Espainiako Vuelta

etapakako txirrindularitza lasterketa

Espainiako Vuelta (gaztelaniaz eta ofizialki: Vuelta a España, ˈβwelta a esˈpaɲa ahoskatua) Frantziako Tourrra eta Italiako Giroarekin batera itzuli handi bat da. Txirrindulariak hiru astez lehiatzen dira irailean, Espainiako txoko gehienetan, baita Andorran ere.

Espainiako Vuelta
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1935
Ekitaldi kopurua79 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (Abu)
MotaItzuli handi
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundESP Espainia
AntolatzaileaUnipublic
Mailak2.PT (2005-2010)
2.UWT (2011-)
ZirkuituaUCI World Tour
Palmaresa
Azken garaileaSLO Primož Roglič
Garaipen gehien lortu duenaESP Roberto Heras
SLO Primož Roglič
(4 garaipen)
Egungo ekitaldia
azken ekitaldia ikusteko:
2024ko Espainiako Itzulia
Dokumentazioa

Historia

aldatu

Espainiako Vuelta 1935. urtean ospatu zen, lehenengo aldiz. Lehenengo ekitaldi honetan, 50 lasterkari lehiatu ziren 3411 km-ko ibilbidea egiteko, 14 etapatan, bataz beste 240 km baino gehiago egiteko bakoitzean. Tourra eta Giroaren arrakasta ikusita, Informaciones egunkari espainiarrak itzuli handi bat antolatzea erabaki zuen, Espainian. 1937. urtean, Espainiako Gerra Zibila dela eta, ez zen itzulia ospatu. Ezta 1938, 1939 eta 1940. urteetan ere. Bigarren Mundu Gerra dela eta, 1943 eta 1944ko ekitaldiak ere ez ziren ospatu. 1945. urtean, Ya egunkariak antolatu zuen lasterketa eta hala izan zen 1949ra arte. 1955an, El Correo egunkariak antolakuntzaren ardura hartu zuen arte, ez zen berriro ospatu. 1955an, Bilbotik hasi eta Bilbon amaitu zen, hurrengo bi ekitaldiak bezala. Handik aurrera, urtero ospatu da. Momentu horretatik aurrera, Vuelta apirila eta maiatza artean egin da, eta atzerriko partaidetza handiagoa eta garrantzitsuagoa izan du.

Urte haietan, Bilbon amaitzen zen normalean, baina Donostian eta Madrilen ere amaitu ziren ekitaldi batzuk.

1963. urtean, Jacques Anquetil handiak Vuelta irabazi zuen eta historiako lehena izan zen Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta irabazten.

1979. urtean, Unipublic antolatu zuen Espainiako Vuelta eta orain arte horrela izan da. Urte guztietan ia, Madrilen amaitu da Unipublic-en ardurapean.

1990 urtera arte udaberrian ospatzen zen, baina geroztik Irailean ospatzen da. Vueltako azkenengo etapa, eta beraz itzuli osoaren amaiera, Madrilen egiten da, Paseo de la Castellana etorbidean.

1999 urtean Vueltak lehenengo aldiz igo zuen Angliru mendatea Asturiasen, Europan aurki daitekeen mendi porturik gogorrenetakoa.

Sailkapen orokorreko liderraren elastikoak hainbat kolore izan du historian zehar, 2010etik aurrera elastiko gorri bat izanik. Beste sailkapen txikiagoek, mendiko sariak bezala, ez dute kolore finko bat eta noizbehinka aldatu egiten dira.

Urteak Elastikoaren kolorea
1935-1936  
1941  
1942  
1945  
1946-1948  
1950  
1955-1976  
1977  
1978-1998  
1999-2009  
2010-  

Garaipen gehien dituzten txirrindulariak Roberto Heras espainiarra eta Primož Roglič esloveniarra dira, launa garaipenekin. 79 ekitalditik (2024), espainiarrek 32 alditan irabazi dute Vuelta.

