Asturiasko Printzerria

Asturiasko Printzerria edo Asturias[1] (Principado de Asturias gaztelaniaz; Principáu d'Asturies asturieraz; eta Principao d'Asturias eonavieraz) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da, probintzia bakarrekoa. Mugakide ditu Bizkaiko golkoa iparraldean, Leon hegoaldean, Kantabria ekialdean eta Lugo mendebaldean.

Asturiasko Printzerria
Principado de Asturias
Principáu d'Asturies
Ereserkia: Asturias, patria querida

Asturiasko bandera

Asturiasko armarria
Geografia
HiriburuaOviedo
43°21′48″N 5°50′32″W
Hiririk handienaGijón
Azalera10.604
Punturik altuenaTorre Cerredo (2.648 m)
Punturik sakonenaitsas maila (0 m)
MugakideakGalizia, Gaztela eta Leon eta Kantabria
Administrazioa
PresidenteaAdrián Barbón (PSOE)
Asturiasko Printzerriko PresidenteaAdrián Barbón
LegebiltzarraAsturiasko Printzerriko Junta Nagusia
Epai autoritateaHigh Court of Justice of Asturias (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.011.792 (2021)
Dentsitatea95,42 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa
Ordu eremua
asturias.es

Oviedo da erkidegoaren hiriburua, baina Gijón da hiririk populatuena.

Orografia aldatu

 
Asturiasko satelite bidezko irudia

Kantabria mendiek zeharkatzen dute Asturias mendebaldetik ekialdera, itsasertzean zerrenda lau estu bat utziz.

Itsasaldea eta ibaiak aldatu

Kantauri itsasora doazen ibai ur lasterrek (Nalon, Caudal, Trubia, Sella, Narcea eta Navia) haran sakonak ebakitzen dituzte.

Barnealdea aldatu

Asturiasko gailur garaienak Europako Mendiak izeneko mendialdean daude: Torre Cerredo (2.648 m) eta Naranjo de Bulnes (2.519 m).

Natura Parkeak aldatu

Natura da lurraldearen ondare nagusietakoa. Printzerriaren ekialdean Europako Mendietako parke nazionala dago, Kantabriako mugan, eta hego-ekialdean Redeseko natura parkea eta Pongakoa. Hego-mendebaldean, ordea, Muniellosko natura erreserba integrala eta Narcea, Degaña eta Ibiasen iturrietako parke naturala daude, eta haien ekialderago Somiedo eta Las Ubiñas-La Mesa.

Klima aldatu

Ozeanikoa, epela eta euritsua da; elurte handiak izaten dira barnealdeko neguetan. Landaretza aberatsa da: haritza, pagoa, gorostia, txilarra eta larre oparoak.

Fauna aldatu

Asturiasen 80 hartz arre inguru daude, batez ere Somiedoko eta Narceako natur parkeetan. Beste animalia batzuen artean, basoilarrak, katamotzak eta orkatzak aipatu behar dira.

Ekonomia aldatu

Betidaniko nekazaritzaz gainetik (sagarra, barazkiak eta abeltzaintza), lurpetik ateratzen diren ondasunen ustiaketak bultzatu dute Asturiasko industria, lurralde honetako ekonomia jarduera nagusia. Burdina eta, batez ere, ikatzarriaren ekoizpena guztiz garrantzitsua da (ikatzarria, Espainia osoko 2/3ak).

Siderurgia eta ikatzarrian oinarrituriko beste industria molde batzuk (beira, zeramika) garatu dira Aviles, Gijon, Mieres, Moreda eta beste gune batzuetan. Ekoizpen hidroelektrikoa oparoa da, eta arrantza garrantzitsua da itsasertzeko herrietan.

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Asturietako Erresuma»

Erromatarrek banatu zuten lehenengoz asturiarren lurra (K.a. 22), mendiaz itsasaldeko eta mendiaz barnealdeko asturiarrak bitan banaturik (Asturica Transmontana eta Asturica Augusta). Musulmanen inbasioaren ondoren, bisigodoek Asturietan aurkitu zuten babeslekua eta bertan sortu zuten Asturiasko erreinua, Oviedo hiriburu zelarik, arabiarren erasoei begira betiere.

Alfontso III.a Handiaren garaian, erresuma honek Galizia eta Leon aldera zabaldu zituen bere mugak, Leon hiriburu bihurturik (914). Asturiasen historia Leongoari guztiz lotua ageri da harrezkero. Gaztelako koroak Leonekin bat egin ondotik (1388), Asturiasko Printze titulua hartu dute Espainiako erregeorde guztiek.

Asturiasko Iraultza aldatu

Historia modernoari, Espainiako ezkerraren eta langileen mugimenduari loturik ageri da. Ezkerreko alderdiek, sozialistak eta komunistak batez ere (anarkistek ere garrantzi handiko lekua izan zuten) indar handia hartu zuten mende hasieran Asturiasko meatzetan.

Honenbestean, 1934ko hauteskundeak irabazi eta gero eskuinak Errepublikako gobernuan sartzea lortu zuela eta, «Urriko Iraultza» bideratu zen Espainian. Asturiasen bestelako joera hartu zuen altxamenduak. Asturiasko Langile eta Laborari Errepublika aldarrikatu eta «gudaroste gorria» eratu zen. Zapalkuntza berehalakoa izan zen. Iraultza hura itotzearren, Errepublikako gobernuak armada eta legioa bidali zituen bertara, Franco jenerala buru zela. Urriaren 10ean hartu zuten Oviedo. Iraultza amets ilun bat baizik ez zen izan.

