Trapu zaharrak edota Alegiako traperoari Jose Maria Iparragirrek Tolosaldeko Alegia udalerriko Ramon Batista trapu-saltzaileari eskainitako bertsoak dira.

Jose Maria Iparragirre

Hitzak aldatu

Egunez trapu biltzen
gabean dantzan lehertzen
beti umore onean
degu pasatzen,
eta goizean goiz
kalean irten da
lo goxoan daudenak
esnatzen dira.


Trapuak! Trapu zaharrak!


Atera atera, trapuak saltzera
nik erosten ditut
modu onean
arditian prakak kuartuan albarkak
ta burni zaharrak txanponean

Erosten ditut trapuak
praka zahar urratuak
gona gorri zaharrak eta
atorratxuak.
Jo zak zurrumuzki
atabak soinu
dantzan egiteko
beti erana.


Eltze elbarriturik
pertza zulorik duenik
arran parrillik edo
trebera zaharrik.
Inork saltzeko badauka
librako txanponean
Ramon Batistak
erosten ditu.

Historia aldatu

1856. urte inguruan koka daiteke kantu hau. Ezkondu aurretik, garai horretan Jose Maria Iparragirre kantaria Alegiara etortzen zen Anjela Kerejeta bere andregaia bisitatzera. Bere gitarra aldean zuela ibiltzen zen beti, eta Alegiara etortzen zenean ere bere gitarra atera eta kantari hasten omen zen. Angel Oiarzabalek Alegiako herriari buruz 1987an kaleratutako liburuan aipatzen du Iparragirrek honako kanta ezagun hau egin eta Anjelari kantatzen ziola Alegiako kaleetan: Anjela nerea! Gazte zerala diozu, gaztea eta ederra zera zu.

Bazen garai hartan Alegian paper-fabrika, 1803an papera egiten hasi zena; eta bazen baita ere lanbide edo ofizio bat, gaur egun desagertuta dagoena, trapero edo trapu-saltzailearena. Era guztietako trasteak, gauzak eta trapuak erosi eta saldu egiten zituen traperoak. Sasoi hartan bazen Alegian ofizio hori zuen pertsona bat: Ramon Batista. Joxe Mari Iparragirre haren oso lagun egin zen, eta gaur egun hain herrikoia den Alegiako traperoari abestia egin eta eskaini zion berari.

Ramon Batista hau goizean goiz hasten omen zen builaka, alegitarrak esnaraziz, trapu eske: “Trapero!”. Asto baten laguntzaz ibiltzen omen zen Ramon Batista bere zereginak betetzen. Bere astoa deitu eta honako bertso hauek kantatzen omen zizkion, mingaina goiko ahosabaian jarrita eta soinu berezi bat ateraz:

Izik arri, arri,
ibilli ez gaiten larri
tripatikan plako
eta ankatik elbarri.
Nire astoak badauka
pekorra ugari.

Abestia entzungai aldatu

Bitxikeriak aldatu

Patxi Andion zein Gontzal Mendibil abeslariek bere garaian oso ezagunak izan ziren abesti honen bertsio bana plazaratu zituzten.

Kanpo estekak aldatu