Garbiñe (antzezlana)

Katalina Eleizegik 1917an idatzitako antzezlana

Garbiñe Katalina Eleizegik sortutako antzezlana da, 1916ko abenduaren 21ean antzeztu zen lehen aldiz.[1][2]

Garbiñe (antzezlana)
Jatorria
Egilea(k)Katalina Eleizegi
Argitaratze-data1917
IzenburuaGarbiñe
Ezaugarriak
Genero artistikoaantzerkia
Hizkuntzaeuskara
Egile-eskubideakjabetza publiko

Antzezlana Garbiñe. Iru egintzetan eratutako antzerkia izenarekin argitaratu zen 1917an, Tolosako Eusebio Lopezenean.

Katalina Eleizegi (1916, Euskal-Erria aldizkaria).

Hiru ekitaldiko drama historikoa da, Eleizegiren lanik ospetsuena alde guztietara. Donostiako Udalak 1916an saritutakoa, 1916ko abenduaren 21ean Donostiako Antzoki Zaharrean jokatu zen lehen aldiz; hurrengo urtean Tolosan argitaratu eta urteetan antzeztua izan zen.[3]

Antzerki obraren istorioa XIII. mendean gertatzen da, nafarren eta musulmanen arteko gerra giroan, Larrain familia aberatsaren jauregian; ezinezko amodio baten istorioa da: Ibon eta Egurtza maitemindurik daude Liderekin; Lide bera eta Garbiñe, itsuturik Ibonekin. Korapilo horren inguruan gertatzen dira obraren hiru egintzak.

Oso kritika onak jaso zituen antzerki lana jendaurrean jokatu orduko; besteak beste, Toribio Altzagak biziki goratu zuen. Benito Pérez Galdósen Marianela antzerki obrarekin konparatua izan da, maitasunaren eta sakrifizioaren arteko uztarduragatik.[4]

Antzezlanaren eskuizkribua Koldo Mitxelena Kulturunean dago, 11 koadernotan (Fondo gordeak 091 ANT doc-59). Amaia Alvarez Uriak dioenez, antzezlanaren testuarekin batera, antzezpenari buruzko ohar edo jarraibideak daude eskuizkribuan, besteak beste, «notas de peluqería» atalean emakumeen karakterizazioa nola egin behar zen zehatz-mehatz azaltzen da. Ikus Amaia Alvarez Uria (2011, 219-220. or.).

Erreferentziak aldatu

  1. Ugarte Irizar, Itziar. (2023-08-15). «Literaturaren historia auzitan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
  2. Eleizegi, Katalina. (1916). [https://armiarma.eus/liburu-e/?i=Katalina%2520Eleizegi,%2520Garbi%25F1e «liburu elektronikoa. Garbiñe - Katalina Eleizegi - 1916 (antzerkia) EPUB | PDF»] armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  3. Santi Onaindia (1977), 218. or.
  4. Ikus El Liberal Guipuzcoano, 1916-12-24, 2. or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu