Ireki menu nagusia
1995 << 1996ko Espainiako Itzulia >> 1997
Sailkapenak 22 etapa, 3898 km
Nagusia  Suitza Alex Zülle 97h 31' 46"
Puntuak  Frantzia Laurent Jalabert 237 p.
Mendia  Suitza Tony Rominger 177 p.
Taldeak  Italia Team Polti 293h 10' 54"

1996ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 51. edizioa izan zen. 1996ko irailak 7 eta 29 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3898 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Alex Züllek batez beste, 39,986 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Valentzian hasi eta Madrilen amaitu zen.

Tony Rominger 1995eko Italiako Giroa irabazi ondoren handi egin zuen Itzulira itzuli zen. Aurrean, ONCE taldea zuen, aurreko edizioko garailea izan zen Laurent Jalabertekin eta Alex Züllerekin. Miguel Indurain, bost aldiz Frantziako Tourraren irabazlea izan zena, irabazteko falta zitzaion Itzuli Handi bakarra irabaztera joan zen, bere seigarren Tourra jarraian irabazteko saiakeran huts egin ondoren.

Itzuliko lehen egunak lasai igaro ziren faboritoentzat, esprint ugarirekin amaituz etapak. Maillot horia zenbait esprinterren artean pasatzen joan zen tarteko helmugetan eta helmugan lortutako bonifikazioen ondorioz.

Lehen erlojupekoa, 46 kilometrokoa, 10. etapan ospatu zen eta azken garaipenerako faboritoen arteko lehen lehia izan zen. Romingerrek irabazi zuen etapa, Zülle bigarren geratuz 2 segundura eta Indurain 3. 27ra. Gainontzeko txirrindulariak oso urruti geratu ziren. Alabaina, sailkapen nagusian egoera oso ezberdina zen, Rominger jada Zülle eta Indurainengandik nahiko aldendua baitzegoen. Jalabert eurengandik gertu zegoen, hirugarren postuan.

12. etapan, Narancon amaitu zena, Miguel Indurainen aurkako lehen kolpea gertatu zen, Züllerekiko minutu bat galdu zuelarik, eta sailkapen nagusian jada bi minutura zegoen, hirugarren postuan. Zülle eta Jalabert lasterketa nahiko lasai agintzera pasa ziren.

Hurrengo egunean, Covadongako aintziretako etapan, Indurain erretiratu egin zen, publikoa harrituta utziz, lasterketako liderraren atzetik atzeratua zihoanean. Vuelta ONCE taldearen esku geratu zen. Hirugarren sailkatua, Laurent Dufaux, Züllerengandik bost minutu baino gehiagora zegoen.

Pirinioetako etapa bakarra, Cerlergo estazioan amaitu zena, soilik ONCEk bere nagusitasuna frogatzeko balio izan zuen. Alabaina, 19. etapan Jalabertek minutu asko galdu zituen eta bidea libre utzi zion Zülleri honek bere lehen Espainiako Itzulia irabaz zezan.

21. etapan jokatu zen erlojupekoak Tony Romingerrek bere bigarren etapa garaipena eta sailkapen nagusian 3. postua lortzeko balio izan zuen.

Azkenik, podiuma erabat suitzar jatorrikoa izan zen, Alex Zülle garaile bezala, Laurent Dufaux bigarren postuan eta Tony Rominger hirugarrenean, azken honek mendiko sailkapena ere irabazi zuelarik.

EtapakAldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 7 Valentzia - Valentzia 162   Italia Biagio Conte   Italia Biagio Conte
2.a irailak 8 Valentzia - Cuenca 210   Italia Nicola Minali   Italia Biagio Conte
3.a irailak 9 Cuenca - Albacete 167   Frantzia Laurent Jalabert   Frantzia Laurent Jalabert
4.a irailak 10 Albacete - Murtzia 166,5   Belgika Tom Steels   Frantzia Laurent Jalabert
5.a irailak 11 Murtzia - Almería 208   Herbehereak Jeroen Blijlevens   Frantzia Laurent Jalabert
6.a irailak 12 Almería - Málaga 196,5   Italia Fabio Baldato   Italia Fabio Baldato
7.a irailak 13 Málaga - Marbella 171   Italia Fabio Baldato   Italia Fabio Baldato
8.a irailak 14 Marbella - Jerez de la Frontera 220   Italia Nicola Minali   Italia Fabio Baldato
9.a irailak 15 Jerez de la Frontera - Kordoba 203,5   Italia Nicola Minali   Italia Fabio Baldato
10.a irailak 17 El Tiemblo - Ávila 46,5 (banakako erlojupekoa)   Suitza Tony Rominger   Suitza Alex Zülle
11.a irailak 18 Ávila - Salamanca 188   Italia Marco Antonio Di Renzo   Suitza Alex Zülle
12.a irailak 19 Benavente - Naranco mendia 188   Italia Daniele Nardello   Suitza Alex Zülle
13.a irailak 20 Oviedo - Covadongako aintzirak 159   Frantzia Laurent Jalabert   Suitza Alex Zülle
14.a irailak 21 Cangas de Onís - Cabárceno 202,5   Italia Biagio Conte   Suitza Alex Zülle
15.a irailak 22 Cabárceno - Alto Cruz de la Demanda (Ezkarai) 220   Suitza Alex Zülle   Suitza Alex Zülle
16.a irailak 23 Logroño - Sabiñánigo 221   Italia Nicola Minali   Suitza Alex Zülle
17.a irailak 24 Sabiñánigo - Cerler/Ampriu 165,5   Kolonbia Oliverio Rincón   Suitza Alex Zülle
18.a irailak 25 Benasque - Zaragoza 219,5   Errusia Dimitri Konyshev   Suitza Alex Zülle
19.a irailak 26 Getafe - Ávila 217   Suitza Laurent Dufaux   Suitza Alex Zülle
20.a irailak 27 Ávila - Palazuelos de Eresma (Dyc distileriak) 209,5   Italia Gianni Bugno   Suitza Alex Zülle
21.a irailak 28 Segovia - Palazuelos de Eresma (Dyc distileriak) 43 (banakako erlojupekoa)   Suitza Tony Rominger   Suitza Alex Zülle
22.a irailak 29 Madril - Madril 157,5   Belgika Tom Steels   Suitza Alex Zülle

TaldeakAldatu

Taldea Taldeko liderra
ONCE Laurent Jalabert
AKI - Gipièmme Dimitri Konyshev
Banesto Miguel Indurain
Cantino Tollo Stefano Dante
Euskadi Igor González de Galdeano
Gewiss - Playbus Vladislav Bobrik
Kelme Artiach Fernando Escartín
Lotus Festina Laurent Dufaux
Maia - Jumbo Manuel Abreu Campos
Mapei Tony Rominger
Taldea Taldeko liderra
MG - Technogym Gianni Bugno
Motorola Bobby Julich
MX Onda - Eurosport Marcel Wüst
Petit Casino Armand de las Cuevas
Team Polti Davide Rebellin
Saeco Francesco Casagrande
Santa Clara Romes Gainetdinov
Scrigno Davide Casarotto
Telekom Michael Andersson
TVM Maarten Den Bakker

SailkapenakAldatu

Sailkapen nagusia
1. Alex Zülle   Suitza ONC 97h 31' 46"
2. Laurent Dufaux   Suitza FES + 6' 23"
3. Tony Rominger   Suitza MAP + 8' 29"
4. Roberto Pistore   Italia MGT + 10' 13"
5. Stefano Faustini   Italia AKI + 11' 21"
6. Georg Totschnig   Austria POL + 11' 33"
7. Davide Rebellin   Italia POL + 13' 16"
8. Andrea Perón   Italia MOT + 14' 46"
9. Bobby Julich   AEB MOT + 15' 10"
10. Fernando Escartín   Espainia KEL + 18' 36"
Puntukako sailkapena
1. Laurent Jalabert   Frantzia ONC 237 puntu
2. Nicola Minali   Italia GEW 163 puntu
3. Tom Steels   Belgika MAP 142 puntu
Mendiko sailkapena
1. Tony Rominger   Suitza MAP 177 puntu
2. Laurent Jalabert   Frantzia ONC 120 puntu
3. Dimitri Konyshev   Errusia AKI 107 puntu
Tarteko helmugen sailkapena
1. Jürgen Werner   Alemania TEL 50 puntu
Taldekako sailkapena
1. Team Polti   Italia POL 293h 10' 54"