2002ko Espainiako Itzulia

2002ko Espainiako Itzulia Cycling (road) pictogram.svg
Datu orokorrak
Lasterketa57. Espainiako Vuelta
TxapelketaEspainiako Vuelta
Etapak18
Datakirailak 7 – 2002.eko irailak 29
Luzera3.134 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaValentzia
Helduera-lekuaMadril
Taldeak23
Parte-hartzaileak207
Amaitu dutenak132
Bataz besteko abiadura41,658 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Aitor González Jiménez (Kelme-Costa Blanca)
TxapeldunordeaESP Roberto Heras (US Postal Service)
HirugarrenaEU Joseba Beloki (ONCE-Eroski)
Puntukako sailkapenaGER Erik Zabel (Telekom)
Eskalatzailerik onenaEU Aitor Osa (iBanesto.com)
ErregulartasunaESP Roberto Heras (US Postal Service)
Talderik onenaESP Kelme-Costa Blanca
◀20012003▶
Dokumentazioa Wikidata-logo S.svg

2002ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 57. edizioa izan zen. 2002ko irailak 7 eta 29 artean ospatu zen Valentzia eta Madril artean, 21 etapatan banatutako 3134 kilometroko ibilbidea eginez.

Valentziako irteeran, edizio honetako garaipenerako faboritoen artean aurreko urteko garailea izan zen Ángel Casero, Santos González, Francesco Casagrande, Iban Mayo, Roberto Heras, Óscar Sevilla eta Joseba Beloki zeuden.

5. eta 6. etapak izan ziren mendate tontorrean amaitu ziren lehenak. Lehen mendate hauek igaro ondoren, Óscar Sevilla zen liderra, gertu Alexander Vinokurov eta Roberto Heras zituelarik.

Banakako lehen erlojupekoan, Kordoban jokatu zena, Aitor Gonzálezek efektu kolpe bat eman zuen, eta, etapa garaipena lortuz, bigarren jarri zen sailkapen nagusian, liderra zen Óscar Sevillagandik segundo bakar batera. Heras izan zen kaltetuenetako bat, etapa amaitzean liderragandik minutu eta erdi baino gehiagora geratuz.

Bejartarrak galdutako denbora 15. etapan berreskuratuko zuen, Anglirun amaitu zena. Herasek bakarrean distiratu zuen etapa irabaziz eta lider jarriz. 18. etapan, La Covatilla Eski Estazioan, bere jaioterritik gertu, Herasek apur bat gehiago handitu zuen bere hurbileneko arerioekiko abantaila.

Alabaina, diferentziak ez ziren azken etaparako nahikoa izango, Madrilen jokatu zen 41 kilometroko erlojupeko bat, non Aitor Gonzálezek Itzulia ostu zion Roberto Herasi, bejartarra azkenean bigarren geratuz. Joseba Beloki izan zen hirugarren.

TaldeakAldatu

Taldea Taldeko liderra
Team Coast Ángel Casero
Acqua & Sapone Santos González
Ag2r Prévoyance Mikel Astarloza
Alessio Pietro Caucchioli
Bigmat-Auber 93 Félix García Casas
Cofidis, Le Crédit par Téléphone David Millar
Domo-Farm Frites Jeroen Blijlevens
Euskaltel-Euskadi Iban Mayo
Fassa Bortolo Francesco Casagrande
iBanesto.com Juan Miguel Mercado
Index-Alexia Paolo Savoldelli
Taldea Taldeko liderra
Jazztel-Costa de Almería Rafael Casero
Kelme-Costa Blanca Óscar Sevilla
Lampre-Daikin Juan Manuel Gárate
Mapei-Quick Step Óscar Freire
Milaneza-MSS Claus Michael Møller
ONCE-Eroski Joseba Beloki
Phonak Oskar Camenzind
Relax-Fuenlabrada Nacor Burgos
Saeco-Longoni Sport Gilberto Simoni
Tacconi Sport Peter Luttenberger
Telekom Erik Zabel
US Postal Service Roberto Heras

EtapakAldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 7 Valentzia-Valentzia 30 (taldekako erlojupekoa)   Espainia ONCE-Eroski   Euskadi Joseba Beloki
2.a irailak 8 Valentzia-Alcoi 144,7   Italia Danilo Di Luca   Euskadi Joseba Beloki
3.a irailak 9 Sant Vicent del Raspeig-Murtzia 134   Italia Mario Cipollini   Euskadi Joseba Beloki
4.a irailak 10 Águilas-Roquetas de Mar 149,5   Italia Mario Cipollini   Euskadi Joseba Beloki
5.a irailak 11 El Ejido - Sierra Nevada   198   Italia Guido Trentin   Euskadi Mikel Zarrabeitia
6.a irailak 12 Granada-La Pandera   153   Espainia Roberto Heras   Espainia Óscar Sevilla
7.a irailak 13 Jaén-Málaga 197   Italia Mario Cipollini   Espainia Óscar Sevilla
8.a irailak 14 Málaga-Ubrique   173,5   Espainia Aitor González   Espainia Óscar Sevilla
9.a irailak 15 Kordoba-Kordoba 130   Espainia Pablo Lastras   Espainia Óscar Sevilla
10.a irailak 16 Kordoba-Kordoba 36,5 (banakako erlojupekoa)   Espainia Aitor González   Espainia Óscar Sevilla
11.a irailak 18 Alcobendas-Collado Villalba   166   Espainia Pablo Lastras   Espainia Óscar Sevilla
12.a irailak 19 Segovia-Burgos 210,5   Italia Alessandro Petacchi   Espainia Óscar Sevilla
13.a irailak 20 Burgos - Santander   190   Italia Giovanni Lombardi   Espainia Óscar Sevilla
14.a irailak 21 Santander-Gijón 190   Errusia Sergei Smetanine   Espainia Óscar Sevilla
15.a irailak 22 Gijón-Alto l'Angliru   176,7   Espainia Roberto Heras   Espainia Roberto Heras
16.a irailak 23 Avilés-León   154,7   Kolonbia Santiago Botero   Espainia Roberto Heras
17.a irailak 24 Benavente-Salamanca 145,5   Italia Angelo Furlan   Espainia Roberto Heras
18.a irailak 25 Salamanca-La Covatillako Eski Estazioa   193,7   Espainia Santiago Blanco   Espainia Roberto Heras
19.a irailak 26 Béjar-Ávila 177,8   Euskadi Vicente García Acosta   Espainia Roberto Heras
20.a irailak 28 Ávila-Warner Bros Park 191   Italia Angelo Furlan   Espainia Roberto Heras
21.a irailak 28 Warner Bros Park-Madril 41,2 (banakako erlojupekoa)   Euskadi Aitor González   Euskadi Aitor González

SailkapenakAldatu

Sailkapen nagusia
1. Aitor González   KEL 75h 13' 52"
2. Roberto Heras   USP + 2' 14"
3. Joseba Beloki   ONC + 3' 11"
4. Óscar Sevilla   KEL + 3' 26"
5. Iban Mayo   EUS + 5' 42"
6. Ángel Casero   COA + 6' 33"
7. Francesco Casagrande   FAS + 6' 38"
8. Félix García Casas   BIG + 6' 46"
9. Manuel Beltrán   COA + 8' 29"
10. Gilberto Simoni   SAE + 9' 22"
Puntukako sailkapena
1. Erik Zabel   Alemania TEL 188 puntu
2. Alessandro Petacchi   Italia FAS 163 puntu
3. Aitor González   Euskadi KEL 151 puntu
Mendiko sailkapena
1. Aitor Osa   Euskadi BAN 107 puntu
2. Roberto Heras   Espainia USP 99 puntu
3. Juan Antonio Flecha   Espainia BAN 90 puntu
Erregulartasunaren sailkapena[1]
1. Roberto Heras   Espainia USP 9 puntu
Taldekako sailkapena
1. Kelme-Costa Blanca   Espainia KEL 225h 37' 59"
2. Coast   Alemania COA + 2' 05"
3. Milaneza-MSS   Portugal MIL + 34' 48"

ErreferentziakAldatu

  1. Edizio honetan "erregulartasunaren sailkapena" izena jaso bazuen ere, bere formatua "sailkapen konbinatua" bezala ezagutzen denaren bera da.

Kanpo estekakAldatu