Palmaresa

aldatu
 UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaHirugarrena
1935  Gustaaf Deloor  Mariano Cañardo  Antoine Dignef
1936  Gustaaf Deloor  Alfons Deloor  Antonio Bertola
1937-1940
ez zen jokatu Gerra Zibila zela eta
1941  Julián Berrendero  Fermín Trueba  José Jabardo
1942  Julián Berrendero  Diego Chafer  Francisco Antonio Andrés
1943-1944
ez zen jokatu Bigarren Mundu Gerra zela eta
1945  Delio Rodríguez  Julián Berrendero  Juan Gimeno
1946  Dalmacio Langarika  Julián Berrendero  Jan Lambrichs
1947  Edward Van Dijck  Manuel Costa  Delio Rodríguez
1948  Bernardo Ruiz  Emilio Rodríguez  Bernat Capó
1949
ez zen jokatu
1950  Emilio Rodríguez  Manuel Rodríguez  José Serra Gil
1951-1954
ez zen jokatu
1955  Jean Dotto  Antonio Jiménez Quiles  Raphaël Géminiani
1956  Angelo Conterno  Jesús Loroño  Raymond Impanis
1957  Jesús Loroño  Federico Martín Bahamontes  Bernardo Ruiz
1958  Jean Stablinski  Pasquale Fornara  Fernando Manzaneque
1959  Antonio Suárez  José Segú  Rik Van Looy
1960  Frans De Mulder  Armand Desmet  Miguel Pacheco
1961  Angelino Soler  François Mahé  José Pérez-Francés
1962  Rudi Altig  José Pérez-Francés  Seamus Elliott
1963  Jacques Anquetil  José Martín Colmenarejo  Miguel Pacheco
1964  Raymond Poulidor  Luis Otaño  José Pérez-Francés
1965  Rolf Wolfshohl  Raymond Poulidor  Rik Van Looy
1966  Francisco Gabika  Eusebio Vélez  Carlos Etxeberria
1967  Jan Janssen  Jean-Pierre Ducasse  Aurelio González
1968  Felice Gimondi  José Pérez-Francés  Eusebio Vélez
1969  Roger Pingeon  Luis Ocaña  Rini Wagtmans
1970  Luis Ocaña  Agustín Tamames  Herman Van Springel
1971  Ferdinand Bracke  Wilfried David  Luis Ocaña
1972  José Manuel Fuente  Miguel María Lasa  Agustín Tamames
1973  Eddy Merckx  Luis Ocaña  Bernard Thévenet
1974  José Manuel Fuente  Joaquim Agostinho  Miguel María Lasa
1975  Agustín Tamames  Txomin Perurena  Miguel María Lasa
1976  José Pesarrodona  Luis Ocaña  Jose Nazabal
1977  Freddy Maertens  Miguel María Lasa  Klaus-Peter Thaler
1978  Bernard Hinault  José Pesarrodona  Jean-René Bernaudeau
1979  Joop Zoetemelk  Francisco Galdos  Michel Pollentier
1980  Faustino Rupérez  Pedro Torres Cruces  Claude Criquielion
1981  Giovanni Battaglin  Pedro Muñoz  Vicente Belda
1982  Marino Lejarreta  Michel Pollentier  Sven-Åke Nilsson
1983  Bernard Hinault  Marino Lejarreta  Alberto Fernández Blanco
1984  Éric Caritoux  Alberto Fernández Blanco  Reimund Dietzen
1985  Pedro Delgado  Robert Millar  Francisco Rodríguez
1986  Álvaro Pino  Robert Millar  Seán Kelly
1987  Lucho Herrera  Reimund Dietzen  Laurent Fignon
1988  Seán Kelly  Reimund Dietzen  Anselmo Fuerte
1989  Pedro Delgado  Fabio Parra  Óscar Vargas
1990  Marco Giovannetti  Pedro Delgado  Anselmo Fuerte
1991  Melcior Mauri  Miguel Indurain  Marino Lejarreta
1992  Tony Rominger  Jesús Montoya  Pedro Delgado
1993  Tony Rominger  Alex Zülle  Laudelino Cubino
1994  Tony Rominger  Mikel Zarrabeitia  Pedro Delgado
1995  Laurent Jalabert  Abraham Olano  Johan Bruyneel
1996  Alex Zülle  Laurent Dufaux  Tony Rominger
1997  Alex Zülle  Fernando Escartín  Laurent Dufaux
1998  Abraham Olano  Fernando Escartín  José María Jiménez
1999  Jan Ullrich  Igor González de Galdeano  Roberto Heras
2000  Roberto Heras  Ángel Casero  Pavel Tonkov
2001  Ángel Casero  Óscar Sevilla
2002  Aitor González Jiménez  Roberto Heras  Joseba Beloki
2003  Roberto Heras  Isidro Nozal  Alejandro Valverde
2004  Roberto Heras  Santi Pérez  Francisco Mancebo
2005  Roberto Heras  Denis Menxov  Carlos Sastre
2006  Alekszandr Vinokurov  Alejandro Valverde  Andrey Kashechkin
2007  Denis Menxov  Carlos Sastre  Samuel Sánchez
2008  Alberto Contador  Levi Leipheimer  Carlos Sastre
2009  Alejandro Valverde  Samuel Sánchez  Cadel Evans
2010  Vincenzo Nibali  Peter Velits  Joaquim Rodríguez
2011  Chris Froome[1]  Bradley Wiggins  Bauke Mollema
2012  Alberto Contador  Alejandro Valverde  Joaquim Rodríguez
2013  Chris Horner  Vincenzo Nibali  Alejandro Valverde
2014  Alberto Contador  Chris Froome  Alejandro Valverde
2015  Fabio Aru  Joaquim Rodríguez  Rafał Majka
2016  Nairo Quintana  Chris Froome  Esteban Chaves
2017  Chris Froome  Vincenzo Nibali  Ilnur Zakarin
2018  Simon Yates  Enric Mas  Miguel Ángel López
2019  Primož Roglič  Alejandro Valverde  Tadej Pogačar
2020  Primož Roglič  Richard Carapaz  Hugh Carthy
2021  Primož Roglič  Enric Mas  Jack Haig
2022  Remco Evenepoel  Enric Mas  Juan Ayuso
2023  Sepp Kuss  Jonas Vingegaard  Primož Roglič
2024  Primož Roglič  Ben O'Connor  Enric Mas
2025
  • 2005eko Vueltako irabazlea Roberto Heras izan bazen ere dopin kontuengatik hasiera batean garaipena kendu zitzaion eta bigarren egin zuen Denis Mentxov bihurtu zen garaile. Eztabaida luze baten ondoren Roberto Herasi itzuli zaio.

