Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Lehenengo urteak profesional mailanAldatu

1994. urtean Becker manager bezala zuelarik Walter Goodefrot-en Telekom taldean egin zuen debuta profesional mailan. Sizilian ospatutako munduko erlojupeko txapelketan hirugarren amaitu zuen Chris Boardman-en atzetik.

Bere lehenengo 18 hilabeteetan ez zen besteen gain nabarmendu. Hala ere 1995ean Alemaniako erlojupeko txapelketa nazionala irabazi zuen. 21 urterekin bere nahia Frantziako Tourrean debuta egitea zen, baina Walter Goodefrot-ek gazteegia zela uste izan zuen. Horren ordean Espainiako itzulian lehiatu zen, 12. etapan erretiratuz.

1996ko Frantziako TourraAldatu

Ullrich-ek Alemaniako talde olinpikoan parte hartzeari uko egin zion urte honetan Frantziako Tourran debuta egin ahal izateko. Tourreko prologoan 33 segundo galdu zituen garailearekiko eta sailkapen nagusiko 20 lehenen artean mantendu zen 7. etapa iritsi zenerarte, zeinean Miguel Indurainek ezin izan zuen onenen erritmoa jasan. Etapa honetan Ullrich-ek 30 segundo galdu zituen garailearekiko eta 22 bere taldeburu Bjarne Riis-ekiko. Azken honek lidergoa eskuratuko zuen 9. etapan eta horrez geroztik Ullrich-ek bere taldeburuari lagundu zion garaipena lortzen, hala ere bigarren amaitu zuen lasterketako sailkapen orokorrean, azken erlojupekoa irabazi zuelarik. Erlojupeko honen ostean Miguel Indurain handiak bera Tourra irabaziko zuela iragarri zuen (hurrengo urtean gertatu zen hura). Tour honetan Ullrichek gazteen sailkapena irabazi zuen.

1997ko Frantziako TourraAldatu

 
Ullrich bere taldekide Udo Böltsekin Vosgesesko mendilerroa zeharkatzen 1997ko Frantziako Tourran.

1997an Ullrich-ek bi garaipen lortu zituen Frantziako Tourran parte hartu baino lehen: Suitzako Itzuliko etapa bat eta Alemaniako Errepideko Txirrindularitza Txapelketa.

Prologoan bigarren amaitu zuen, Chris Boardman espezialistaren atzetik, Tourra oso indartsu hasten zuela egiaztatuz. 9. etapan, mendia azaltzen zen lehenengoan, Laurent Brochard frantziarrak lortu zuen garaipena. Etapa honetan Ullrich-ek hasiera batean bere taldeburu Riis-entzat egin zuen lan, hala ere Richard Virenque-k erasoa jo zuenean Riis-ek ezin izan zuen bere erritmoa jarraitu eta Ullrich atzetik abiatu zen, Marco Pantani-rekin batera, hiruak helmugara batera heldu zirelarik. Hurrengo egunean, Luchon eta Arcalis Andorra arteko etapan, Ullrich-ek baimena eskatu zion bere zuzendariari erasoa jotzeko eta horrela egin zuen, Pantani eta Virenque-rekiko minutu bateko errenta lortuz eta maillot horia eskuratuz.

Tourreko lehenengo erlojupeko esanguratsuan, 12. etapan, Ullrich-ek 3 minutuko aldea atera zion sailkapeneko bigarren postuan zegoen Virenque-ri, zeina bere aurretik abiatu zen erlojupekoan. Egun batzuk geroago, Alpe D'Huez-eko etapan erasoa jo zuen Marco Pantani-k, baina igotzaile italiarrak 47 segundoko aldea lortu zuen Ullrich-ekiko, sailkapen nagusian alemaniarrak zeukan errenta 9 minutukoa zelarik. Morzine-ko etapan berdina egin zuen Pantani-k, kasu honetan garaipena lortuta, baina Ullrich-ek ez zuen denbora galera handirik izan. Lasterketako azken erlojupekoan Abraham Olano euskalduna nagusitu zen eta Ullrich-ek bere nagusitasuna erakutsi zuen Virenque-rekiko denbora gehiago lortuz. Hurrengo egunean Tourreko garaile bezala azaldu zen Parisen, 23 urte zituelarik. Gainera gazteen sailkapena irabazi zuen bigarren aldiz.

1999ko Espainiako ItzuliaAldatu

1999an belaunean lexio bat izan zuen eta ezin izan zen Frantziako Tourrera joan. Horregatik, udan munduko txapelketarako entrenatzen hasi zen. Entrenemendu ona zelakoan Espainiako Itzulira joan zen. Bertan, bere taldekidea, Erik Zabel, laguntzen egon zen lehenengo etapetan. Gero, etapa gogor bat irabazi zuen 22 txirrindulari zeuden talde batean. Olano, bigarren egindakoa, etapa hartan lider jarri zen, eta erlojupekoan denbora gehiago atera zuen Ullrichekiko. Pirinoetan Olano huts egin zuen eta Igor gonzalez Galdeano irabazi zuen etapan Ullrich aurrera egin zuen, lider jarriz. Etapa hori eta 1997ko Tourrean lider jarri zen etapa oso gertu daude, Pirinioetan. Azken erlojupekoa irabazi zuen eta, horrela, garaile izan zen askenean.

2000ko OlinpiadakAldatu

Bertan jokatzen zituen bi espezialitateetan dominak lortu zituen. Urrezko domina errepidean, helmugara bakarrik helduz, eta zilarrezkoa erlojupekoan.

2001 Munduko TxapelketaAldatu

1999.urtean egin zuen bezela, urte honetan ere, munduko txapelketa eskuratu zuen erlojupekoan. Urte horretan, David Millar espezialistaren aurretik irabazi zuen Lisboan.

ErretiroaAldatu

2007ko otsailaren 26an Jan Ullrich-ek txirrindulari bezala bere erretiroa publiko egin zuen mundu guztiaren aurrean.

Izan ere, Pro Tour talde batek berak ere ez du txirrindularia fitxatu nahi izan UCI-rekin esekita dituen arazoengatik. Bere herrialdeko kazetariengandik sufritzen ari zen presioarengatik, txirrindulari bezala uztea erabaki du, nahiz eta txirrindularitzaren munduan segi bizikletaren gainean ez bada ere. Aholkulari nagusi gisa ariko da Volksbank Team talde austriarrean.

PalmaresaAldatu

1993

  • Munduko kopako txapelduna
  • Boheme-ko Tourra
  • Australiako Tourra

1994

  • Basse-ko tourrean etapa garaipena
  • 3 etapa garaipen Hegoafrikako Tourrean


1995

  • Friburgoko klasikoa
  • 211.a, UCIren sailkapen nagusian


1996

  • Coca-Cola klasikoa
  • Regioko Tourra (Alemania) eta etapa 1
  • 41.a, UCIren sailkapen nagusian

1997

  • Etapa 1 Suitzako Tourrean
  • Boxmeerko kriteriuma
  • LUK copa (Alemania)
  • Hew klasikoa
  • Gouden Pijl (Belgika)
  • Schwerineko kriteriuma
  • 2.a, UCIren sailkapen nagusian

1998

  • Sparkasseneko giroa
  • Hannover night
  • Berlineko itzulia
  • Nurenbergeko itzulia
  • 12.a, UCIren sailkapen nagusian

1999

  • 9.a, UCIren sailkapen nagusian

2000

  • Freiburger Natc
  • Nacht von Hannover
  • Coppa Agostoni
  • 6.a, UCIren sailkapen nagusian


2001

  • 5.a, UCIren sailkapen nagusian


2002

  • Ez zuen garaipenik lortu.
  • 1225.a, UCIren sailkapen nagusian


2003

  • Hamburgoko itzulia
  • 15.a, UCIren sailkapen nagusian


2004

  • Suitzako Itzulia
  • Coppa Agostoni
  • 15.a, UCIren sailkapen nagusian


2005

  • Kriterium in Mayrhofen
  • 4.a, UCIren sailkapen nagusian


2006

  • Suitzako Tourra

Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu

Itzuli Handia 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
  Italiako Giroa 52 UT
  Frantziako Tourra 2 1 2 2 2 2 4 3*
  Espainiako Vuelta UT 1 UT
  Munduko Txapelketa 8 13
  Munduko Erlojupeko Tx 3 1 1
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi
3* Ondoren kendua


Aurrekoa
Bjarne Riis
Frantziako Tourraren irabazlea
1997
Ondorengoa
Marco Pantani

Bideo bildumaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Ullrich