Gabonetako ikuskizuna
Gabonetako ikuskizuna[1] (gaztelaniaz, Acto para la Nochebuena) Pedro Ignazio Barrutia arabarrak 1750 inguruan idatzitako antzezlana da.
Gabonetako ikuskizuna | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Pedro Ignazio Barrutia |
Argitaratze-data | 1750 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
1897an argitaratu zuen lehenengo aldiz Resurreccion Maria Azkuek, Euskalzale aldizkarian, Juan Carlos Guerrak haren eskuetan eskuizkribuaren kopia bat ipini ondoren. Ia mende bat geroago Gabriel Arestik antzezlan honen literatur balioa aldarrikatu zuen, eta urte batzuk igarota Arabako Foru Aldundiak berriro argitara eman zuen 1983an. Gaur egun ere modu irekian irakur daiteke.interneten [2]
Forma
aldatuItxurari dagokionez, ekitaldi bakarreko antzezlan honetan elkarrizketak mendebaleko euskaraz idatzita daude eta tarteka hika erabiliz, egilea Aramaion jaio eta Arrasaten bizi izan baitzen. Hala ere, zatien arteko azalpenak emateko gaztelaniaz erabili zituen egileak, bai eta pertsonaia batzuei izenak emateko ere.
Bestela, bertsotan antolatuta dago, neurri bat baino gehiago erabiliz.
Edukia
aldatuEkintza Jesukristoren garaiko Betleemen eta XVIII. mendeko Arrasaten gertatzen da, tartekatuz, pertsonaiak alde batetik Virgen, San José, Angel, Luzifer, Asmodeo eta Berzebu izanda, eta bestetik Ministro, Gracioso, Tomás, Chato, Mari Gabon, Lorenzo, Beltrán, Aricha, Aseginzoro eta Gabriel.
Hain zuzen ere kritikoen ustez, bikoiztasun-joko hau da obrari originaltasun eta berezitasuna ematen diona.
Azkenik, ekitaldi bakar honetan hiru zate bereiz daitezke:
- Lehenean, planteamendua adierazten da.
- Bigarrenean, bekatuaz eta bekatariez gogoeta egiten da.
- Hirugarrenean, bekatariaren konbertitzea erakusten da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Klasikoen Gordailua. [1]