Banaketa administratiboa aldatu

Udalerriak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Asturiasko udalerrien zerrenda»

Printzerria 78 udalerritan (conceyos/concejos) banatuta dago, eta hauetako bakoitza hainbat parrokiatan. Herririk populatuenak hauexek dira:

Sakontzeko, irakurri: «Aragoiko udalerrien zerrenda»

Eskualdeak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Asturiasko eskualdeak»

Lurraldea zortzi eskualdek osatzen dute, hiru udalerri handienen inguruan daudenak Gijon/Xixon, Oviedo/Uvieu eta Aviles, Eo-Navia, Nalon eta Narcea ibaien zonaldeetan, Caudaleko eskualdea (Mieres) eta ekialdekoa (Oriente).

Politika aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Asturiasko gobernua»

PSOEk irabazi izan ditu autonomia erkidego mailaren hauteskundeak 1983, 1987, 1991, 1999 eta 2003an. PPk, ordea, behin bakarrik lortu du holakorik, 1995ean. Bi alderdi hauek diferentzia handia lortu dute aurkezten diren beste taldeen gainetik orain arte.

Izan ere, nazionalismoak ez du indar handiegia izan Printzerrian Francoren heriotzatik. Beraien jarduera Asturiasa mugatzen duten alderdi politikoak hauek dira: Andecha Astur, Izquierda Asturiana, Partíu Asturianista eta Unión Renovadora Asturiana. Aipatzekoa da Conceyu Nacionalista Astur ere, jada desagerturik.

Gazte erakundeei dagokienez, Darreu (Andecha Astur) eta Mocedá d'Izquierda Asturiana (Izquierda Asturiana).

Asturina da mugimendu independentisten bandera.

Demografia aldatu

Kultura aldatu

 
San Miguel de Lillo eliza, arkitektura asturiarraren erakusgai
 
Covadongako basilikaren ikuspegia.

Hizkuntzak aldatu

Gaztelania nagusi bada ere, Asturiasko berezko hizkuntza asturiera da, asturiarren lurraldean (Asturica Transmontana eta Asturica Augusta) sortu zen erromantzearen (leonés deitua oro har) dialektoa. XIV. mendetik aurrera gaztelaniak leonesa asimilatu bazuen ere, bable edo dialekto asturiarrak bizirik iraun du gaur arte, patois baten izaera hartu badu ere.

Hiru bable molde nagusi bereizten dira: ekialdekoa (Eo eta Navia ibaien artekoa), eonavieraz ezagutzen dena eta galizierarekin antz handia duena (galiziera da, askoren ustez); erdialdekoa, Navia eta Sella ibaien artekoa eta Leongo probintziako iparralde menditsuan ere hitz egiten dena; eta mendebaldekoa, Kantabria herrialderaino (Europako Mendiak) hedatzen dena. Azkenaldi honetan sortu dira Asturiasen, Oviedoko eta Gijongo unibertsitate inguruetan batez ere, bablearen aldeko elkarteak.

Gaztelania bakarrik da ofiziala izan eta asturieraren hiztunak egoera gutxituan daude. Hiztunen zahartze eta zokoratze geografikoa nabarmena da, hedabide txikiak soilik dituzte, eta hizkuntzaren aldeko borondate politikoa ez dago oso hedatua. Azken urteotan, hala ere, ofizialtasunerako aldarriak behin eta berriz egiten dabiltza hainbat hiztun eta talde.

Bai asturierak eta baita eonavierak ere Asturiasko Printzerriko instituzioen aldetik nolabaiteko onarpen eta babes maila jaso dute, koofizialtasunera iritsi gabe.

Literatura aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Asturiasko literatura» eta «Asturierazko literatura»

Gaztelaniazko idazle ezagunak dira Leopoldo Alas "Clarín" klasikoa ("La Regenta"), Ramón Pérez de Ayala, Aurora de Albornoz eta Corín Tellado, besteak beste.

Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratua asturieraz egindako literaturaren bultzatzaile nagusietakoa ere izan zen. Arlo horretako egile azpimarragarrien artean Xosefa Xovellanos, Xosé Caveda y Nava eta Fernán Coronas klasikoak eta Manuel Asur eta Xuan Bello garaikideak ditugu.

Musika aldatu

Folk musika arloan, Llan de Cubel, Dixebra eta Xera taldeak aipatzekoak dira, Hevia musikariarekin batera. Bestela, Festival Intercéltico de Avilés izeneko jaialdia 1997tik antolatzen dute Avilesen.

Rock eta pop musikari dagokionez, Australian Blonde, Manta Ray (Nacho Vegas) eta Undershakers talde ezagunak dira, 1990eko hamarkadan abiatutakoak eta Xixón Sound izeneko mugimendukoak.

Beste erregistro batzuekin, Víctor Manuel, Tino Casal eta Melendi oso abeslari ezagunak dira publiko orokorrarentzat.

Asturiar artea aldatu

Asturiar artea Asturietako Erresuman VIII-XI. mendeetan garatu zen artea da. Garai bereko arte kalifal eta bizantziarren ondoan guztiz tokiz mugatua gerta litekeen arren, erromatarren eta bisigodoen tradizioak jaso zituzten eraikuntza asturiarrek erromanikoaurreko Europako arkitektura gune garrantzitsuenetakoa osatzen dute (Santa Maria del Naranco, San Julian de los Prados, San Miguel Lillo, Santa Maria de Ḷḷena elizak).

Kirolak aldatu

Real Sporting de Gijon eta Real Oviedo dira futbol talde asturiar nagusiak, elkarren arteko lehia handia mantendu izan dutenak.

Asturiar ezagunak aldatu

Hedabideak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 154. araua. Euskaltzaindia. Asturietako Printzerria izen historiko gisa erabil daiteke (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
  2. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2015.01.01

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu