2001eko Espainiako ItzuliaItzuli Handi hone 56. edizioa izan zen. 2001ekoirailak 8 eta 30 artean ospatu zen Salamanca eta Madril artean, 21 etapatan banatutako 2986 kilometroko ibilbidea eginez. Garailea izan zen Ángel Caserok proba, batez beste, 42,164 kilometro orduko abiaduran bete zuen.
Esan bezala, Ángel Casero izan zen edizio honetako garailea Óscar Sevillari azken erlojupekoan lidertza kendu ondoren. Edizio honetan hiru etapa irabazi zituen José María Jiménezentzat izan ziren puntukako eta mendiko sailkapena, César García Calvorentzat tarteko helmugena eta Banestorentzat taldekakoa.