Tony Rominger
Tony Rominger (Vejle, Danimarka, 1961eko martxoaren 27a-), daniar jatorriko txirrindulari profesional ohi suitzarra da.
Tony Rominger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vejle, 1961eko martxoaren 27a (63 urte) |
Herrialdea | Suitza |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
CLAS–Cajastur (en) | 1992-1993 |
Cofidis | 1997-1997 |
Cilo-Aufina | 1986-1986 |
Chateau d'Ax (en) | 1987-1990 |
La Vie claire | 1991-1991 |
Mapei | 1994-1996 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuHainbat talderekin aritu zen, Clas-Cajastur, Cilo, Brianzoli, Chateau d'Ax, eta Toshiba taldeekin, besteak beste. Edozein eratako lasterketetarako txirrindulari bikaina zen, eta ongi moldatzen zen maldan gora, erlojuaren kontra zein ibilbide luzeko lasterketetan. Txirrindularitzan gertatu ohi ez den bezala, bere karreraren amaiera aldean lortu zituen garaipen handienak gainera. 31 urterekin irabazi zuen Espainiako Vuelta lehen aldiz, eta hurrengo bi urteetan ere garaipena lortu zuen (1992, 1993 eta 1994); 1995ean Italiako Giroan garaile izan zen; bestalde, orduaren errekorra gainditu zuen bi aldiz, eta errekor horren jabe izan zen 1994-1996 bitartean.
Garaipen aipagarriak ditu, orobat, munduko txapelketako brontzezko domina (1996), Nazioen bi sari nagusi (1991 eta 1994), Paris-Niza (1991), Lonbardiako beste bi (1989 eta 1992), Euskal Herriko Itzulia hiru aldiz (1992, 1993 eta 1994).
Romingerrek behin baino gehiagotan parte hartu zuen Frantziako Tourrean, baina emaitzarik onena bigarren geratzea izan zuen. 1997an, txirrindularitza profesionala utzi zuen.
Palmaresa
aldatu1986
1987
- Reggio Calabriako Giroa
- 3. Tirreno-Adriatikoan
- 3. Trentinoko Giroan
- 3. Milan-Turinen
- 9. Nazioen Sari Nagusian
1988
- Florentzia-Pistoia
- Emiliako Giroa
- Italiako Giroko etapa 1
- Mediterraneoko Tourreko etapa 1
- Trofeo dello Scalatoreko etapa 1
- 2. Trentinoko Giroan eta etapa 1
- 2. Romandiako Tourrean eta etapa 1
- 2. Tirreno-Adriatikoan
- 2. Lazioko Giroan
- 3. Züricheko txapelketan
- 5. Lombardiako Giroan
1989
- Lombardiako Giroa
- Mediterraneoko Tourra eta etapa 1
- Tirreno-Adriatiko
- Florentzia-Pistoia
- Calabriako Giroko etapa 1
- 3. Donostia Klasikoan
- 3. Milan-Turinen
- 5. Kataluniako Voltan
- 6. Romandiako Tourrean
- 6. Nazioen Sari Nagusian
- 7. Züricheko txapelketan
1990
- Tirreno-Adriatiko eta etapa 1
- Dauphiné Libéréko etapa 1
- Coire-Arosa
- 2. Mediterraneoko Tourrean eta etapa 1
- 2. Setmana Catalanan
- 2. Urkiolako Igoeran
- 2. Luneleko Sari Nagusian
- 3. Suitzako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 3. Nazioen Sari Nagusian
- 4. Donostia Klasikoan
- 4. Dauphiné Libérén
1991
- Paris-Niza eta 3 etapa
- Romandiako Tourra eta 2 etapa
- Nazioen Sari Nagusia
- Florentzia-Pistoia
- Baracchi Saria
- 3. Dauphiné Libérén eta etapa 1
- 2. Mediterraneoko Tourrean
- 2. Milan-Turinen
1992
- Espainiako Vuelta eta 2 etapa
- Lombardiako Giroa
- Euskal Herriko Itzulia eta 2 etapa
- Luis Ocaña Garaikurra
- Narancoko Igoera
- Florentzia-Pistoia
- GP Telekom (Dominik Kriegerekin)
- 2. Paris-Nizan eta 2 etapa
- 2. Kataluniako Voltan eta etapa 1
- 2. Nazioen Sari Nagusian
- 2. Asturiasko Itzulian eta etapa 1
- 2. Montjuïceko Igoeran
- 3- Milan-Turinen
- 4. Munduko erlojupeko txapelketan
- 5. Lieja-Bastogne-Liejan
1993
- Espainiako Vuelta, Puntukako sailkapena , Mendiko sailkapena eta 3 etapa
- Euskal Herriko Itzulia eta 3 etapa
- 2. Frantziako Tourrean, Mendiko sailkapena eta 3 etapa
- Urkiolako Igoera
- Polynormande
- 2. Nazioarteko Kriteriumean eta etapa 1
- 2. Lieja-Bastogne-Liejan
- 8. Paris-Nizan
1994
- 1. UCIren sailkapenean
- Espainiako Vuelta eta 6 etapa
- Paris-Niza eta etapa 1
- Euskal Herriko Itzulia eta 2 etapa
- Eddy Merckx Sari Nagusia
- Nazioen Sari Nagusia
- Montjuïceko Igoera
- GP Telekom (Jens Lehmannekin)
- Joseph Vögeli Memoriala
- 2. Nazioarteko Kriteriumean
- 3. Valentziako Erkidegoko Itzulian
- 6. Liège-Bastogne-Liègen
1995
- Italiako Giroa, Puntukako sailkapena eta 4 etapa
- Romandiako Tourra eta 3 etapa
- 3. Euskal Herriko Itzulian eta etapa 1
- GP Telekom (Andrea Chiuratorekin)
- Trentinoko Giroko etapa 1
- 2. Joseph Vögeli Memorialean
- 3. Eddy Merckx Sari Nagusian
- 8. Frantziako Tourrean
1996
- 3. Espainiako Vueltan, Mendiko sailkapena eta 2 etapa
- Burgosko Itzulia eta 2 etapa
- À travers Lausanne
- 2. Dauphiné Libérén
- 3. Munduko erlojupeko txapelketan
- 3. Espainiako Vueltan
- 3. DuPont Tourrean
- 5. Olinpiar Jokoetako txirrindularitza proban
- 10. Frantziako Tourrean
1997
- 2. Chrono des Herbiersean
- 3. La Sartheko Zirkuituan
- 4. Munduko erlojupeko txapelketan
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | UT | 44. | — | — | — | — | — | — | 1. | — | — |
Frantziako Tourra | — | 68. | — | 57. | — | — | 2. | UT | 8. | 10. | UT |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | 1. | 1. | 1. | — | 3. | 38. |
Munduko Txapelketa | UT | UT | 14. | 56. | UT | 4. | — | — | — | 9. | UT |
Munduko Erlojupeko Tx | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 3. | 4. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Kirol ibilbidea
aldatuUrtea | Taldea |
---|---|
1986 | Clio-Aufina |
1987 | Supermercati Brianzoli-Chateau d'Ax |
1988-1990 | Chateau d'Ax |
1991 | Toshiba |
1992-1993 | CLAS-Cajastur |
1994 | Mapei-CLAS |
1995-1996 | Mapei-GB |
1997 | Cofidis |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Tony Rominger - ProCyclingStats