Garaipenak

aldatu
Txirrindularia Garaipenak Urteak
  Roberto Heras 4 2000, 2003, 2004, 2005
  Tony Rominger 3 1992, 1993, 1994
  Alberto Contador 3 2008, 2012, 2014
  Primoz Roglic 3 2019, 2020, 2021
  Gustaaf Deloor 2 1935, 1936
  Julián Berrendero 2 1941, 1942
  José Manuel Fuente 2 1972, 1974
  Bernard Hinault 2 1978, 1983
  Pedro Delgado 2 1985, 1989
  Alex Zülle 2 1996, 1997

Gainontzeko sailkapenak

aldatu

Mendiko sailkapena

aldatu
Txirrindularia Garaipenak Urteak
  José Luis Laguía 5 1981, 1982, 1983, 1985, 1986
  José María Jiménez 4 1997, 1998, 1999, 2001
  David Moncoutié 4 2008, 2009, 2010, 2011
  Emilio Rodríguez 3 1946, 1947, 1950
  Antonio Karmany 3 1960, 1961, 1962
  Julio Jiménez 3 1963, 1964, 1965
  Andrés Oliva 3 1975, 1976, 1978

Puntukako sailkapena

aldatu
Txirrindularia Garaipenak Urteak
  Sean Kelly 4 1980, 1985, 1986, 1988
  Laurent Jalabert 4 1994, 1995, 1996, 1997
  Erik Zabel 3 2002, 2003, 2004
  Alejandro Valverde 3 2012, 2013, 2015
  Rik Van Looy 2 1959, 1985
  Jan Janssen 2 1967, 1968
  Uwe Raab 2 1990, 1991
  Kaden Groves 2 2023, 2024

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu