Claude Criquielion

txirrindulari belgikarra

Claude Criquielion (Lessines, Hainaut, 1957ko urtarrilaren 11a - Aalst, 2015eko otsailaren 18a),[1] "Claudy" edo "Crique" goitizenekin ezaguna, belgiar txirrindularia izan zen, profesionala 1979tik 1991ra, denbora honetan 57 garaipen eskuratu zituelarik.

Claude Criquielion

Bizitza
JaiotzaLessines1957ko urtarrilaren 11
Herrialdea Belgika
HeriotzaAalst2015eko otsailaren 18a (58 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Kas 1979-1979
Splendor 1980-1989
Omega Pharma-Lotto 1990-1991
 
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Txirrindulari balioaniztuna zen, edozein motatako probetan bere burua defendatzeko gai, bai egun bateko Klasikoetan, bai etapakako Itzuli handietan.

1980ko hamarkadan nabarmendu zen Ardenetako klasikoetan. Birritan irabazi zuen La Flèche Wallonne, 1985ean eta 1989an eta zenbait aldiz podiumean amaitu zen. Horretaz gain 1982ko Flèche Brabançonne, 1983ko Donostia Klasikoa eta 1987ko Flandriako Tourra ere poltsikoratu zuen.

Palmareseko garaipenik nabarmenena 1984ko Munduko txapelketa izan zen. Lau urte geroago, 1988an, garaipen hau errepikatzeko aukera paregabea izan zuen, baina sprintean Steve Bauerrek bidea itxi zion eta honen ondorioz Criquielion erori zen. Geroago Bauer deskalifikatua izan zen eta urrezko domina Maurizio Fondriest italiar gaztearen eskuetan amaitu zen.

Itzuli handietako emaitzarik onenak, 1980ko Vueltako 3. postua, 1986ko Tourreko 5.a eta 1989ko Giroko 7.a izan ziren.

Kirol ibilbideko amaieran, txirrindularitza lasterketa bati izena eman zion, Criquielion Sari Nagusiari hain zuzen, UCI Europe Tourreko 1.2. mailako proba dena. Lasterketa hau maiatzean jokatzen da eta Claude zuzendaria izan zen.

2000tik 2004ra Lotto–Soudal tadeko kirol zuzendari lanetan aritu zen.

2015eko otsailaren 15eko gauean, Criquielionek Istripu zerebrobaskularra izan zuen eta ospitaleratua izan zen, oso egoera larrian. Hiru egun beranduago hil zen, Aalsteko erietxean.

Palmaresa aldatu

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1990

1991

Emaitzak lasterketa nagusietan aldatu

Itzuli Handiak aldatu

Itzulia 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991
Italiako Giroa 7.
Frantziako Tourra 9. 13. 9. UT 18. 9. 18. 5. 11. 14. 36. 9.
Espainiako Vuelta 3.

Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak aldatu

Lasterketa 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991
Omloop Het Nieuwsblad 34. 38. 12. 29.
Kuurne-Brusela-Kuurne 28. 33.
Milan-San Remo 114. 60. 74. 49. 20. 34. 123.
E3 Harelbeke 11. 28. 5. 21.
Gante-Wevelgem 68. 49. 30. 5. 59.
Flandriako Tourra 37. 6. 8. 1. 26. 20. 8. 25.
Flèche Brabançonne 18. 23. 1. 10. 9. 10.
Amstel Gold Race 9. 35. 38. 8. 9. 3. 2. 16. 35.
La Flèche Wallonne 21. 10. 14. 54. 14. 1. 3. 2. 18. 1. 19. 2.
Lieja-Bastogne-Lieja 11. 17. 4. 7. 2. 4. 3. 26. 32. 14. 2.
Donostia Klasikoa 1. 29. 10. 12. 32. 16. 61. 41. 43.
Wincanton Classic 60.
Züricheko txapelketa 24. 67. 8. 14. 47. 56.
Paris-Tours 8. 32. 53. 48. 32. 42. 62. 36. 84.
Lombardiako Giroa 20. 10. 9. 14. 7. 12. 12. 7. 14. 6.
  Munduko txapelketa 22. UT 25. 42. 5. 1. 12. 15. 10. 11. 10. 10. 49.
  Belgikako txapelketa 8. 2. UT 5. 1. 19.

: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu