroldatu dira, batzuk ondoko udalerrira ere hedaturik: Madalena edo Argañe mendia (Atharratze-Sorholüze eta Iruri), Haitzhandialtea, Lexegieta (Iruri), Ollohoki eta Zerra mendia.[8]
XIX. medndean, Larraja auzoko Espelia baserrian, burdin aro amaiera edo erromatartze hasierako 1724 txanpon aurkitu zituzten, Barkoxeko altxorra, hain zuen. Ebro arroko txanponen multzo handiena da, eta gertuko protohistoriako gazteluzaharrekin.
Barkoxen Zuberoako bizkonderriaren menekoa zen abadetxe laikoa zegoen. Han, errege-epaitegia edo bailego zegoen,[2] eta haren epaiak Lextarreko gortera apelatu zitezkeen. 1790. urtean Maule-Lextarreko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen Barkoxe. Kantonamendu horretan, Barkoxez gain Arrokiaga eta Ospitalepea herriak zeuden. 1879. urtean, Ezpele etxaldeko lurretan altxor bat aurkitu zen, 1.700 edo 1.800 zeltiberiar txanponez osatua, K.a. 400-100. urteen ingurukoa.
Barkoxen bazen Arbailetako mezulari-zerbitzua edo messagerie,[2] Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxe berak osatuta).
EkonomiaAldatu
Barkoxeko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (polilaborantza eta artzaintza).
DemografiaAldatu
Barkoxek biztanleen galera etengabea eta garrantzitsua izan zuen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. 1841ean 2.372 biztanlera izatera iritsi zen, baina ordutik populazioa galduz joan zen eta 1960ko hamarkadan 1.000 biztanleen mailatik behera geratu zen. XXI. mendearen hasieran 700 biztanle inguru zituen.
Barkoxeko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
PolitikaAldatu
AlkateakAldatu
Agintaldia | Auzapezak | Alderdia |
---|---|---|
1935-1954 | Ambroise Bethular | |
1954-1989 | Jean Baptiste Jauregiberri | |
1989-1995 | François Uturri | |
1995-2001 | Jean Barneix | |
2001-2014 | Jean-Marc Baranthol |
AzpiegiturakAldatu
Udalerriak haur-eskola bat du Barkoxe auzoan.
KulturaAldatu
2009an Barkoxek maskarada[9] antolatu zuen. Eta baita 2021eko udan ere.
EuskaraAldatu
Barkoxen[13] Basabürüako euskara[14] mintzatzen da, zuberotarra.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Lamiñen ziloa: leizea.
- Jasokundearen elizak Erdi Aroan du jatorria, nahiz eta XIX. mendean berreraikia eta XX. mendean berriztatua izan zen.[15]
Barkoxtar ospetsuakAldatu
- Pierre Topet, Etxahun (1786-1862), idazlea.
- Maddi Oihenart (1956-) abeslaria.
- Léon Urthuburu, Frantziako kontsulorde Guayaquilen. Honek 1860ean Galapagoetako Floreana uhartearen jabetza utzi zion jaioterriari. Hala eta guztiz ere, herriak ez zuen inoiz uharteaz jabetu[16]
- Polo Garat argazkilaria.
- Jean Michel Larrasket (1950-2018).
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ a b c d Paul Raymond: Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque.
- ↑ Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Oloroeko notarioak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
- ↑ XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
- ↑ a b "Coutume de Soule de 1520", 1760an Pauen argitaratua.
- ↑ Lüküzeko paperak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
- ↑ (Frantsesez)Dominique Ebrard (Koor.).- 50 ans d'archéologie en Soule: Hommage à Pierre Boucher (1909-1997).-Arg. Association Ikerzaleak, Maule, s.d.
- ↑ «Abian dira Xiberoko maskaradak», Euskal Kulturaren Ataria, 2009-02-01.
- ↑ «Sagardoi, Battitta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ «Kukuaren joan-etorriak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ «Barkoxe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ Mérimée datu-basea
- ↑ Philippe Veyrin, Les Basques, 76. orr. - Arthaud, 1975. ISBN 2-7003-0038-6
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |