Raphaël Géminiani

txirrindulari frantziarra

Raphaël Géminiani (Clermont-Ferrand, 1925eko ekainaren 12a2024ko uztailaren 5a) frantziar txirrindulari eta kirol zuzendaria izan zen, goitizenez le grand fusil ezaguna. 1946tik 1960ra profesionala izan zena.

Raphaël Géminiani

(1954)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaphaël Dominique Jean Géminiani
JaiotzaClermont-Ferrand1925eko ekainaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPont-du-Château2024ko uztailaren 5a (99 urte)
Hobiratze lekuaDoranges
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta kirol zuzendaria
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop 1954-1957
 

Bere kirol lorpen garrantzitsuenen artean, 1951ko Frantziako Tourreko bigarren postua eta Mendiko Saria eta 1958ko Tourreko hirugarren postua nabarmentzekoak dira. Denera, Tourreko 7 etapa irabazi zituen. Horretaz gain, Frantziako Errepideko Txapelketa bat, Italiako Giroko Mendiko Sari bi eta Espainiako Vueltako hirugarren postua dira beste emaitza aipagarri batzuk.

1955ean, hiru Itzuli handiak denboraldi berean, lehen hamar sailkatuen artean amaitu zituen lehen txirrindularia izan zen. Marka hau, bi urte beranduago, Gastone Nencinik soilik berdindu zuena.

Txirrindulari bezala erretiratu zenean, kirol zuzendari lanetan aritu zen. Jacques Anquetil eta Joaquim Agostinho zuzendu zituen, besteak beste.

Palmaresa

aldatu

1949

1950

1951

1952

1953

1955

1957

1958

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Itzuli Handia 1946 1947 1948 1949 1950 1951 1952 1953 1954 1955 1956 1957 1958 1959 1960
Italiako Giroa 9. 30. 4. 5. 8.
Frantziako Tourra X UT 15. 25. 4. 2. 11. 9. 6. 49. 3. 28.
Espainiako Vuelta X X X X X 3. 5. UT
  Munduko errepideko txapelketa UT UT 9. 8. 15.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu