1998ko Espainiako Itzulia

1997 << 1998ko Espainiako Itzulia >> 1999
Sailkapenak 22 etapa, 3774 km
Nagusia  Euskadi Abraham Olano 93h 44' 08"
Puntuak  Italia Fabrizio Guidi 206 p.
Mendia  Espainia José María Jiménez 184 p.
Taldeak  Euskadi Banesto 281h 14' 43"

1998ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 53. edizioa izan zen. 1998ko irailak 6 eta 27 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3774 kilometroko ibilbidea eginez Kordoba eta Madril artean, garailea izan zen Abraham Olano gipuzkoarrak, batez beste, 40,262 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

Aurreko bi edizioen garailea izan zen Alex Zülle suitzarra zen faborito nagusia. Bere arerio nagusiak Abraham Olano, Fernando Escartín eta Laurent Jalabert ziren.

Frantziako lurraldea igarotzen zuten Pirinioetako etapak soilik Espainiako lurraldea igaro zezaten aldatu ziren, izan ere, oraindik oso berria baitzegoen Tourrean gertatutako Festina kasua, eta balizko kontrolak aurreikusten ziren Frantzian, baita txirrindularien plantoak ere kontrol horien aurrean. Euren jatorrizko ibilbidea egiterik egon ez zen etapa horietan Quebrantahuesas klasikoa zikloturistaren antzeko etapa bat egitea aurreikusi zen.

6. etapa izan zen edizio honetako lehen etapa garrantzitsua. José María Jiménezek etapa garaipena eta maillot horia lortu zituen, lidertza hiru egun beranduago ospatu zen erlojupekoan galduko zuen arren, bere taldekide zen Abraham Olanoren mesedetan. Chavak nahiko denbora galdu zuen erlojupekoan, eta korrika eta presaka denbora hori mendiko etapetan berreskuratzen joan behar izan zuen.

Beste hiru etapa garaipenekin, José María Jiménez berriz jarri zen lider Navacerradan amaitu zen etapan. Alabaina, sailkapen nagusian Olanorekiko zuen abantaila segundo gutxi batzuetakoa baino ez zen, eta azkenaurreko etapako erlojupekoan anoetarrak behin betiko berreskuratu zuen lidertza, edizio hau irabaziz. Fernando Escartín, aurreko edizioan bezala, bigarren izan zen, eta José María Jiménezek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, horretaz gain lau etapa garaipen eta mendiko sailkapena ere lortu zituelarik.

TaldeakAldatu

Taldea Taldeko liderra
Festina - Lotus Alex Zülle
Avianca - Telecom José Castelblanco
Banesto Abraham Olano
Brescialat - Liquigas Mariano Piccoli
Cantina Tollo Serhiy Honchar
Casino Arturas Kasputis
Cofidis Maurizio Fondriest
Credit Agricole Chris Boardman
Estepona - Brepac Eleuterio Anguita
Euskaltel-Euskadi Igor González de Galdeano
Kelme - Costa Blanca Fernando Escartín
Taldea Taldeko liderra
Lotto - Mobistar Andrei Tchmil
Mapei - Bricobi Frank Vandenbroucke
ONCE - Deutsche Bank Laurent Jalabert
Polti Giuseppe Guerini
Post Swiss Team Niki Aebersold
Rabobank Michael Boogerd
Saeco Dario Frigo
Telekom Andreas Klöden
TVM - Farm Frites Jeroen Blijlevens
US Postal Service Lance Armstrong
Vitalicio Seguros Ángel Casero

EtapakAldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 5 Kordoba - Kordoba 161,7   Suitza Markus Zberg   Suitza Markus Zberg
2.a irailak 6 Kordoba - Cádiz 234,6   Herbehereak Jeroen Blijlevens   Suitza Markus Zberg
3.a irailak 7 Cádiz - Estepona 192,6   Estonia Jaan Kirsipuu   Frantzia Laurent Jalabert
4.a irailak 8 Málaga - Granada 173,5   Italia Fabrizio Guidi   Italia Fabrizio Guidi
5.a irailak 9 Olula del Río - Murtzia 165,5   Herbehereak Jeroen Blijlevens   Italia Fabrizio Guidi
6.a irailak 10 Murtzia - Xorret de Catí   201,5   Espainia José María Jiménez   Espainia José María Jiménez
7.a irailak 11 Alacant - Valentzia 185   Italia Giovanni Lombardi   Espainia José María Jiménez
8.a irailak 12 Palma Mallorcakoa - Palma Mallorcakoa 181,5   Italia Fabrizio Guidi   Espainia José María Jiménez
9.a irailak 13 Alcudia - Alcudia 39,5 (banakako erlojupekoa)   Euskadi Abraham Olano   Euskadi Abraham Olano
10.a irailak 15 Vich -   Andorra Andorra (Palgo Estazioa)   199,3   Espainia José María Jiménez   Euskadi Abraham Olano
11.a irailak 16   Andorra Andorra la Vella - Cerler   186   Espainia José María Jiménez   Euskadi Abraham Olano
12.a irailak 17 Benasque - Jaka (Canfranceko nazioarteko tren geltokia)   187   Italia Gianni Bugno   Euskadi Abraham Olano
13.a irailak 18 Sabiñánigo - Sabiñánigo 208,5   Errusia Andrei Zintchenko   Euskadi Abraham Olano
14.a irailak 19 Biescas - Zaragoza 155,5   Alemania Marcel Wüst   Euskadi Abraham Olano
15.a irailak 20 Zaragoza - Soria 178,7   Errusia Andrei Zintchenko   Euskadi Abraham Olano
16.a irailak 21 Soria - Neilako aintzira beltza   143,7   Espainia José María Jiménez   Euskadi Abraham Olano
17.a irailak 22 Burgos - León 188,5   Alemania Marcel Wüst   Euskadi Abraham Olano
18.a irailak 23 León - Salamanca 223   Italia Fabrizio Guidi   Euskadi Abraham Olano
19.a irailak 24 Ávila - Segovia   170,4   Espainia Roberto Heras   Euskadi Abraham Olano
20.a irailak 25 Segovia - Navacerrada mendatea   206   Errusia Andrei Zintchenko   Espainia José María Jiménez
21.a irailak 26 Fuenlabrada - Fuenlabrada 39 (banakako erlojupekoa)   Suitza Alex Zülle   Euskadi Abraham Olano
22.a irailak 27 Madril - Madril 163   Suitza Markus Zberg   Euskadi Abraham Olano

SailkapenakAldatu

Sailkapen nagusia
1. Abraham Olano   BAN 93h 44' 08"
2. Fernando Escartín   KEL + 1' 23"
3. José María Jiménez   BAN + 2' 12"
4. Lance Armstrong   USP + 2' 18"
5. Laurent Jalabert   ONC + 2' 37"
6. Roberto Heras   KEL + 2' 58"
7. Álvaro González de Galdeano   EUS + 5' 51"
8. Alex Zülle   FES + 6' 05"
9. Marco Serpellini   BRE + 8' 58"
10. Marcos Serrano   KEL + 10' 17"
Puntukako sailkapena
1. Fabrizio Guidi   Italia POL 206 puntu
2. Laurent Jalabert   Frantzia ONC 158 puntu
3. José María Jiménez   Espainia BAN 127 puntu
Mendiko sailkapena
1. José María Jiménez   Espainia BAN 184 puntu
2. Laurent Jalabert   Frantzia ONC 93 puntu
3. Fernando Escartín   Espainia KEL 92 puntu
Tarteko helmugen sailkapena
1. Giancarlo Raimondi   Italia BRE 53 puntu
Taldekako sailkapena
1. Banesto   Espainia BAN 281h 14' 43"
2. Kelme-Costa Blanca   Espainia KEL + 8' 58"
3. Festina-Lotus   Frantzia FES + 28' 59"

Kanpo estekakAldatu